Iragarkia
146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
15E/2010 EBAZPENA, urriaren 18koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak egiten ari diren ikasleentzat gehienez 270 postutarako deialdia egiten duena, 2011. urtean "Eskola Ibiltariak" programan parte har dezaten.
Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean adierazi du Hezkuntza Departamentuak deialdia egin behar duela Eskola Ibiltarien programako gehienez 270 postu esleitzeko. Horregatik, 1986ko martxoaren 13ko Aginduan (apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta 1995eko ekainaren 28ko Aginduan (uztailaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Hezkuntza Ministerioak eta Hezkuntza Departamentuak sinatutako lankidetza hitzarmenean xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, Nafarroako Foru Komunitateari dagokionez, ezarri diren ibilbideak eginen dituzten Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 18 taldeak aukeratzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean "Eskola Ibiltariak" izeneko programan parte hartzeko gehienez ere 270 postutarako deialdia egitea, 2011. urterako, Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean, ebazpen honen 1. eranskinean jasotako arauei jarraituz.
2. Ebazpen honen 1. eranskinean parte hartzeko dauden oinarri arautzaileak onestea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura, Hezkuntza Berrikuntzaren Atalera eta Berrikuntza Programen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2010eko urriaren 18an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.
1. ERANSKINA
"Eskola ibiltariak 2011" programan parte hartzeko deialdia
Programaren ezaugarri orokorrak.
1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasketak egiten ari diren ikasleentzat 270 postutarako deialdia egiten da, 2011. urtean "Eskola Ibiltariak" programan parte hartu ahal izateko.
Udazkenean (2011ko irailaren 25etik abenduaren 4ra bitarte) parte hartu behar duten ikasleek kontuan izan behar dute aukeraketa egitean Lehen Hezkuntzako 4. edo 5. mailan behar dutela matrikulaturik egon, parte hartzen dutenean 5. edo 6. mailan egon daitezen.
2. Talde guztiek, 12 ikasletik 15era bitartekoak, ikastetxeko irakasle bat edukiko dute berekin, taldearen tutore lana eginen duena edo, hala ez bada, ikasle taldeari eskola ematen dion irakasle bat, taldeak jardueran egokiro parte hartzeko ardura izanen duena.
Bere tamaina dela eta, 12 ikasletik 15era bitarteko taldea osatu ezin duen ikastetxea beste batzuekin elkartu ahal izanen da taldea eratzeko. Horrelakoetan erabaki beharko da zein irakasle joanen den ikasleekin.
3. Eskola Ibiltarien programa 2011ko martxoaren 6tik ekainaren 21era bitarte eginen da udaberriko fasean, eta 2011ko irailaren 25etik abenduaren 4ra bitarte udazkeneko fasean.
4. Taldeak ibilbideko koordinatzaileek ematen dituzten jarraibideen arabera iritsiko dira ibilbidea hasteko tokira, finkatutako eguna errespetatuz. Itzuli, berriz, ibilbidea amaitzeko ezarritako egunean itzuliko dira, goizean.
Diru konpentsazioa.
5. Hezkuntza Ministerioak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren bidez, eskudiruzko konpetsazioak emanen dizkie ikastetxeei. Diru hori, ikastetxea zein herritan dagoen, handik ibilbidea hasteko herrirainoko garraio gastuak ordaintzeko izanen da, baita jarduera prestatzeko beste gastu batzuetarako ere. Ikastetxeak zuzeneko erantzuleak dira joan-etorriak antolatu eta kudeatzeko. Hori dela eta, laguntzaren diru zenbatekoa distantziaren modulu hauetan, kilometrotan, oinarrituko da (joan-etorria):
-500 kilometro baino gutxiago: 1.090 euro gehienez.
-501 kilometrotik 1.000ra bitarte: 1.630 euro gehienez.
-1.001 kilometrotik 1.500era bitarte: 2020 euro gehienez.
-1.501 kilometrotik 2.000ra bitarte: 2.410 euro gehienez.
-2.001 kilometrotik 2.500era bitarte: 2.940 euro gehienez.
-2.500 kilometro baino gehiago eta Balear Uharteetako, Kanarietako, Ceuta eta Melilla hiri autonomoetako ikastetxe espainolak: 3.480 euro bitarte.
