Iragarkia
143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
153/2010 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planaren barnean Nafarroa-Enpresa Beken oinarri arau-emaileak ezarri eta 2011rako deialdia onesten duena.
Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planak, Gobernuak 2008ko azaroaren 10eko Erabakiaren bidez onetsiak, zenbait helburu estrategiko ditu, hala nola nafar gizartea prestatu eta sentsibilizatzea herritar guztiak pertsonalki eta profesionalki ingurune global batean garatzeko aukerez balia daitezen.
Nafarroako 2008-2011 Nazioarteko Planak "Hezkuntza eta Gizartea" deituriko 1. ardatzean, "Gaitasuna atzematea" deituriko 2. ildoan, 1.2.2 ekintza biltzen du: "Nafarroa Beken programa abian jartzea". 1.2.2 Ekintzaren xedea da unibertsitateko espediente hoberenak dituztenek aukera izatea bikaintasuna eskuratua duten atzerriko zentroetan Master programa bat egiteko eta, horren ondoren, berenganatutako prestakuntza eta gaitasuna Nafarroari eskaintzeko.
Ekintza horren asmoa da, argi eta garbi, pertsona talde bat biltzea eta pertsona horiek nazioartean lehen mailakoak diren unibertsitateetako ikastaroetatik ateratzen ahal dituzten azken berrikuntza eta ekarpenak Nafarroako produkzio sareari helaraztea. Helburu hori lortzeko, beka hauetarako dei egiten da.
Nafarroako Gobernuaren urriaren 13ko Erabakiaren bidez baimena eman zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari 2011. urteko Nafarroa-Enpresa Beken deialdia finantzatzeko urte anitzeko gastua egin dezan.
Nafarroa-Enpresa Beken Programa gaur egun Foru Komunitateko enpresetan lan egiten ari diren langile nafarrei edo enpresa horietan kontratatzeko aurre-akordio bat duten unibertsitateko ikasle nafarrei zuzenduta dago, baldin eta deialdian titulazioari, esperientziari eta merezimenduei buruz eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Aginduzko txostenak ikusi dira eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia jaso da.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluak xedatzen duenarekin bat,
AGINDU DUT:
Lehenengoa.-2011. urteko Nafarroa-Enpresa Beken deialdia onestea. Deialdiaren oinarriak foru agindu honen eranskinean daude (ID 2852). Xede horretarako 150.000 euroko gastua baimendu da, honela banatua: 75.000 euro 2011. urterako eta 75.000 euro 2012. urterako. 2011. eta 2012. urteetako finantzaketa urte horietako gastuen aurrekontuetan "Nafarroa Bekak PE EGF 2007-2013" 120000-13000-4812-923402 izeneko kontu-sailaren parekoa denaren kargura eginen da.
Bigarrena.-Foru agindu hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetzara, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kontabilitate Zentrora eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura igortzea.
Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Laugarrena.-Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta ondokoetan ezarrita dagoenarekin bat.
Iruñean, 2010eko azaroaren 9an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.
ERANSKINA
2011ko Nafarroa-ENPRESA Beken oinarriak
I. KAPITULUA
Helburua, araudia eta aplikazio eremua
1. artikulua. Xedea.
Foru agindu honen helburua da Nafarroa-Enpresa Beken oinarri arau-emaileak 2011rako ezartzea. Beka horien bidez, onuradunek atzerriko unibertsitateetan Master programak behar bezalako aprobetxamenduarekin eginen dituzte, eta handik Nafarroako Komunitatera itzultzean edo ikasketak amaitu ondoren estrategikoak diren ardurazko lanpostuetan arituz, Nafarroako enpresa sarea eta gizartea, oro har, nazioarteratzen lagunduko dute.
2. artikulua. Araubide juridikoa.
Foru agindu honen babesean ematen diren bekek, aginduan ezarritakoaz gainera, arau hauek izanen dituzte: diru-laguntzen eta administrazio prozeduraren arloetako araudi sektorialeko xedapenak, eta orokorrean, aplikatu ahal zaien gainerako antolamendu juridikoko xedapenak.
3. artikulua. Iraunaldia.
Foru agindu honetan ezarritako oinarri arau-emaileak beken 2011ko deialdian bakarrik aplikatuko dira.
4. artikulua. Eremu materiala.
Foru agindu honetan aurreikusitako beken helburua goi mailako tituludunak edo diplomadunak, Nafarroari lotuak, atzerrian emandako Master programetan prestatzea da, beren lanbide jarduera Nafarroako Foru Komunitatearen onerako gara dezaten, programa amaitutakoan dagokien enpresa edo erakundeetan sartuz, beti ere horiek Nafarroako Foru Komunitatean badaude.
II. KAPITULUA
Beken finantzabidea, bateragarritasuna eta kudeaketa
5. artikulua. Beken finantzabidea.
1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontu programetan aurreikusita dauden zuzkidurekin finantzatuko dira bekak.
2. Beken zenbatekoa ekitaldi bakoitzeko aurrekontuetan izanen den diruak mugatuko du, eta zilegi izanen da urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40. artikuluan ezarritako baldintzetan.
6. artikulua. Beste laguntza batzuekiko bateraezintasuna.
Foru agindu honen bidez ematen diren bekak bateraezinak izanen dira funts publiko zein pribatuekin finantzatutako bestelako beka edo laguntzekin.
7. artikulua. Kudeaketa.
Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak kudeatu eta tramitatuko ditu bekak. Deialdiaren kudeaketa kanpora ateratzen bada, esleipena hartzen duen enpresak eskatzaileen dokumentazioa aztertu ahalko du behar diren tramitazioak egiteko bakarrik.
III. KAPITULUA
Onuradunak
8. artikulua. Onuradunak.
1. Onuraduntzat joko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, deialdia egiten denean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileak:
a) Nazionalitate espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa.
b) Bi egoera hauetako batean behintzat egotea:
-Nafarroan jaioa izatea.
-Administrazio auzotasuna Nafarroan izatea eskabidea aurkezten den unean.
