1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
14E/2010 EBAZPENA, urriaren 18koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak egiten ari diren ikasleentzat gehienez 96 postutarako deialdia egiten duena, Ibilbide Literarioak 2011 izeneko programan parte har dezaten.
Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean adierazi du Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean, "Ibilbide Literarioak" izeneko programa gauzatu, garatu, jarraitu eta zabaltzeko behar diren baliabideak jarri behar dituela. Horrenbestez, Hezkuntza Ministerioak eta Hezkuntza Departamentuak 2005eko abenduaren 27an sinatu zuten Hitzarmenean xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, Nafarroako Foru Komunitateari dagokionez, ibilbideak eginen dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 4 taldeak aukeratzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2011. urterako, "Ibilbide Literarioak" izeneko programan parte hartzeko gehienez 96 postutarako deialdia egitea Nafarroako Foru Komunitatean, Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean, ebazpen honen 1. eranskinean jasotako arauei jarraituz.
2. Ebazpen honen 1. eranskinean dauden oinarri arautzaileak onestea.
3. Deialdia eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura, Hezkuntza Berrikuntzaren Atalera eta Berrikuntza Programen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2010eko urriaren 18an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.
1. ERANSKINA
Ibilbide Literarioak 2011 programan parte hartzeko deialdia
1. Gehienez ere 96 postutarako deialdia egiten da 2010-2011 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailan matrikulaturik dauden ikasleentzat, 2011. urtean "Ibilbide Literarioak" izeneko programan parte har dezaten.
2. Ikasleak 20 lagunetik 24ra bitarteko taldeetan bilduko dira eta beren ikastetxeko bi irakaslerekin batera joanen dira.
Beren tamainagatik 20 lagunetik 24ra bitarteko talderik ezin osatu duten ikastetxeek beste batzuekin bat egiten ahalko dute, talde bat osatzeko.
3. Ibilbide Literarioak programa 2011ko otsailaren 14tik ekainaren 15era bitarte eginen da.
4. Hezkuntza Ministerioak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren bidez, eskudiruzko konpetsazioa emanen die ikastetxeei. Zein herritan dagoen ikastetxea, handik ibilbidea hasteko herrirainoko garraio gastuak ordaintzeko izanen da, baita jarduera prestatzeko beste gastu batzuetarako ere. Ikastetxeak zuzeneko erantzuleak dira joan-etorriak antolatu eta kudeatzeko. Hori dela eta, diru konpentsazioaren zenbatekoa distantziaren modulu hauetan, kilometrotan, oinarrituko da (joan-etorria):
-500 km baino gutxiago: 1.721 euro gehienez.
-501 km-1.000 km: 2.581 euro gehienez.
-1.001 km-1.500 km: 3.155 euro gehienez.
-1.501 km-2.000 km: 3.816 euro gehienez.
-2.001 km-2.500 km: 4.647 euro gehienez.
-2.500 km-tik gora: gehienez ere 5.508 euro.
-Balear Uharteetako eta Kanarietako ibilbideak egiten dituzten ikastetxeak: 6.427 euro gehienez.
5. 2011n Nafarroari esleituriko ibilbideak hauexek dira:
-Asturiasko Printzerria. Ibilbidea: "Leopoldoren bideak Asturiasen zehar: Regenta, Azkartasuna eta Narratiba". (2 talde).
-Kanarietako Autonomia Erkidegoa. Ibilbidea: "Unamuno eta Kanarietako paisaia". Kanaria Handiko Las Palmas. (talde 1).
-Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoa. Ibilbidea: "La Celestina". Toledo. (talde 1).
ASTURIAS
Ibilbidea: "Leopoldoren bideak Asturiasen zehar:
Regenta, Azkartasuna eta Narratiba"
Edukien laburpena: Carreño: Prendes (El Riestro auzoa, El Canto, Falmuriako poligonoa, Quinta de Chor), Albandi, Piedoloro (eliza, garaiak, Zanzabornín auzoa), Logrezana (Santa María la Real eliza), Oviedo (alde zaharra, katedrala, el Fontán) Gijón (Humedal plaza, Nicanor Piñole museoa, Institutu zaharra, Natahoyo, Cuatro Caminos bidegurutzea, Musel-eko ataria).