Lanzarote, Fuerteventura, Gomera, Hierro eta La Palma, Menorca eta Las Pitiusas uharteetako partaideen kasuan, kopurua 4.660 eurokoa izanen da, gehienez ere, talde bakoitzeko.
-Balear Uharteetako, Kanarietako eta Melillako ibilbideak egiten dituzten ikastetxeak eta atzerriko ikastetxe espainiarrak: 4.960 euro bitarte.
Eskaerak.
6. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako zuzendariek, haien ikasleek jardueran parte hartzea nahi badute, 2010eko azaroaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako bulegoetako edozeinetan, edo Nafarroako Foru Komunitatearen Erregistro Orokor Eletronikoaren bitartez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraituz. Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuari zuzenduko zaio eskaera.
Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
Dokumentazioa.
7. Ikastetxe eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskabidea, 2. eranskinaren araberakoa.
b) Eskola Kontseiluaren onespena edo ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria, jarduera hori ikastetxearen programazio orokorrean jasota dagoela adierazten duena.
c) Parte hartzeko proiektua, ikastetxeko programazio orokorraren eta 3. eranskineko helburu orokorren arabera prestatua. Bertan azalduko dira:
1. Parte hartzen duten ikasleen ezaugarri eta interesak kontuan hartuz, landu nahi diren elkarbizitzako jarrerak, ohiturak eta arauak.
2. Parte hartzen duen ikasle taldeak jarduera honen bidez gara ditzakeen gaitasun nagusiak.
3. Ikastetxeetan, abiatu aurretik, bereziki landu nahi diren interesguneak eta gai multzoak eta gero eginen den bidaiarekin duten lotura.
8. Ikastetxeko zuzendaritzak ikasle parte-hartzaileen aitari, amari edo tutoreari baimena eskatu eta agiri horiek gorde eginen ditu (4. eranskina).
Hautapen Batzordea.
9. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Batzorde bat eratuko da Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusian. Batzorde horrek taldeak hautatuko ditu eta bakoitzari emanen zaion ibilbidea zehaztuko (5. eranskina). Batzordea honako kargu hauek dituzten pertsonek osatuko dute:
Batzordeburua: Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.
Batzordekideak:
Hezkuntza Berrikuntzaren Ataleko burua.
Berrikuntza Programen Bulegoko burua.
"Eskola Ibiltariak" programak Nafarroan duen koordinatzailea.
Ikastetxeak hautatzea.
10. Irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: eduki pedagogikoa eta Eskola Ibiltarien programaren helburuak (3. eranskinean bilduak) lortzeko erabilgarritasuna baloratuko dira, 3 puntu bitarte.
b) Eskaera egiten duen ikastetxearen ezaugarri sozioekonomikoak: honako alderdi hauek baloratuko dira:
-5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan dauden ikastetxeak izatea, 2,5 puntu bitarte.
-Ikastetxean matrikulatutako ikasleen artean, etorkinen, gutxiengo etnikoetakoen eta/edo gutxiengo kulturaletako ikasleen portzentajea %25etik gorakoa izatea, 2 puntu bitarte.
c) Programa honetan lehenago parte hartu izana: jarduera honetan lehenago edo azken hiru urteetan parte hartu ez duten ikastetxeei 3 puntu bitarte emanen zaizkie.
11. Ikastetxe desberdinetako ikasleen parte-hartzea bultzatzearren, eskaerak tokiak baino gehiago badira, ikastetxe bakoitzeko talde bakar bati emanen zaio programan parte hartzeko aukera. Ikastetxe bateko eskaerek puntu berak lortzen badituzte, beren ikasketa mailagatik hurrengo deialdian ezin parte hartuko duten ikasle gehien biltzen dituen taldea lehenetsiko da.
12. Programaren aurreko deialdietan parte hartu duten ikastetxeek parte hartzen ahalko dute baina kasuan kasuko deialdian eskatzen zitzaien dokumentazioa (memoria) aurkeztu badute soilik.
Ebazpena.