-Nafar izaera politikoa izatea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Foru Legearen 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta izaera hori dagokion Espainiako Kontsuletxean egiaztatzea.
c) Eskabidea aurkezten denean zerbitzuak inoren konturako langile gisa ematen egotea egoitza Nafarroako Foru Komunitatean duen enpresa edo erakunde batean, edo programa amaitutakoan egoitza Nafarroako Foru Komunitatean duen enpresa batean lanean hasteko aurre-kontratu bat egiaztatzea.
d) Unibertsitate ikasketa ofizialen titulua edukitzea (atzerriko unibertsitate baten goi mailako titulua edukiz gero, titulu hori beka eskatzerakoan aurkeztu beharko da, Espainiako Hezkuntza Ministerioak ofizialki baliokidetuta), Masterra zein unibertsitatetan egin nahi den, unibertsitate horrek eskatzen duen lizentziatura, diplomatura edo titulua.
e) Deialdiaren urtean nahiz hurrengoan hasten den Master programa batean onartuta egotea 2. eranskinean zerrendatuta dauden unibertsitateetako batean edo, bestela, nazioarteko entzute handia duen eta Ebaluazio eta Hautapen Batzordeak onartzen duen batean.
2. Ebaluazio eta Hautapen Batzordeak beste Unibertsitate edo goi mailako ikastegi batzuetako Master programei (orokorrei, Kudeaketa arlokoei -MBA- nahiz Moderna Planean Nafarroarentzat estrategikotzat jotako sektoreetakoei) dagozkien eskabideak aintzat hartu eta baloratuko ditu, baldin eta izangaiak programaren izen ona aintzatetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa -iturri independente batek argitaratua- aurkezten badu. Onuradun izaera lortzeko ezinbesteko baldintza da programa hasi aurretik destinoko unibertsitatearen behin betiko onarpena justifikatzea.
3. Ondoko hauek ezin izanen dira beka baten onuradun izan:
-Bekaren eskabidearen oinarria zein izan den, ezaugarri berdinak edo antzekoak dituen Master bat lehenago egin dutenak.
-Nafarroa Beka bat lehenago izan dutenak.
-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan ezarritako egoeretako batean daudenak.
4. Lehenago azaldu diren baldintzak eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dira, eta hala badagokio, beka erabiltzen ari diren bitartean iraun beharko dute.
5. Diru-laguntza onartuz gero, onuraduna zerrenda batean sartuko da. Zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratuko da, Batzordearen 1828/2006 Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritako baldintzetan.
IV. KAPITULUA
Bekak
9. artikulua. Bekan sartutako kontzeptuak.
Bekaren barnean sail hauek sartzen dira:
a) Atzerriko unibertsitateko Master programaren matrikula osoa.
b) Nahitaezko tasak
c) Destinoko unibertsitateak fakturatutako liburuak edo bestelako ikas materiala.
10. artikulua. Beken baldintzak eta iraupena.
1. Bekek gutxienez urtebete (2 seihileko) eta gehienez 2 urte (4 seihileko) iraunen dute.
2. Master programak eskatzen duenean bi ikasturte irauteagatik, onuradunak atzerriko unibertsitateko txosten bat aurkeztu beharko du, lehen ikasturtea amaitzean bekadunak izandako aprobetxamendua ziurtatzeko. Bekaren lehenengo urtean emaitza akademikoak nahikoak ez badira, beka deuseztatu eginen da, baldin eta hurrengo urtean irautea justifikatzen duten inguruabarrak ikusten ez badira.
3. Beka jasotzeak ez du lan harremanik sortuko ez Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin ez atzerriko unibertsitateekin, eta ez du inolako konpromisorik ekarriko onuraduna funtzionarioen edo lan-kontratudunen plantilletan sartzeko.
11. artikulua. Beken kopurua.
Deialdi honetako beken kopurua 5 da.
V. KAPITULUA
Hastapena, tramitazioa eta ebazpena
12. artikulua. Laguntzak emateko prozedura.
1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat, norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira bekak.
2. Bekak emateko prozedurak ofizioz hasitako prozedura administratiboetako arau orokorrei jarraikiz gauzatuko dira, arau hauek kontuan hartuta:
a) Eskabideak aurkezteko epea foru agindu hau argitaratu eta biharamunean hasi eta 2011ko ekainaren 3an bukatuko da.
b) Eskabideak 17. artikuluan aurreikusita dagoen Ebaluazio eta Hautapen Batzordeak baloratuko ditu. Deialdi bakoitzean jasotzen diren eskabide guztiak batera ebatziko dira, eta oinarri arau-emaileetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten eta 19. artikuluan aurreikusten diren ebaluazio-irizpideen arabera baloraziorik handiena jasotzen duten izangaiei emanen zaizkie bekak.
13. artikulua. Eskabideak aurkeztea.
1. 1. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabideak aurkeztuko dira.
2. Ereduak beka eskabidea hartuko du barnean.
3. Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari zuzendutako eskabideak Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan edo erregistro lagungarrietan aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe.
Eskaerak erregistro lagungarri batean aurkezten badira, horren berri emanen da becasnavarra@navarra.es helbide elektronikora mezu bat igorriz.
14. artikulua. Aurkezteko epea.
1. Eskabideak aurkezteko epea foru agindu hau argitaratu eta biharamunean hasi eta 2011ko ekainaren 3an bukatuko da.
2. Ez dira tramiterako onartuko epez kanpo aurkezten diren eskabideak eta, beraz, ez onartutzat joko dira; hori interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritako moduan.
3. Aurkezteko epea bukatu ondoren, ezin izanen da eskaerak aldatu, salbu eta akats materialak, aritmetikoak edo izatezkoak zuzentzeko denean, eskatzaileek eskaerak bertan behera uzteko duten ahalmena baztertu gabe.
15. artikulua. Dokumentazioa.
Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:
a) Beste edozein administraziori edo erakunde publiko zein pribatu nazional edo nazioartekori eskatutako eta/edo haiek emandako beste diru-laguntza edo laguntza batzuei buruzko erantzukizuneko aitorpena.
b) Erantzukizuneko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoera debekatuetako bakar batean ere ez dagoela dioena.
c) Berariazko baimena, datuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta entitate parte-hartzaileen fitxategi informatikoetan sartu eta tratatzeko, gero foru agindu honetan aipatzen den bekaren kudeaketari aplikatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako moduan.
d) 8.1.b) artikuluan eskatutakoa betetzen dela egiaztatzen duen agiri ofiziala. Horretarako, agiri hauetako batek behintzat izanen du balioa:
-NANa edo pasaportea.
