1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
75/2010 FORU DEKRETUA, azaroaren 22koa, Marta Mendía Valencia andreari Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina ematen diona.
ZIOEN AZALPENA
Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren.
Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak kirolaren goresmen sari horiek nola eman arautzen du. Horien artean Nafarroako Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina dago, eranskineko 1. puntuan araututa.
Marta Mendía Valencia atleta nafarrak Joko Olinpikoen bi ediziotan hartu du parte, eta hamargarren postua lortu zuen altuera jauziko proban, 2004ko edizioan, Atenasen. Gainera, Atletismoko Munduko Txapelketaren zortzi ekitalditan hartu du parte, eta seigarren postua lortu emaitza hoberen gisa; orobat, zazpi aldiz izan da Europako Txapelketan, eta horietako bitan finalerako sailkatu.
Bere karreran, Marta Mendía Valencia hamahiru aldiz izan da Espainako txapelduna, berrogeita hamar domina atera ditu Espainian eta berrogeita bederatzi aldiz izan da nazioartean lehiatzeko aukeratua.
Beste goresmen batzuen artean, XX. mendeko kirolari nafar hoberena aukeratua izan da, eta kirolari nafar hoberena 1999an eta 2004an.
Bere ibilbidea eredu bat izan da Nafarroako kirolarentzat, eta horregatik merezi du Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko azaroaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Marta Mendía Valencia andreari Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina ematea, bere kirol ilbilbide arrakastatsuagatik, Nafarroan, Espainian eta nazioartean izan dituen emaitza garrantzitsuengatik eta bere giza kalitateagatik.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunari eta Nafarroako Kirolaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Vianan, 2010eko azaroaren 22an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F1019370