13. 2010eko abenduaren 1a baino lehen, zein ikastetxe hautatzen diren, zein gelditzen diren erreserban eta zein baztertzen jakinaraziko dio Hautapen Batzordeak Hezkuntza Ministerioko Ikasleen, Partaidetzaren eta Berdintasunaren Zuzendariordetzari, Estatuan koordinatu dadin eta diru konpentsazioak eman dakizkien parte- hartzaileei, 1986ko martxoaren 13ko Aginduan ezarri bezala (Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa). Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Estatu Idazkaritzak laguntzak nori esleitu ebatziko du, 2011ko urtarrilaren 31 baino lehen. Gero, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
14. Laguntza eskabidean agertzen diren ikasleetakoren batek jardueran parte hartzerik ez baldin badu, ikastetxeak ikasmaila bereko beste bat hautatzen ahalko du haren ordez. Ez da inola ere parte hartzen ahalko 12 ikasle eta irakasle bat baino kide gutxiagorekin, ez eta 15 ikasle eta irakasle bat baino gehiagorekin ere. Kide horiek eduki ezik, ikastetxeak Hezkuntza Departamentuari jakinarazi eta parte hartzeari uko egin beharko dio. Erreserbako ikastetxe batek ordeztuko du.
15. Hautatutako ikastetxeek uko egiteagatik sortzen diren hutsuneak erreserba zerrendan hurrengoak diren ikastetxeek beteko dituzte.
Ibilbidearen prestaketa.
16. Hautatutako ikasleen irakasleek haiekin batera prestatuko dituzte egin gogo duten ibilbideko ibilaldiak, talde bakoitzak lortu nahi dituen berariazko helburuen arabera. Horretarako, harremanetan jarri beharko dute koordinazio taldearekin. Horrek materialak eta argibideak emanen dizkie esleituriko ibilbidea prestatzeko jarduerak egiteko.
Era berean, gomendagarria da ibilbidea eginen duten beste bi ikastetxeekin harremanetan jartzea. Hezkuntza Departamentuak aholkuak emanen dizkie programan parte hartzen duten ikastetxeei haren funtzionamenduaz, eta informazio bilera bat antolatuko du.
Gastuaren justifikazioa eta azken memoria.
17. Diru konpentsazio hauek hartzen dituztenak beharturik daude Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoa betetzera.
Zehazki, betebehar hauek dituzte:
1. Diru konpentsazioa emateko oinarritzat hartu den jarduera egitea.
2. Beste administrazio batetik edo beste erakunde publiko zein pribatu batetik, nazionala izan nahiz atzerrikoa, helburu bererako laguntzarik edo diru-laguntzarik jaso duten adieraztea.
3. Kontrol finantzarioko jarduketak eta Hezkuntza Departamentuaren egiaztapenak onartzea.
4. Betebeharrak eta baldintzak bete direla eta harturiko diru konpentsazioak behar bezala inbertitu direla frogatzea. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
4.1. Bidaia eta egonaldia azaltzen dituen memoria (hiru ale), gehienez ere 15 foliotan. Memoria horrek ikasle kopurua, egin nahi ziren helburuen betetze maila, garaturiko jardueren ebaluazioa eta, bidezko bada, hurrengo deialdietarako kontuan hartzen ahal diren iradokizunak jasoko ditu.
4.2. Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria, diru konpentsazioa ematea eragin zuen helburua bete dela adieraziko duena. Halaber, parte hartu duen taldeko kideen izenak azalduko dira agirian.
4.3. Gastuen jatorrizko agiriak ikastetxeetan geldituko dira, finantzen kontrola egiteko eskumena duten organoen eskura.
Aurreko ataletan eskatzen diren agiri guztiak Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura igorri beharko dira, parte hartzen denetik gehienez ere berrogeita bost eguneko epean.
5. Jasotako diru konpentsazioa itzultzea, aipatutako Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako kasuetan.
Egiaztapena.
18. Esleitutako ibilbidean ikasleekin batera joaten diren irakasleek hezkuntza berrikuntzako jardueren bost kreditu bilduko dituzte (berrikuntza jardueren 50 ordu) egindako lanagatik, non eta programan izan duten parte-hartzeari buruzko txosten negatiborik ez duten, ibilbidearen koordinatzaileek egina.
19. Deialdi honetan berariaz arauturik ez dagoen orotan, Hezkuntza Ministerioko Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren Estatu Idazkaritzak onetsitako ebazpenean ezarri denari jarraituko zaio, horren bidez garatu baitzen Eskola ibiltarien programa 2011. urterako.
