146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3119/2010 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 11n emandako 2845/2010 Ebazpenaren eranskinean egindako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, erdi mailako tituludunentzako lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman zen, eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezarri.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 2845/2010 Ebazpenaren bidez, erdi mailako tituludunentzako lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu arren lanposturik lortu ez zuten izangaien zerrenda argitaratu zen, eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezarri.

Ebazpen horren eranskineko zerrendan María Sagrario Ciordia Álvarez andrea ageri da. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 2373/2010 Ebazpenaren bidez funtzionario izendatu denez gero, ez du eranskin horretan agertu behar, ez baita probak gainditu eta lanpostua eskuratu ez duen horietakoa.

Horrenbestez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.ean xedatutakoa aplikatuz.

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 2845/2010 Ebazpenaren eranskineko akatsa zuzentzea, eranskin horretatik María Sagrario Ciordia Álvarez andrea kenduta.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Erdi mailako tituludunen lanpostuetarako hautapen prozesuko probak gainditu arren, lanposturik lortu ez dutenak (Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 23an emandako 786/2009 Ebazpenaren bidez egindako deialdia)

Izen-deiturak: María de Miguel Álvarez. Puntuazioa: 62,14.

Izen-deiturak: Paulina María Cuello Otero. Puntuazioa: 55,56.

Iragarkiaren kodea: F1018930