143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Zitazioa. 189/2010 falta-judizioa

Rodrigo Lacueva Bertolacci jaunak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen du: epaitegi honetan bideratu den 0000189/2010 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da José Javier Bueno Suescun jaunari zitazioa egitea, 2010eko azaroaren 25ean, goizeko 10:30ean, 1. judizio-aretoan (Agoitzen) ager dadin, aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta José Javier Bueno Suescuni zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2010eko urriaren 28an.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.

Iragarkiaren kodea: J1019161