Ostatua: Luces BHI. La Rasa, zk.g. 33328 - Luces Colunga.
KANARIETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Ibilbidea: "Unamuno eta Kanarietako paisaia"
Edukien laburpena: ibilaldia Las Palmas Kanaria Handikoa hirian barna.-Kanaria Handiko barne paisaia (I): Teror, Osorioren finka.-Kanaria Handiko barne paisaia (II): Villa de Moya, los Tiles, Villa de Agaete.-Kanaria Handiko barne paisaia (III): Las Cumbres, Cruz de Tejeda, Degollada de Las Palomas, Artenara.-Kanaria Handiko beste paisaia: Hegoaldea (Telde).
Ostatua: "Las Palmas" ikasle egoitza. Carretera del Lomo Blanco, 44. 35017 - Las Palmas Kanaria Handikoa.
GAZTELA-MANTXAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA
Ibilbidea: "La Celestina"
Edukien laburpena: nerabeak Fernando de Rojasen La Celestinara hurbiltzeko saio bat da, XV. mendeko lan nagusia baita eta Espainiako eta mundu osoko literaturako lan bikainetako bat. Lanari izena ematen dion pertsonaia inongo eta inoizko giza sormen handienen parekoa da, eta On Kixote, Santxo eta Don Juanekin batera, Espainiak gizabanako unibertsalen multzora eraman duen tetralogia erraldoia osatzen du.
"Egilearen bila": La Puebla de Montalbán: Santa María de Melqueko eliza, Montalbango gaztelua. Talavera de la Reina: harresiak, Tajo ibaiaren bazterra eta zubiak, Santa María la Mayor eliza (Fernando de Rojasen gorpua bertan da). "La Celestinaren hiria: Toledo": hiru kulturen hiria, judutarren auzoa, Bisagra Vieja, Cristo de la Luz, Santo Domingo el Realeko estalpeak, Zocodover eta Alcantarako zubia. Toledoko monumentu handiak: Alkazarra, katedrala, Santo Tomé, San Juan de los Reyes. "Toledotik Salamankara Rojasekin eta Lazarillorekin". Almorox, Escalona, Maqueda.
Ostatua: Castillo de San Servandoko aterpetxea. Castillo de San Servando, zk.g. 45006 - Toledo.
6. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako zuzendaritzak, haien ikasleek jardueran hartu nahi badute parte, 2010eko azaroaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean beharko dira aurkeztu, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako edozein bulegotan, edo Nafarroako Foru Komunitatearen Erregistro Orokor Eletronikoaren bitartez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraituz. Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuari zuzenduko zaio eskaera.
Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
7. Ikastetxe eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
-Eskabidea, 2. eranskinaren araberakoa.
-Parte hartzeko proiektua, 3. eranskineko orientabide orokorrekin eta helburuekin bat. Proiektu orokor bat izan beharko du, idazlan eta egile batzuendako balio duena, izan ere, ibilbide jakin bat esleitu baino lehen prestatu eta aurkeztu beharko da.
-Eskola kontseiluaren edo hori ordezten duen kide anitzeko organoaren onespena (ikastetxe itundugabeen kasuan, hala ezarrita dagoenean) edo ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria, non adieraziko baita jarduera hori urteko programazio orokorrean sarturik dagoela.
8. Ikastetxeko Zuzendaritzak adingabeko ikasle parte-hartzaileen aitari, amari edo tutoreari baimena eskatu eta agiri horiek gordeko ditu. (4. eranskina).
9. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Batzorde bat eratuko da Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusian. Batzorde horrek taldeak hautatuko ditu eta bakoitzari emandako ibilbidea zehaztuko. Honako kide hauek osatuko dute batzordea:
Batzordeburua: Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.
Batzordekideak: Hezkuntza Berrikuntzaren Ataleko burua.