II. ERANSKINA
"Eskola Ibiltariak 2011" programa. Eskaera eredua
.......................................... jaunak/andreak, behean azaltzen diren ezaugarriak dituen ........................ ikastetxeko zuzendariak, Eskola Ibiltarien jardueran parte hartu nahi du 12 ikasletik 15era bitarteko talde batekin (ikastetxeak ..... unitate ditu), eransten den proiektuaren arabera eta irakasle arduraduna honako hau izanik:
Izena:
LEZ:
NANa: ................... Ematen duen arlo edo irakasgaia:
Ikastetxearen datuak:
Helbidea:
Telefonoa: ........................................... Faxa:
Posta elektronikoko helbidea:
Herria:
Posta kodea: ........................................... Probintzia:
-Ikastetxea 3.000 biztanle baino gutxiagoko herri batean dago: [ ] Bai [ ] Ez
-Ikasle etorkinen, gutxiengo etnikoetakoen eta/edo gutxiengo kulturaletako ikasleen portzentajea: %........
Eskabideko datuak:
Nafarroari esleituriko ibilbideak lehentasunaren arabera sailkatu (1etik 5era), eta ikastetxearen herritik ibilbidea hasteko herriraino dagoen distantzia (joan-etorria), kilometrotan emana:
HURRENKERA | UDABERRIKO IBILBIDEAK | KM | HURRENKERA | UDAZKENEKO IBILBIDEAK | KM | |
Ekialdeko Andaluzia | Mendebaldeko Andaluzia | |||||
Asturias | Gaztela-Mantxa Toledo | |||||
Kanaria Handia | Burgos | |||||
Burgos | Salamanca | |||||
Salamanca | Madril | |||||
Katalunia | ||||||
Valentziako erkidegoa | ||||||
Galizia (2) | ||||||
Madril (2) | ||||||
Murtzia | ||||||
Tenerife |
Ikasleen zerrenda:
Mutilen kopurua: ...................... Nesken kopurua:
DEITURAK ETA IZENA (*) | IKASMAILA | ADINA | TELEFONO PARTIKULARRA |
1 | |||
2 | |||
3 | |||
4 | |||
5 | |||
6 | |||
7 | |||
8 | |||
9 | |||
10 | |||
11 | |||
12 | |||
13 | |||
14 | |||
15 | |||
(*) Adierazi hemen ikasleren batek zentzumenetako arazoren bat edo arazo psikikoren bat duen. Parte-hartzaileren batek desgaitasunen bat baldin badu, minusbaliotasunaren maila zehaztu beharko da. | |||
....................... (e)n, 2010eko ................... aren ........(e)an.
Ikastetxeko zuzendaria
(Sinadura eta zigilua)
PRESTAKUNTZAREN ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.
III. ERANSKINA
Orientabide orokorrak
Aldez aurreko xehetasunak.
Eskola Ibiltariak hezkuntzako baliabide bat da eta haren bidez ikasleek jarraipena eman diezaiokete gelan hasitako ikaskuntzari. Espiritu berritzailea dute eta eskura jartzen dituzten ikastokietan ezagutzak modu praktikoan aplikatu behar dira eta arazoei konponbidea eman. Horrek oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzen du. Ibilbide bat eginez, Espainia osatzen duten erkidegoen arteko ezagutza eta bizikidetza bultzatzen dira, eta bakoitzaren aberastasuna eta berezko ezaugarriak jakinarazten.
Helburuak.
Jarduera honen helburuak, besteak beste, honako hauek dira:
-Bisitatutako erkidegoa eta bertako jendea, ohiturak, historia eta baliabideak ezagutu, ulertu eta errespetatzea.
-Jardueran parte hartzen duten ikasle taldeen arteko bizikidetza sustatzea eta hizkuntzen eta kulturen arloetan dituzten desberdintasunak onartzen eta errespetatzen irakastea.
-Gatazkei aurrea hartu eta modu baketsuan konpontzeko trebetasunak berenganatzea, horrela esparru pertsonalean, gizartean eta familian autonomiaz moldatzeko.
Natur, gizarte eta kultur ingurunea ezagutu eta baloratzea, baita haren zainketak eta ekintzek dituzten ondorioak ere, eta ondarea eta ingurumena estimatu eta errespetatzeko ohiturak bultzatzea.
-Etengabe ikastearen aldeko jarrera sortzea ikasleengan, hala gela barrenean nola kanpoan, baita bakarka eta taldean lan egiteko ohiturak ere.
-Ikaskuntza integralerako eta oinarrizko gaitasunak garatzeko aukerak ematea, ikaskuntzak inguru desbedinetan modu praktikoan aplikatuz.
