146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

GIPUZKOAKO INPUGNAZIOEN UNITATEA

Likidazioen jakinarazpena

Jakinarazpenak egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da zerrendan ageri diren interesdunei honako erabakien berri helaraztea. Beraz, agiri honen bitartez Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzak egindako likidazioak behin betiko bihurtzen dituen erabakien jakinarazpena egiten da, hala ezartzen baitu 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 1999ko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen araberako testua, 1999-1-14ko EAOn argitaratua). Interesdunek ikusgai izanen dituzte erabakiak Donostiako Podabines kaleko, 1 zenbakian, 2 solairuan.

Erantzulea: Transportes Frigoríficos Shanti, S.L. Helbidea: Villafranca, 14 - 8.a D, 31015 Iruña. Txostena: 20 2010 01 0073 M. Behin betiko likidazioa: 312010009700068. L. Zenbatekoa: 4.329,48 euro.

Probintzia Zuzendaritza honen aurrean gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke erabakien aurka. Interesdunak hilabeteko epea izanen du errekurtsoa jartzeko (jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita). Hala eta guztiz ere, behin-betiko likidazioa idatzi hau argitaratu eta hurrengo hilabetean (beranduenez azken egun baliodunean) ordaindu beharko da. Epe horretan ordaintzen ez bada, likidazioa kobratzeko premiamenduzko prozedura abiaraziko da. Horren ondorioz, ordaindu beharreko zenbatekoari %35 gehituko zaio, non ez den ordainketa egiten Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian edo behar den banku-abalaz bermatzen.

Donostian, 2010eko azaroaren 6an.-Inpugnazioen Unitateko Burua, Santiago De Miguel Gimeno.

Iragarkiaren kodea: E1019466