-Nafarroako udalerri batean erroldatuta egotearen ziurtagiria.
-Interesdunak lan-harremana Nafarroako enpresa edo erakunde batekin edo egoitza Nafarroan duen enpresa edo erakunde batekin duela egiaztatzen duen lan-kontratua edo aurre-kontratuko akordioa.
e) Karnet neurriko argazki bat.
f) Unibertsitateko espediente akademikoaren jatorrizko ziurtagiria edo kopia arrunta, ebaluatutako batez besteko nota 1etik 4ra bitarteko eskalan agertu behar duena.
g) Unibertsitateko tituluaren kopia arrunta.
h) Master programa batean behin betiko onartua egoteari buruzko egiaztagiria, honakoak agertzen dituena:
-Programaren izenburua.
-Programaren deskribapen zehatza.
-Programaren kostua guztira.
-Programaren hasierako eta amaierako egunak.
i) Nafarroarentzat balio estrategikoa duen Negozioa Garatzeko Proiektu baten laburpen exekutiboa (gehienez 20 orrialdekoa). Bertan, eskatzaileak egin nahi duen Master programa egiteko duen interesa eta motibazioa justifikatuko ditu proiektu horri buruz.
j) Izangaiaren lanbide garapenaren eta gaitasunaren balorazioa, haren enpresak egina.
16. artikulua. Eskabideen akatsak zuzentzea.
Eskaerak aipatu diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean okerra zuzen dezala; hala egin ezean, eskaera bertan behera utziko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1. artikuluak ezarritako moduan. Errekerimendu hori eskuragarri dauden baliabide elektronikoak erabiliz eginen da.
17. artikulua. Ebaluazio eta Hautapen Batzordea.
1. Ebaluazio eta Hautapen Batzorde mistoa sortu da beka eskabideak aztertzeko. Baztorde horretan Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko, Nafarroako Merkataritza Ganberako eta Nafarroako Industriaren Elkarteko kideak egonen dira, ondoko hauek, hain zuzen:
a) Batzordeburua: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia.
2. Batzordeburuak aholkulari teknikoak izenda ditzake Ebaluazio eta Hautapen Batzordeari laguntzeko. Kanpoko entitate eta adituen parte hartzea ere izaten ahal da.
3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. tituluko III. kapituluak kide anitzeko organoen gainean ezarritakoaren araberakoa izanen da batzorde horien funtzionamendurako+ araubidea.
18. artikulua. Tramitazioa.
Eskabideak jaso eta gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak beharrezkoak diren jarduketak eginen ditu ofizioz datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko, ebazpena eman aurretik, eta datuak Ebaluazio eta Hautapen Batzordera igorriko ditu.
19. artikulua. Ebaluazio irizpideak.
Oro har, eta deialdi bakoitzean ezarritakoa alde batera utzi gabe, honako hauek izanen dira beken ebaluazio irizpideak:
a) Espediente akademikoa (aipatu ebaluazioaren %10).
b) Izangaiaren lanbide garapenaren eta gaitasunaren balorazioa, haren enpresak egina %20).
c) Eginen den Master programaren kalitatea (%20). Atzerriko unibertsitatea 2. eranskinean zerrendatuta dauden unibertsitateetako bat izatea baloratuko da. Ebaluazio eta Hautapen Batzordeak beste Unibertsitate edo goi mailako ikastetxe batzuetako Master programei dagozkien eskabideak aintzat hartu eta baloratuko ditu, baldin eta izangaiak programaren izen ona aintzatetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa -iturri independente batek argitaratua- aurkezten badu.
d) Nafarroarentzat interes estrategikoa duen proiektua (%50).
20. artikulua. Hautaketa prozesua.
Batzordeak aurreko artikuluan ageri diren ebaluazio irizpideen arabera hautatuko ditu izangaiak.
Beken deialdia eman gabe uzten ahalko da guztiz edo zati batean, Batzordeak egokitzat jotzen badu.
21. artikulua. Ebazpena, jakinarazpena eta berariazko onarpena.
1. Hautapen prozesua bukatutakoan, Ebaluazio eta Hautapen Batzordeak bekak eskuratzeko hautatu eta proposatu diren pertsonen zerrenda eginen du. Proposamen hori Ekonomia eta Ogasun kontseilariari igorriko zaio eta hark bekak esleitzen dituen foru agindua emanen du. Foru agindu horretan, onuradunez gain, deialdian ezarritako baldintza guztiak bete arren bekarik jaso ez duten pertsonak agertuko dira, baita baldintzetako baten bat ez betetzeagatik eskabidea ukatu zaien pertsonak ere.
2. Bekak emateko foru aginduan honako datu hauek azalduko dira:
a) Onuradunaren datuak, Master programa, atzerriko unibertsitatea eta herrialdea eta programa zein ikasturtetan eginen den.
b) Bekaren zenbatekoa, horren barnean matrikula osoa, nahitaezko tasak eta liburuak edo bestelako ikas materiala, 9. artikuluan ezarri bezala.
c) Onuradunei ezartzen zaizkien baldintzak.
d) Onuradunak bekaren xedea betetzen duela frogatzeko epea eta modua.
3. Emandako beken ebazpen eta jakinarazpenerako epea hilabetekoa izanen da gehienez, deialdia ixten denetik hasita. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritakoarekin bat.
4. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emandako foru aginduaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Legearen 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
5. Bekak emateko foru agindua Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko da.
6. Foru aginduan beka emateari buruz agertzen den ebazpena onuradunak berariaz onartu beharko du hamar egun balioduneko epean, beka emateko banakako jakinarazpena egiten denetik aurrera.
7. Interesdunak epe horretan espresuki onartzen ez badu, foru aginduak indarra galduko du onarpena eman ez duen horri dagokionez, espedientea artxibatu eginen da eta interesdunari horixe jakinaraziko zaio. Halakoetan, 19. artikuluko irizpideen araberako puntuazio hurrenkeran hurrengoa den izangaia deituko da onarpen faserako.