Nortasunaren arlo guztietan eta besteekiko harremanetan gaitasun afektiboak garatzea.
IV. ERANSKINA
.................. jaunak/andreak, ................... ikaslearen aita/ama/tutorea denak, baimena ematen du parte har dezan Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza Ministerioarekin batera antolatutako Eskola Ibiltarien jardueretan. Orobat, adierazten du onartzen duela, programa bertan behera uztera behartzen duen gorabeheraren bat gertatuz gero, etxera itzultzea ezarritako data baino lehen.
................................(e)n,2010eko ....................aren ....................(e)an.
Stua.: ..............................
Oharrak: adierazi hemen ikasleak arazo fisiko edo psikikorik duen.
V. ERANSKINA
Eskola Ibiltarien programako 2011ko ibilbideen katalogoa
ANDALUZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Mendebaldeko Andaluziako ibilbidea.
Edukien laburpena:
-Baeza (Gizadiaren Ondarea) eta Jaén. Kordoba: Gizadiaren Ondarea: Mezkita. Errege Kristauen alkazarra. Los Pedroches eskualdea: elikagaien industria (Pozoblanco). Montoro. Ezti lantegiak. Sevilla: Katedrala, Giralda, Errege Alkazarrak, Espainiako plaza eta María Luisa parkea. Kordoba: Madinat Al-zharako multzo arkeologikoa. Alkazarra. Ibilbide biziak Kordoban zehar. Juduen auzoa eta sinagoga.
Ostatua: "M. Careaga y C. Mora'' ikasleen egoitza, Doctor Fleming, 1, 14445 Cardeña (Kordoba). Telefonoa: 957/199677.
Ekialdeko Andaluziako ibilbidea.
Edukien laburpena:
El Ejido: laborantza intentsiboa plastikopean. Plastikopeko nekazaritza mediterraneoko enpresa bat bisitatzea. Los Millaresko multzo arkeologikoa. Níjar eta bertako artisautza. ''Karts en yesos de Sorbas'' naturgunea: kobazuloak eta interpretazio zentroa. Mojácar eta Garrucha. Granada: Andaluziako Memoriaren Museoa, Alhambra, Generalifea, Karlos V.aren Jauregia, Gatako lurmuturreko parke naturala: Las Amoladeras eta lorategi botanikoa. San José. Almería: udaletxeko plaza, katedrala, erdialdea eta alkazaba. Tabernasko basamortua.
Ostatua: "Carmen de Burgos'' ikasleen egoitza, Níjarko errepidea, 7. km.Almería. Telefonoa: 950/156182. Faxa: 950/156183.
ASTURIASKO PRINTZERRIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Asturiasko ibilbidea.
Edukien laburpena:
-Oviedo: Asturiasko arte prerromanikoa, Arte Ederretako Museoa eta alde zaharra.
-Peñas lurmuturra eta Luanco.
-Meatzeteriak: Meatzaritzaren Museoa.
-Gijón: hiriaren panoramika, Lan Unibertsitatea, Trenaren Museoa, Llagar Trabanco.
-Tamón: La Furtako Naturaren Gela eta industriako produkzioa.
-Covadonga (Errege Tokia), Covadongako aintzirak eta Picos de Europako parke nazionala.
-Llanes: panoramika.
-Villanueva de Santo Adriano: hartzaren bidea (ixtegia eta hartzaren etxea, Proaza bisitatzea).
Ostatua: Luces BHI etxe-eskola. La Rasa kalea, zk.g., 33328 Luces. Colunga. Asturiasko Printzerria. Telefonoa: 985/850017.
KANARIETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Kanaria Handiko ibilbidea.
Edukien laburpena:
-Uhartearen iparraldea eta ipar-mendebaldea: San Lorenzo. Tamaraceite. Tenoya. Arucas (San Juan Bataiatzailearen eliza bisitatu). Bananak paketatzeko lantegia. Velróngo zenobioa. Santa M.ª de Guíako kostaldea, Gáldar, Agaete. Las Nieves arrantza portua (bainua hondartzan).
-Uhartearen ekialdea eta iparraldea: Agüimes hiriko alde historikoa: San Antongo Interpretazio Zentroa, San Sebastianen eliza. Viera y Clavijo lorategi botanikoa. Zientziaren Museoa.
-Uhartearen hegoaldea: Maspalomasko dunak. La Charca. El Palmeral. Playa del Inglés (bainua).