Berrikuntza Programen Bulegoko burua.
Berrikuntza Ataleko teknikari bat.
10. Baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea (6 puntu arte): eduki pedagogikoa eta helburuak lortzeko erabilgarritasuna baloratuko da, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleen irakurzaletasuna, etengabeko ikaskuntza eta kulturaren, naturaren eta gizartearen aberastasunaren ezagutza eta errespetua sustatzeko. Halaber, kontuan hartuko dira aplikatzeko egiazko aukerak, proiektuaren berritasuna, ikasleak motibatzeko erabilgarritasuna eta programan parte hartu baino lehen eta gero ikasgelan egin beharreko lanarekiko lotura.
b) Ikastetxe eskatzailearen ezaugarri sozio-ekonomikoak (2 puntu arte): positiboki baloratuko da herri txikietan, hiri-aldirietan edo industria inguruko biziguneetan dauden ikastetxeak izatea, bai eta matrikulatutako ikasleen artean ikasle etorkinen, gutxiengo etnikoetakoen eta/edo gutxiengo kulturaletako ikasleen portzentajea %25etik gorakoa duten ikastetxeak izatea ere.
c) Programan lehenago parte hartu izana (gehienez 3 puntu): positiboki baloratuko da ikastetxeak jardueran lehenago parte hartu ez izana.
11. 2010eko abenduaren 1a baino lehen, zein ikastetxe hautatzen diren, zein gelditzen diren erreserban eta zein baztertzen jakinaraziko dio Hautapen Batzordeak Hezkuntza Ministerioko Ikasleen, Partaidetzaren eta Berdintasunaren Zuzendariordetzari, Estatuan koordinatu dadin eta diru konpentsazioak eman dakizkien parte- hartzaileei, 1986ko martxoaren 13ko Aginduan ezarri bezala (Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 4koa). Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Estatu Idazkaritzak 2010eko abenduaren 31 baino lehen ebatziko du laguntzak nori esleitu. Gero, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
12. Hautatutako ikastetxeek uko egiteagatik sortzen diren hutsuneak erreserba zerrendan hurrengoak diren ikastetxeek beteko dituzte.
13. Hautatutako ikasleen irakasleek haiekin batera prestatuko dituzte egin gogo duten ibilbideko ibilaldiak. Talde bakoitzak erdietsi asmo dituen helburuen arabera, eta Koordinaziotik jasotzen dituzten material eta jarraibideekin bat eginez, ikasleek dosier txiki bat prestatuko dute. Delako dosierra ikastetxeetan egin dituzten prestakuntza lanen laburpena izanen da eta dagokien ibilbideko Koordinazio Taldeari aurkeztuko diote.
Hautatzen diren ikastetxeek ibilbideko lantalde koordinatzailearekin harremanetan jarri beharko dute eta egin beharreko jarduerez argibideak bildu beharko dituzte.
14. Programa honetan parte hartzen duten ikastetxeek hurrengo betebehar hauek izanen dituzte:
1. Diru konpentsazioa emateko oinarritzat hartu den jarduera egitea.
2. Beste administrazio batetik edo beste erakunde publiko zein pribatu batetik, nazionala izan nahiz atzerrikoa, helburu bererako laguntzarik edo diru-laguntzarik jaso duten adieraztea.
3. Kontrol finantzarioko jarduketak eta Hezkuntza Departamentuaren egiaztapenak onartzea.
4. Betebeharrak eta baldintzak bete eta harturiko ekarpenak ongi inbertitu direla frogatzea. Horretarako, ikastetxeek, jardueran parte hartu eta berrogeita bost egun iragan baino lehen, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
4.1. Bidaia eta egonaldia azaltzen dituen memoria (hiru ale), gehienez ere 15 foliotan. Memoria horrek ikasle eta irakasleen kopurua, programatutako helburuen betetze maila, garaturiko jardueren ebaluazioa, ikasleen azterketa alderdi batzuk barne, eta, bidezko bada, hurrengo deialdietarako kontuan hartzen ahal diren iradokizunak adieraziko ditu.