8. Beka eman eta onartzeko gerora ezarritako beste baldintza batzuk betetzen ez badira, baldintza horiek ebazpenezkoak direla joko da, eta horrenbestez, hasierako emakida ezeztatuko da eta horren berri interesdunari eman beharko zaio behar bezala jakinaraziz. Kasu horretan, hurrengo izangaiari dei eginen zaio puntuazioaren hurrenkeraren arabera, 19. artikuluan aurreikusitako irizpideak kontuan hartuta.
VI. KAPITULUA
Onuradunen betebeharrak
22. artikulua. Onuradunen betebeharrak.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan aurreikusitako betebeharrez gainera, laguntza jasotzen duenak betebehar hauek ere izanen ditu:
a) Beka onartu izana idatziz jakinaraztea eta beka emateko ekitaldira joatea. Bekadunak, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik eta idatziz, beka emateko ekitaldira joateko bere ordezkaritza beste norbaiti eskuordetzen ahalko dio.
b) Beka emateko eskumena duen organoaren aurrean frogatzea prestakuntza programa aprobetxamenduz egin dela, beka emateko foru aginduan ezarritako moduan eta epean, bai eta agindu horretan eskatutako gainerako betebeharrak ere.
c) Egoitza Nafarroako Foru komunitatean duen enpresara itzultzea Master ikasketak bukatu ondoren, bere lanbidean gutxienez lau urtez aritzeko.
d) Onartu egin beharko dira emandako diru-laguntzei eta laguntzei buruz Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egiten dituen egiaztapenak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Orokorrak egiten dituen kontrol finantzarioak.
e) Helbidearen eta harremanetarako datuen aldaketen berri ematea, jakinarazpenak helarazi behar direnerako, arauen arabera diruz lagundutako jarduera kontrolpean dagoen denbora guztian.
VII. KAPITULUA
Bekak ordaindu eta justifikatzea
23. artikulua. Beka ordaintzea.
Beken ordainketa honela eginen da:
Nafarroako Gobernuak atzerriko unibertsitateko Master programaren matrikula osoa, nahitaezko tasak eta unibertsitateak fakturatutako liburuak edo bestelako ikas materiala, 9. artikuluan ezarri bezala, zuzenean ordainduko dizkie unibertsitateei.
24. artikulua. Justifikazioa.
1. Beka hauen inguruabar guztien justifikazioa Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eginen da, deialdietan jarraipenari buruz ezartzen diren xedapenen arabera.
2. Bekaren xede den Master programa burutu bitartean egindako jarduerak laburpen-memoria baten bitartez justifikatuko dira. Memoria hori onuradunak egin beharko du aipatu programa amaitutakoan. Gainera, master programa egin deneko unibertsitateak Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzura ikasketen emaitzei buruzko egiaztagiria eta txostena bidali beharko dizkio. Txosten horretan, bilakaerari eta aprobetxamenduari buruzko inguruabarrak agertuko dira, programa amaitu ondoren onuradunaren errendimendua ebaluatu ahal izateko. Master programak ikasturte bat baino gehiago irauten badu, lehenengo ikasturtea amaitutakoan, unibertsitateak ordura arte lortutako emaitzekin egin beharko ditu lehen adierazitako egiaztagiria eta txostena.
3. Beka emateko eskumena duen erakundeak prozedura egokiak ezartzen ahalko ditu onuradunek, foru agindu honen 22. artikuluko c) letran aurreikusi bezala, Foru Komunitatera itzuli ondoren egindako lanaren jarraipena arlo zientifikoan eta teknologikoan eta enpresa arloan egiteko. Halaber, egokitzat jotzen dituen organo, batzorde edo adituak izendatzen ahalko ditu laguntzaren aplikazioari buruzko jarraipen eta egiaztapenak egiteko eta egokitzat jotzen duen informazio osagarria aurkez dadila eskatzeko.
4. Laguntzaren xede diren jarduerak egin direla frogatzeko agiri eta txosten teknikoak aurkeztu beharko ditu onuradunak.
5. Lanbide-karrera Nafarroan egin izana urtean behin justifikatuko da, abenduan, Zuzenbidean onartzen diren frogabideetako edozein erabiliz.
VIII. KAPITULUA
Bekak itzultzea, zehapen araubidea eta erregistroa
25. artikulua. Laguntza itzultzea.
1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan aurreikusitako deuseztasun eta deuseztagarritasun kasuez gainera, bidezkoa izanen da jasotako dirua itzuli behar izatea eta berandutza interesak (laguntza ordaintzen denetik itzuli beharra erabakitzen den data artekoak) eskatzea, kasu hauetan:
a) Laguntza lortzearren hura eskuratzeko baldintzetan gezurra esatea edo laguntza hori baztertu edo mugatuko luketen datuak ezkutatzea.
b) Atzerriko ikastegira ez agertzea, prestakuntza programa bertan behera uztea edo programa behar bezala ez aprobetxatzea.
c) Justifikazio betebeharra ez betetzea edo behar bezala ez justifikatzea.
d) Foru agindu honen 22.c) artikuluan aurreikusitako betebeharra ez betetzea.
2. Onuradunak foru agindu honen 22.c) artikuluan aurreikusitako betebeharra betetzen ez duenean, hura bete ez den denboraren proportzioan egin beharko da itzulketa, betetzen ez den urte edo zatiki bakoitzeko %25a hain zuzen.
3. Itzultzeko prozedurak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ebatzi beharko ditu. Prozedura horiek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluko 6. eta 7. zenbakietan aurreikusita dagoenaren arabera tramitatuko dira.
26. artikulua. Zehapen araubidea.
Zehapen araubidea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan ezarrita dagoena izanen da.
IX. KAPITULUA
27. artikulua. Errekurtsoak.