-Uhartearen erdialdea eta iparraldea: Kanaria Handiko Las Palmas hiriko alde zaharra: Vegueta eta Triana. Paseoa Las Canteras hondartzan (bainua).
Gailurren aldea: Kanaria Handiko gailurrak. Santa Brígida. San Mateo. Cruz de Tejeda. Roque Nublo. Valleseco. Teror. Las Palmas.
Ostatua: Las Palmas ikasleen egoitza, Lomo Blanco errepidea, 44, 35017 Kanaria Handiko Las Palmas. Telefonoa: 928/350276/35.
Tenerifeko ibilbidea.
Edukien laburpena:
-Uhartearen iparraldea eta ipar-mendebaldea: Espezieak egokitzeko lorategia. La Orotava. Pueblochico. Icod de los Vinos: dragoa.
-Uhartearen ekialdea eta iparraldea: Loro Parque (izaki bizidunen azterketa: landareak eta animaliak). Puerto de la Cruz.
-Uhartearen hego-ekialdea: Candelaria: artxipelagoko zaindaria. San Andrés. Las Teresitas hondartza. La Laguna hiria (Gizadiaren ondarea).
-Uhartearen iparraldea: Anaga: Las Mercedes mendia. Zientziaren eta Kosmosaren Museoa. Santa Cruz Tenerifekoa (uharteetako hiriburua).
-Iparraldea/Hego-mendebaldea: El Portilloko bisitarien zentroa. Las Cañadas del Teide parke nazionala. Los Cristianos: Las Vistas hondartza.
Ostatua: Pedro García Cabrera eskola egoitza, M. Lora y Tamayo etorbidea, 2. 38207 - La Laguna. Telefonoa: 922264565.
GAZTELA-MANTXAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Toledoko ibilbidea.
Edukien laburpena:
Toledo hiriburua, erakundeak. Natur eta kultur ingurunea: "El Borril'' naturaren gela. Carranqueko arkeologia parkea. Mantxa: Cervantesen ibilbidea: Consuegra, El Toboso eta Esquivias. Toledoko artea, kultura eta monumentuak.
Ostatua: Castillo de Layos aterpetxea, Conde de Mora kalea, 14. 45123 Layos. Telefonoa: 922264565.
Web orria: www.jccm.es/educacion/prog-educ/esc-viaje/index.htm.
GAZTELA ETA LEONGO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Burgosko ibilbidea.
Edukien laburpena:
-Hiriko I. ibilbidea: Atapuerca, industria, Las Huelgas monasterioa. La Bureba: Briviesca, Frías, Oña eta Poza de la Sal. Erribera: Salas de los Infantes, Peñaranda de Duero.
-Hiriko II. ibilbidea: katedrala, Naturaren bidea, herrigunea eta Burgosko gazteluaren hondakinak. El Arlanza ibarra: Lerma, Covarrubias, La Yecla.
Ostatua: Fuentes Blancas etxe-eskola. Burgos. Telefonoa: 947/300328.
Salamancako ibilbidea.
Edukien laburpena:
Salamanca monumentala. Matacango aire-basea. Haur eta Gazteen Liburuaren Nazioarteko Zentroa (Germán Sánchez Ruipérez fundazioa). Abaderriak (Lumbrales eta San Felices de los Gallegoseko gaztelua) eta Las Arribes del Duero (Saucelle). Zilarraren bidea: Béjar (Mateo Hernández museoa) eta Candelario. La Alberca (Las Batuecas parkeko etxea, Las Batuecasko interpretazio zentroa eta Albercana etxea). Ciudad Rodrigo (bisita monumentala eta mugako harresien interpretazio zentroa).
Ostatua: Santa Marta de Tormeseko eskola-etxea. Telefonoa: 923/200221.
Web orria: www.escuelasviajerassalamanca.com.
KATALUNIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Kataluniako ibilbidea.
Edukien laburpena:
Nekazaritzako eraldakuntzaren industria: cava-etxe bat bisitatzea. Nuria ibarra. Montserrat mendia. Bartzelona: El Palau de la Generalitat. Familia Santuaren tenplua. Güell parkea. La Rambla. Zoologikoa. Museoak. Portua.
Ostatua: Torre Ametller aterpetxea, Veïnat de Santa Elena d'Agell, Cabrera de Mar (Maresme). Bartzelona. Telefonoa: 93/7594448.
GALIZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Galiziako ibilbidea.
Edukien laburpena:
-Lugoko A Mariña: Sotaventoko (Xermade) parke eolikoa. Viveiro. Chavíngo eukalipto saila. Kontserba fabrika. Burelako arrantza portua eta Fozko labarrak.
-Lugo eta lur lauak: Lugo (harresia, katedrala, museo probintziala). Fonmiñá. Viladongako kastroa.
-Done Jakue bidea: Santiago (katedrala, Galiziako Herriaren Museoa).
-Rías Baixas: Cambados. Arousako uhartea. Vigo (Castrelosko pazoa, Vigotik Cangaserainoko bidaia itsasontzian).
-A Coruña: Zientzien Etxea. Gizakiaren museoa (Domus). Hérculesen dorrea eta M.ª Pitaren plaza.
Ostatua: Sarriako "Frei Luis de Granada" HLIP, Plaza de Galicia, zk.g. 27600 - Sarria (Lugo). Telefonoa: 982/530499.
MADRILGO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Madrilgo ibilbidea.
Edukien laburpena:
Garraioak eta komunikabideak: Barajasko aireportua, Madrilgo metroa, Madrilgo autonomia erkidegoan egoitza duten komunikabideak.
Historia eta artea: Madrilgo erdialde historikoa, El Escorialgo monasterioa, El Prado museoa, Aranjuezko jauregia.
Natur zientziak eta ingurumena: El Retiro parkea, Madrilgo Zoo Aquariuma, CosmoCaixa zientziaren museoa, Manzanaresgo parke erregionala.
Taldekako eta gaueko jarduerak.
Ostatua: Eskola trukeen zentroa. Colmenar Viejoko errepidea, 12,800 Km., Madril. Telefonoa: 91/3721284 eta 91/7342700 Luz.: 223.
Web orria: www.madrid.org@sfp/escuelasviajeras.
MURTZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Murtziako ibilbidea.
Edukien laburpena:
-Nekazaritza intentsiboa, energia berriztagarriak eta Murtziako erregioan barnako ibilaldi historikoa. Bisita "Semillero El Jimenado" enpresara. Aldaketa klimatikoari eta energia berriztagarriei buruzko tailerra CEMACAMen. Lorca bisitatzea: Denboraren tailerra eta Eguzkiaren gotorlekua.
-Cartagenako eta eskualdeko kultur eta ingurumen ondarea: Udalaren museo arkeologikoa eta ibilbidea hirian zehar (antzoki erromatarra eta harresi bizantziarra). Erregioaren Biltzarra. Ibilaldia Portmango badian zehar eta bisita La Uniongo meatzaritzaren museora.
-Ura eta baratzea: Segura ibaia ezagutzea: ingurumenaren arloko ibilbidea Segura ibaian zehar, eta Abarángo noriak (ureztaketarako ohiko sistemak) ikustea. Tajo-Segura aldaketa eta "Uraren etxea" Santomerako urtegian. Belaontzi eta piragua ikastaroa.
-Murtziako kultur ondarea: Salzillo museoa bisitatzea. Zientziaren eta Uraren Museoa, ibilaldia hirian barna (katedrala). Belaontzi eta piragua ikastaroa (jarraipena).
-Menor itsasoa: Urrutiasen "Carmolí" mendira igotzea. Menor itsasoa itsasontzian gurutzatzea.
Ostatua: ''Infanta Cristina'' Goi Mailako Errendimendurako Zentroa. Mariano Ballester etorbidea, 2, Los Alcázares. Telefonoa: 968/575189.
Web gunea: www.carmurcia.es
VALENTZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Valentziako Erkidegoko ibilbidea.
Edukien laburpena:
Sagunto: Gaztelua eta antzoki erromatarra. Valentzia: erdialde historikoa. El Saler eta Albufera. Alacant. Benidorm. Valentziako metropolia. Arteen eta Zientzien Hiria. Peñiscolako gaztelua eta San José haitzuloak (Vall D'Uixó) bisitatzea.
Ostatua: Chesteko hezkuntzagunea. Cheste-Valentzia errepidea, zk.g. 46380 Cheste. Telefonoa: 962525501.
Web orria: http://www.edu.gva.es/eva/es/inno-cooperacion.htm.
Iragarkiaren kodea: F1017387
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