4.2. Ikastetxeko Zuzendaritzaren ziurtagiria, kontzesioa ematea eragin zuen helburua bete dela adieraziko duena. Halaber, parte hartu duten ikasleen eta irakasleen izenen zerrenda ere aurkeztuko da agirian.
4.3. Gastuen jatorrizko agiriak ikastetxeetan geldituko dira, finantzen kontrola egiteko eskumena duen organoen eskura.
Aurreko ataletan eskatzen diren agiri guztiak Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura igorri beharko dira.
15. Hezkuntza Departamentuak programaren funtzionamenduari buruzko aholkuak emanen dizkie parte hartzen duten ikastetxeei eta, era berean, programa behar bezala burutzeko behar diren datuak emateko eskatzen ahal die.
16. Esleitutako ibilbidean ikasleekin batera joaten diren irakasleek hezkuntza berrikuntzako jardueren bost kreditu bilduko dituzte (berrikuntza jardueren 50 ordu) egindako lanagatik, non eta programan izan duten parte hartzeari buruzko txosten negatiborik ez duten, ibilbideko koordinaziokoek egina.
17. Deialdi honetan berariaz jasota ez dagoen orotan, Ibilbide Literarioen programa arautzeko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 2003ko urriaren 15eko Aginduan (urriaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoari jarraituko zaio.
2. ERANSKINA
Ibilbide Literarioak programa
Eskabide eredua
1.-Ikastetxe eskatzailearen datuak:
Ikastetxearen izena:
Helbidea:
Herria: ................................... Probintzia:
Posta kodea: ............ Telefonoa: .................... Faxa: ...........
Posta elektronikoa:
Ikasle eskatzaileen maila: ....................... Taldeko ikasle kopurua. (20tik 24ra bitarte).
-Ikastetxe mota: Publikoa [ ] Itundua [ ] Pribatua [ ]
-Ikastetxea herri txiki batean, hiri-aldirietan edo industria ingurune batean dago [ ] Bai [ ] Ez
-Matrikulatutako ikasleen artean ikasle etorkinen, gutxiengo etnikoetakoen eta/edo gutxiengo kulturaletako ikasleen portzentajea %25etik gorakoa da [ ] Bai [ ] Ez
Jardueraz arduratuko diren irakasleen izen-deiturak:
Programa beste ikastetxe batekin batera egiten du? [ ] Bai [ ] Ez
Baiezkoa bada, adierazi:
Taldea osatzen duen ikastetxearen izena:
Helbidea:
Herria:
Probintzia:
Posta kodea: ............ Telefonoa: ................................. Faxa:
Posta elektronikoa:
Ikasle eskatzaileen maila : ......................
Ikastetxe mota: [ ] Publikoa [ ] Itundua [ ] Pribatua.
Ikastetxe ordezkaria, jakinarazpenetarako eta, diru konpentsaziorik bada, hura hartzeko:
2.-Eskatzen den ibilbidea:
Ibilbide Literarioak lehentasunaren arabera adierazi, baita distantzia ere kilometrotan (joan-etorria) ikastetxearen herritik ibilbidea hasteko herriraino:
| IBILBIDE LITERARIOA | DISTANTZIA KM-TAN (JOAN-ETORRIA) |
1. aukera | | |
2. aukera | | |
3. aukera | | |
4. aukera | | |
3.-Parte hartzen duten ikasleen zerrenda:
IZEN-DEITURAK | IKASMAILA | ADINA | TELEFONO PARTIKULARRA |
1 | | | |
2 | | | |
3 | | | |
4 | | | |
5 | | | |
6 | | | |
7 | | | |
8 | | | |
9 | | | |
10 | | | |
11 | | | |
12 | | | |
13 | | | |
14 | | | |
15 | | | |
16 | | | |
17 | | | |
18 | | | |
19 | | | |
20 | | | |
21 | | | |
22 | | | |
23 | | | |
24 | | | |
Adierazi hemen ikasleren batek arazo fisiko edo psikikoren bat duen. Parte hartzaileren bat minusbaliatua baldin bada, desgaitasunaren maila, berariazko baliabideak eta behar dituen egokitzapenak azaldu.