Deialdiaren, oinarri arautzaileen eta garatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratu daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
1. ERANSKINA Nafarroa-Enpresa Beken eskabide orria / 2011ko deialdia |
1 | Eskatzailearen datu pertsonalak eta harremanetarako datuak | ||
Izena | Lehen deitura | Bigarren deitura | |
NANa/IFZ/Pasaportea | Nazionalitatea | Jaioteguna eta jaioterria | |
Helbidea (kalea, zenbakia, solairua) | |||
Probintzia | Herria | Posta kodea | |
Telefonoa (1) | Telefonoa (2) | Posta elektronikoa | |
2 | Eskatzailearen datu akademikoak eta lanbide datuak | |
Masterra egin nahi deneko unibertsitateak eskatutako lizentziatura, diplomatura edo graduaren titulua al du? [ ] Amaituta [ ] Azken kurtsoko ikasleak [ ] Amaituta eta bigarren titulazioko ikasketak egiten [ ] Amaituta eta doktoretza ikasketak egiten | ||
Gaur egun zein enpresari lotua dagoen | ||
Enpresaren izena | Adarra / Sektorea | |
Betetako eginkizuna | Departamentua | |
Antzinatasuna/Aurre-kontratua | Hiria / Herrialdea | |
Egin nahi den Master ikasketari buruzko datuak | ||
Titulua | Espezialitatea (halakorik bada) | |
Unibertsitatea | Ikastetgia edo saila | |
Hiria | Herrialdea | |
Programaren hasiera eta amaiera egunak | Programaren kostua guztira | |
Masterra zein unibertsitatetan egin nahi den, unibertsitate horrek eskatutako lizentziatura, diplomatura edo graduari buruzko datuak | ||
Titulazioa | Espezialitatea (halakorik bada) | |
Unibertsitatea | Espediente akademikoko batez besteko nota | |
Ikasketen hasiera eta amaiera egunak | Ikastegia edo saila | |
Amaitutako goi mailako graduko edo graduatu ondoko beste ikasketa batzuei buruzko datuak | ||
Titulazioa | Espezialitatea (halakorik bada) | |
Unibertsitatea | Ikastegia edo saila | |
Ikasketen hasiera eta amaiera egunak | Kalifikazioa | |
Aurretiazko lanbide esperientzia (1) | ||
Enpresaren izena | Adarra / Sektorea | |
Betetako eginkizuna | Departamentua | |
Noiz hasi eta amaitu zen | Hiria / Herrialdea | |
Aurretiazko lanbide esperientzia (2) | ||
Enpresaren izena | Adarra / Sektorea | |
Betetako eginkizuna | Departamentua | |
Noiz hasi eta amaitu zen | Hiria / Herrialdea | |
Hizkuntzak | ||
1. hizkuntza: | Maila: [ ] Eskasa [ ] Ertaina [ ] Ona | |
2. hizkuntza: | Maila: [ ] Eskasa [ ] Ertaina [ ] Ona | |
3. hizkuntza: | Maila: [ ] Eskasa [ ] Ertaina [ ] Ona | |
4. hizkuntza: | Maila: [ ] Eskasa [ ] Ertaina [ ] Ona | |
Behar bezala egiaztatutako beste merezimendu akademiko edo pertsonal batzuk, eskabiderako garrantzitsutzat jotzen badira: | ||
3 | Entregatu beharreko dokumentazioaren kontrol-zerrenda |
[ ] Eskabide orria, behar bezala betea. [ ] 8.1.b) artikulua betetzen dela egiaztatzen duen agiri ofiziala; horretarako, agiri hauetako batek behintzat izanen du balioa: -NANa edo pasaportea. -Nafarroako udalerri batean erroldatuta egotearen ziurtagiria. -Interesdunak lan-harremana Nafarroako enpresa edo erakunde batekin edo egoitza Nafarroan duen enpresa edo erakunde batekin duela egiaztatzen duen lan-kontratua; gehienez ere 2 foliotan. [ ] Karnet neurriko argazki bat. [ ] Unibertsitateko espediente akademikoaren ziurtagiria edo kopia arrunta, ebaluatutako batez besteko nota 1etik 4ra bitarteko eskalan agertu behar duena. [ ] Unibertsitateko tituluaren kopia arrunta. [ ] Master programa batean onartua egoteari buruzko egiaztagiria, honakoak agertzen dituena: -Programaren izenburua. -Programaren deskribapen zehatza. -Programaren kostua guztira. -Programa hasteko eta amaitzeko egunak, eskola-hilabeteen kopuru ofiziala aipatuta. (Eskola egutegi ofiziala erantsi behar da). [ ] Nafarroarentzat balio estrategikoa duen negozioa garatzeko proiektua azaltzen duen memoria (20 bat orrialde). [ ] Programaren izen ona aintzatetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa, iturri independente batek argitaratua (bidezkoa bada). [ ] Izangaiaren lanbide garapenaren eta gaitasunaren balorazioa, haren enpresak egina. | |
4 | Adierazpena, tokia, eguna eta sinadura |
[ ] Adierazten dut aurkeztu ditudan eskabideen xede bererako laguntza edo pizgarririk ez dudala jaso, eta tramitatzen ari diren eskabideak egonez gero, horiei uko eginen diedala eskabide honi dagokion beka eskuratzen badut. [ ] Adierazten dut Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetako bakar batean ere ez nagoela, deialdi honetan aurreikusitako salbuespenekin. [ ] Eskabideak aurkeztearekin batera Ekonomia eta Ogasun Departamentuari baimena emanen zaio beharrezkoak diren erakundeetatik informazioa biltzeko. Datuak bide elektronikoa erabiliz eskatu eta emanen dira. Modu honen bitartez ziurtatzen dut inprimaki honetan emandako informazioa fidagarria dela eta aplikazio horretan ageri diren adierazpenen egilea naizela. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari nire agiriak egiaztatzeko baimena ematen diot. .............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an. Eskatzailearen sinadura: ............................................. | |
Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aditzera ematen dizu agiri/orri/inprimaki honetatik ateratako datu pertsonalak eta erantsi diren gainerakoak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, tratatzeko. Halaber, aditzera ematen zaizu datu horien bilketaren eta tratamenduaren helburua eskaeraren prozesua Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren bitartez kudeatzea dela, bai eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako beka ordaintzea ere. Aipatu lege organikoan aurreikusitakoarekin bat, datuak ikusi, zuzendu, deuseztatu eta kontra egiteko eskubideak erabil ditzakezu, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari idazki bat igorrita. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zerbitzuei baimena ematen diet eskabide honetan jarritako datu pertsonalak erabiltzeko eta, bereziki, eskabide honek sortuko duen espedientearen tramitazioari lotutako kudeaketez arduratuko den pertsona edo entitateari emateko, baina, betiere, eskabidea aurkeztearekin lortu nahi diren helburuetarako bakarrik. |
2. ERANSKINA Unibertsitate eta ospitaleen proposamena |
JAKINTZA ARLOAK | KOKALEKUA | UNIBERTSITATEA | ||||||
ZIENTZIAK | INGENIARITZA ETA ARKITEKTURA | OSASUN ZIENTZIAK | ARTEAK ETA GIZA ZIENTZIAK | GIZARTE ETA ZUZENBIDEKO ZIENTZIAK | MBA | HERRIALDEA/LURRALDEA | HERRIA/INGURUNEA | |
X | Alemania | Berlin | European School Of Management And Technology | |||||
X | Alemania | Berlin | Freie Universitat Berlin | |||||
X | Alemania | Berlin | Humboldt Universitat Zu Berlin | |||||
X | X | X | Alemania | Munich | Ludwig Maximilians Universitat Munchen | |||
X | X | X | Alemania | Munich | Max-Planck-Gesellschaft-Munich | |||
X | Alemania | Aachen | Rheinisch Westfalische Technische Hochschule Aachen | |||||
X | Alemania | Bochum | Ruhr Universitat Bochum | |||||
X | X | X | Alemania | Heidelberg | Ruprecht Karls Universitat Heidelberg | |||
X | Alemania | Berlin | Technische Universitat Berlin | |||||
X | Alemania | Munich | Technische Universitat Munchen | |||||
X | Alemania | Bielefeld | Universitat Bielefeld | |||||
X | X | Alemania | Gottingen | Universitat Gottingen | ||||
X | Alemania | Hamburgo | Universitat Hamburg | |||||
X | X | X | X | Australia | Canberra | Australian National University | ||
X | Australia | Melbourne | Deakin University | |||||
X | X | X | X | Australia | Melbourne | Monash University | ||
X | X | X | X | X | X | Australia | Melbourne | University Of Melbourne |
X | X | Australia | Sydney | University Of New South Wales | ||||
X | X | Australia | Brisbane | University Of Queensland | ||||
X | X | X | Australia | Sydney | University Of Sydney | |||
X | Austria | Viena | Technische Universitat Wien | |||||
X | X | Belgika | Lovaina | Katholieke Universiteit Leuven | ||||
X | Belgika | Lovaina | Universite Catholique De Louvain | |||||
X | X | Belgika | Brusela | Universite Libre De Bruxelles | ||||
X | Belgika | Gante | Vlerick Leuven Gent Management School | |||||
X | Belgika | Sint-Genesius-Rode | Von Karman Institute For Fluid Dynamics | |||||
X | X | X | X | X | Kanada | Montreal | Mcgill University | |
X | Kanada | Kingston | Queen S University-School Of Business | |||||
X | X | X | Kanada | Kelowna | University Of British Columbia-Okanagan | |||
X | X | X | Kanada | Vancouver | University Of British Columbia-Vancouver | |||
X | X | X | X | X | X | Kanada | Toronto | University Of Toronto |
X | X | X | Hego Korea | Seul | Seoul National University | |||
X | Txina | Pekin | Ceibs-Peking | |||||
X | Txina | Shanghai | Ceibs-Shanghai | |||||
X | Txina | Shenzhen | Ceibs-Shenzhen | |||||
X | X | X | Txina | Shanghai | Duke University-Shanghai | |||
X | Txina | Shanghai | Fudan University | |||||
X | X | X | Txina | Hong Kong | Hong Kong University Of Science & Technology | |||
X | Txina | Nanjing | Johns Hopkins University-Sais Nanjing | |||||
X | X | X | X | X | Txina | Pekin | Peking University | |
X | Txina | Pekin | Tsinghua University China | |||||
X | X | Txina | Hong Kong | University of Hong Kong | ||||
X | X | X | X | X | Danimarka | Aarhus | Aarhus University | |
X | Danimarka | Kopenhague | Copenhagen Business School | |||||
X | X | X | Danimarka | Kopenhague | University Of Copenhagen | |||
X | X | X | Arabiar Emirerri Batuak | Dubai | Duke University-Dubai | |||
X | Arabiar Emirerri Batuak | Abu Dhabi | Insead-Abu Dhabi | |||||
X | Estatu Batuak | Boston | Boston University | |||||
X | Estatu Batuak | Providence | Brown University | |||||
X | X | Estatu Batuak | Pasadena | California Institute Of Technology | ||||
X | X | X | Estatu Batuak | Pittsburgh | Carnegie Mellon University | |||
X | X | X | X | X | Estatu Batuak | New York | Columbia University New York | |
X | X | X | X | X | Estatu Batuak | Ithaca | Cornell University | |
X | X | Estatu Batuak | Hanover | Dartmouth College | ||||
X | X | X | Estatu Batuak | Durham | Duke University-Durham | |||
X | Estatu Batuak | Washington | Georgetown University | |||||
X | Estatu Batuak | Atlanta | Georgia Institute Of Technology | |||||
X | X | X | X | X | X | Estatu Batuak | Cambridge | Harvard University |
X | Estatu Batuak | Baltimore | Johns Hopkins University-Baltimore | |||||
X | Estatu Batuak | Baltimore | Johns Hopkins University-Columbia | |||||
X | Estatu Batuak | Washington | Johns Hopkins University-Rockville | |||||
X | Estatu Batuak | Washington | Johns Hopkins University-Washington | |||||
X | Estatu Batuak | Berkeley | Lawrence Berkeley National Laboratory | |||||
X | Estatu Batuak | Livermore | Lawrence Livermore National Laboratory | |||||
X | X | X | X | X | X | Estatu Batuak | Cambridge | Massachusetts Institute Of Technology |
X | X | X | Estatu Batuak | New York | New York University | |||
X | X | Estatu Batuak | Chicago | Northwestern University-Chicago | ||||
X | X | Estatu Batuak | Evanston | Northwestern University-Evanston | ||||
X | X | Estatu Batuak | Miami | Northwestern University-Miami | ||||
X | Estatu Batuak | Portland | Oregon Health And Science University | |||||
