4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko
178/2009 prozedura
Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Mutua Navarrak eskaturik, diru kopuru bat dela eta, Las Tres Marías Cybercafé, S.L.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 178/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Rosa M. Valencia Ederra idazkari andrearen antolaketa-eginbidea.
Iruñean, 2010eko azaroaren 10ean.
Las Tres Marías Cybercafé, S.L.L. enpresari T-1000261 ordainketa-agindua eman behar zaio, 88,03 euroko soberakina kobra dezan. Hura aurkitzerik izan ez denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinaraz bekio kobrantzarako agiri hori eskura duela epaitegi honetan.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu ondoren, 2010eko urriaren 25eko dekretuan erabakitakoari jarraikiz, artxiba bitez jarduketak.
Egin diren bi ordainketa-aginduen onuradunei ohartarazten zaie ezen, diru kopuru, efektu edo baloreen gordailu eta kontsignazio judizialak arautzen dituen apirilaren 21eko 467/2006 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, ordainketa-aginduak hiru hilabeteko epean aurkeztu behar direla kobratzeko, ematen diren egunaren biharamunetik hasita, eta egun baliogabeak ere kontatu behar direla, baina, azken eguna baliogabea bada, ordainketa-agindua kobratzeko epea hurrengo egun baliodunean amaituko dela. Aipatu epean kobratzeko aurkeztu ez eta ordainketa-agindua iraungitzen bada, onuradunak beste agindu bat egiteko eskatu ahalko dio idazkari judizialari eta horrek ere iraungitzeko epe bera izanen du.
Ohartarazten zaie, halaber, urtebeteko epean ordainketa-aginduak kobratzeko aurkeztu ezean, kobratu behar zituzten diru kopuruak "Behin-behinekoz bertan behera utzitako funtsen" kontu berezian sartuko direla transferentzia-agindu baten bidez, hala xedatzen baitu apirilaren 21eko 467/2006 Errege Dekretuaren 14. artikuluak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).
Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut.
Idazkaria.
Eta Las Tres Marías Cybercafé, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, eta epaitegi honetara ager dadin 88,03 euroko ordainketa-agindua jasotzera, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2010eko azaroaren 10ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1018680