4.-Ikastetxeak aurkeztutako agiriak:
.......................... jaunak/andreak, ............................... ikastetxeko zuendariak, 2008/2009 ikasturtean "Ibilbide Literarioak" izeneko programaren deialdian parte hartzea eskatzen du. Horretarako agiri hauek aurkeztu ditu:
[ ] Eskabide formalizatua.
[ ] Parte hartzeko proiektua.
[ ] Eskola Kontseiluaren onespena edo ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria.
[ ] Jardueran parte hartzen duten ikasleen zerrenda (eskabide ereduan).
Halaber, zuzendariak ziurtatzen du parte hartzen duten ikasleen guraso edo tutoreen baimenak ikastetxean artxibaturik daudela (4. eranskina).
.................(e)n, 2010eko .............aren .........(e)an.
Ikastetxe eskatzailearen zuzendaria
(Sinadura eta zigilua)
Stua.: .............................................
PRESTAKUNTZAREN ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.
3. ERANSKINA
Orientabide orokorrak
1.-Programaren azalpena:
"Ibilbide Literarioak" programa hezkuntza baliabide bat da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleentzat prestatua, ikasgelan ematen den prestakuntza ibilbide literario baten bidez osatzen duena. Horrekin, ikasleen irakurzaletasuna indartu eta sendotzeaz gain, gure herrialdeko kulturaren, naturaren eta hizkuntzaren aberastasuna ezagutu eta aintzat hartzeko bide ematen da.
2.-Helburuak:
Hauexek dira lehentasunezko helburuak, besteak beste:
-Etengabe ikastearen aldeko jarrera sortzea ikasleengan, hala gela barrenean nola kanpoan.
-Irakurzaletasuna garatzea, ikasi, ezagutu eta norbera garatzeko iturria baita.
-Kulturaren, naturaren eta gizartearen aniztasunaren oinarrizko alderdiak ezagutzea, baloratu eta errespetatu ahal izateko.
-Irakurketak ematen duen plazerra eta hura bizipenen bidez irudikatzeko aukera aintzat hartu eta gozatzea.
-Jarduera konpartitzen duten taldeen arteko bizikidetasuna eta talde lana sustatzea.
3.-Diseinua eta metodologia:
Ikasleek ikastetxeetan aldez aurretik landu behar duten liburu, pertsonaia eta/edo egile ezagun baten inguruko ibilbide literarioa eginez garatzen da programa. Horrela, irakurri den narrazioaren inspirazio izan diren edo hura gidatu duten tokiak bertatik bertara ezagutzeko bide emanen da, edo landu diren egile edo pertsonaiei loturiko erkidego bisitatuetako herri edo hiriak, bai eta erkidegoko kulturaren, gizartearen edo naturaren aberastasunak ere.
4.-Parte hartzeko proiektua prestatzea:
Diru konpentsazio hauek hartzeko aurkeztuko den proiektuak ikastetxeetan lehentasunezko helburuak lortzeko erabiliko diren estrategia eta jarduketak garatuko ditu, bai eta programa betetzeko ikasleekin erabiliko diren baliabide eta jarduerak ere. Beraz, proiektu orokor bat da, zenbait idazlan eta idazlerentzat balioko duena, ibilbidea esleitu baino lehen prestatu eta aurkeztu behar baita.
4. ERANSKINA
.................. jaunak/andreak, .............. NANa duenak, ...................... ikaslearen aita/ama/tutorea denak, baimena ematen du parte har dezan Hezkuntza Ministerioak Hezkuntza Departamentuarekin batera antolatutako "Ibilbide Literarioak" izeneko programan. Orobat adierazten du onartzen duela ezarritako data baino lehen etxera itzuli behar izatea, programa bertan behera uztera behartzen duen gorabeheraren bat gertatuz gero.
.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.
Stua.: ......................................................
Iragarkiaren kodea: F1017368