X | X | X | X | X | Estatu Batuak | Princeton | Princeton University | |
X | Estatu Batuak | West Lafayette | Purdue University | |||||
X | X | Estatu Batuak | Albuquerque | Sandia National Laboratories-Albuquerque | ||||
X | X | Estatu Batuak | Livermore | Sandia National Laboratories-Livermore | ||||
X | X | X | X | X | X | Estatu Batuak | Stanford | Stanford University |
X | Estatu Batuak | New York | The Rockefeller University | |||||
X | X | X | X | X | X | Estatu Batuak | Berkeley | University Of California Berkeley |
X | X | Estatu Batuak | Davis | University Of California Davis | ||||
X | X | X | X | X | Estatu Batuak | Los Angeles | University Of California Los Angeles | |
X | X | X | Estatu Batuak | San Diego | University Of California San Diego | |||
X | Estatu Batuak | San Francisco | University Of California San Francisco | |||||
X | X | Estatu Batuak | Santa Barbara | University Of California Santa Barbara | ||||
X | X | X | X | Estatu Batuak | Chicago | University Of Chicago | ||
X | X | X | Estatu Batuak | Chicago | University Of Illinois Chicago | |||
X | X | Estatu Batuak | Ann Arbor | University Of Michigan-Ann Arbor | ||||
X | X | Estatu Batuak | Detroit | University Of Michigan-Dearborn | ||||
X | X | Estatu Batuak | Flint | University Of Michigan-Flint | ||||
X | X | X | Estatu Batuak | Crookston | University Of Minnesota-Crookston | |||
X | X | X | Estatu Batuak | Duluth | University Of Minnesota-Duluth | |||
X | X | X | Estatu Batuak | Morris | University Of Minnesota-Morris | |||
X | X | X | Estatu Batuak | Rochester | University Of Minnesota-Rochester | |||
X | X | X | Estatu Batuak | Minneapolis | University Of Minnesota-Twin Cities | |||
X | X | X | Estatu Batuak | Philadelphia | University Of Pennsylvania-Philadelphia | |||
X | X | X | Estatu Batuak | San Francisco | University Of Pennsylvania-San Fracisco | |||
X | X | X | X | Estatu Batuak | Austin | University Of Texas Austin | ||
X | Estatu Batuak | Charlottesville | University Of Virginia | |||||
X | X | Estatu Batuak | Madison | University Of Wisconsin Madison | ||||
X | X | Estatu Batuak | Blacksburg | Virginia Polytechnic Institute And State University-Virginia | ||||
X | X | X | X | X | X | Estatu Batuak | New Haven | Yale University |
X | Finlandia | Helsinki | Helsinki University Of Technology | |||||
X | X | Finlandia | Helsinki | University Of Helsinki | ||||
X | Finlandia | Turku | University Of Turku | |||||
X | Frantzia | Paris | Centre National De La Recherche Scientifique-Paris | |||||
X | Frantzia | Bordele | Ecole Des Hautes Etudes En Sciences Sociales (Ehess)-Burdeos | |||||
X | Frantzia | Lyon | Ecole Des Hautes Etudes En Sciences Sociales (Ehess)-Lyon | |||||
X | Frantzia | Marsella | Ecole Des Hautes Etudes En Sciences Sociales (Ehess)-Marsella | |||||
X | Frantzia | Paris | Ecole Des Hautes Etudes En Sciences Sociales (Ehess)-Paris | |||||
X | Frantzia | Toulouse | Ecole Des Hautes Etudes En Sciences Sociales (Ehess)-Toulouse | |||||
X | X | Frantzia | Lyon | Ecole Normale Superieure De Lyon (Ens-Lyon) | ||||
X | X | Frantzia | Paris | Ecole Normale Superieure Paris | ||||
X | X | Frantzia | Paris | Ecole Polytechnique | ||||
X | Frantzia | Paris | Hec Paris | |||||
X | Frantzia | Fontainebleau | Insead-Fontainebleau | |||||
X | X | Frantzia | Paris | Universite Paris 1 Pantheon-Sorbonne | ||||
X | X | X | Frantzia | Paris | Universite Paris 6 Pierre And Marie Curie | |||
X | X | Herbehereak | Delft | Delft University Of Technology | ||||
X | X | Herbehereak | Rotterdam | Erasmus University Of Rotterdam | ||||
X | X | X | Herbehereak | Leiden | Leiden University | |||
X | X | X | Herbehereak | Amsterdam | University Of Amsterdam | |||
X | X | Herbehereak | Utrecht | Utrecht University | ||||
X | Herbehereak | Wageningen | Wageningen University | |||||
X | X | X | India | New Delhi | Duke University-Nueva Delhi | |||
X | India | Calcuta | Indian Institutes Of Management-Calcutta | |||||
X | India | Kharagpur | Indian Institutes Of Technology-Kharagpur | |||||
X | X | India | Hyderabad | Indian School Of Business | ||||
X | X | Irlanda | Dublin | University College Dublin | ||||
X | Israel | Haifa | Technion Israel Institute Of Technology | |||||
X | X | X | Israel | Rehovot | Weizmann Institute Of Science | |||
X | Italia | Bolonia | Johns Hopkins University-Sais Bolonia | |||||
X | Italia | Milan | Politecnico Di Milano | |||||
X | Italia | Milan | Sda Bocconi School Of Management | |||||
X | Italia | Florentzia | Universita Degli Studi Di Firenze | |||||
X | Italia | Erroma | Universita Degli Studi Di Roma La Sapienza | |||||
X | X | Italia | Turin | Universita Degli Studi Di Torino | ||||
X | X | Italia | Bolonia | Universita Di Bologna | ||||
X | Italia | Pisa | Universita Di Pisa | |||||
X | X | X | Japonia | Kyoto | Kyoto University | |||
X | X | X | Japonia | Osaka | Osaka University | |||
X | Japonia | Tokyo | Tokyo Institute Of Technology | |||||
X | X | X | X | X | Japonia | Tokyo | University Of Tokyo | |
X | Japonia | Tsukuba | University Of Tsukuba | |||||
X | Mexiko | Guadalajara | Universidad Panamericana-Ipade Business School-Guadalajara | |||||
X | Mexiko | Mexiko Hiria | Universidad Panamericana-Ipade Business School-Mexico | |||||
X | Mexiko | Monterrey | Universidad Panamericana-Ipade Business School-Monterrey | |||||
X | X | Noruega | Oslo | University Of Oslo | ||||
X | X | X | Zeelanda Berria | Auckland | University Of Auckland | |||
X | Erresuma Batua | Berkhamsted | Ashridge Business School | |||||
X | X | Erresuma Batua | Bedford | Cranfield University-Cranfield | ||||
X | X | Erresuma Batua | Swindon | Cranfield University-Swindon | ||||
X | X | X | Erresuma Batua | Londres | Duke University-Londres | |||
X | X | X | Erresuma Batua | Londres | Imperial College | |||
X | Erresuma Batua | Londres | Institute Of Education | |||||
X | X | Erresuma Batua | Londres | King S College London | ||||
X | X | X | Erresuma Batua | Lancaster | Lancaster University | |||
X | Erresuma Batua | Londres | London Business School (Lbs) | |||||
X | X | Erresuma Batua | Londres | London School Of Economics And Political Science | ||||
X | Erresuma Batua | Londres | Queen Mary | |||||
X | Erresuma Batua | Londres | School Of African And Oriental Studies (Soas) | |||||
X | X | X | Erresuma Batua | Londres | University College London | |||
X | Erresuma Batua | Bristol | University Of Bristol | |||||
X | X | X | X | X | X | Erresuma Batua | Cambridge | University Of Cambridge |
X | X | X | X | Erresuma Batua | Londres | University Of Chicago-Londres | ||
X | Erresuma Batua | Norwich | University Of East Anglia | |||||
X | X | X | Erresuma Batua | Edimburgo | University Of Edinburgh | |||
X | X | X | Erresuma Batua | Manchester | University Of Manchester | |||
X | X | X | X | X | X | Erresuma Batua | Oxford | University Of Oxford |
X | Erresuma Batua | Reading | University Of Reading-Henley Business School | |||||
X | Erresuma Batua | York | University Of York | |||||
X | X | X | Errusia | San Petersburgo | Duke University-San Petersburgo | |||
X | Singapur | Singapur | Insead- Singapur | |||||
X | X | Singapur | Singapur | Nanyang Technological University | ||||
X | X | X | X | X | Singapur | Singapur | National University Of Singapore | |
X | X | X | X | Singapur | Singapur | University Of Chicago-Singapur | ||
X | Hegoafrika | Lurmutur Hiria | University Of Cape Town-Graduate School Of Business | |||||
X | X | Suedia | Stockholm | Karolinska Institute | ||||
X | Suitza | Lausanne | Ecole Polytechnique Federale De Lausanne | |||||
X | Suitza | Lausanne | Imd Business School | |||||
X | Suitza | Zurich | Swiss Federal Institute Of Technology Eth Zurich | |||||
X | Suitza | Geneva | Universite De Geneve | |||||
KOKALEKUA | OSPITALEA | |
HERRIALDEA/LURRALDEA | HERRIA/INGURUNEA | |
AEB | Galveston | University of Texas Medical Branch at Galveston |
AEB | Ann Arbor | University of Michigan Health System |
AEB | Kansas | University of Kansas Medical Center |
AEB | New York | NYU Langone Medical Center New York, NY |
AEB | Charlottesville | University of Virginia Health System |
AEB | Nashville | Vanderbilt Medical Center |
Taiwan | Taipei | Chang Gung Memorial Hospital * |
AEB | Baltimore | Johns Hopkins Medicine |
Taiwan | Taipei | Taipei Veterans General Hospital * |
AEB | Rochester | University of Rochester Medical Center |
AEB | Lubbock | Texas Tech Health Sciences Center |
AEB | Newport | Naval Health Clinic |
AEB | Dallas | University of Texas Southwestern Medical Center at Dallas |
Alemania | Heidelberg | University Clinic Heidelberg Universittsklinikum Heidelberg |
AEB | Columbia | Columbia University Medical Center New York, NY |
Japonia | Tokyo | Institute of Medical Science University of Tokyo * |
AEB | Omaha | University of Nebraska Medical Center |
AEB | Miami | University of Miami Hospital & Clinic |
AEB | Kentucky | University of Kentucky Academic Medical Center |
AEB | Farmington | Health Care University of Connecticut Health Center John Dempsey Hospital |
AEB | Winston-Salem | Wake Forest University Baptist Medical Center |
AEB | Houston | M. D. Anderson Cancer Center |
Taiwan | Hualien | Buddhist Tzu Chi General Hospital |
Alemania | Hannover | Medizinischen Hochschule Hannover |
AEB | Cleveland | Cleveland Clinic Cleveland, Ohio |
AEB | St. Little Rock | University of Arkansas Medical Center |
Frantzia | Rouen | Centre Hospitalier Universitaire de Rouen |
AEB | Baltimore | University of Maryland Medical Center |
AEB | Jackson | University of Mississippi Medical Center |
AEB | Sacramento | University California Davis Health System |
Alemania | Marburg | Universitätsklinikum Gießen und Marburg * |
AEB | Albuquerque | University of New Mexico Health Sciences Center |
AEB | Boston | Children's Hospital Boston |
Frantzia | Lyon | Centre Hospitalier Universitaire de Lyon Hopitaux de Lyon |
AEB | Boston | Massachusetts General Hospital |
AEB | Washington, DC | George Washington University Medical Center |
AEB | Loma Linda | Loma Linda University Adventist Health Sciences Center |
Thailandia | Bangkok | Faculty of Medicine Siriraj Hospital |
Erresuma Batua | Londres | The Institute of Cancer Research Royal Cancer Hospital |
Txina | Hong Kong | Hospital Authority |
Suitza | Lausanne | Centre Hospitalier Universitaire Vaudois Lausanne |
Frantzia | Paris | Assistance Publique Hôpitaux de Paris |
Alemania | Halle | Universitätsklinikum Medizinische Fakultat der Martin Luther Universitat Halle Wittenberg |
Hego Korea | Seul | Asan Medical Center Seoul |
Suedia | Linköping | Landstinget I Östergötland |
Taiwan | Taichung | China Medical University Hospital |
AEB | Iowa | University of Iowa Hospitals and Clinics |
Alemania | Tubinga | Universitätsklinikum und Medizinische Fakultät Tübingen * |
AEB | Cincinnati | University of Cincinnati Hospital |
AEB | Boston | Brigham and Women's Hospital |
F1018691 | ||
Iragarkiaren kodea: F1018691
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
