143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko Ur Konfederazioaren ebazpena, Aragoiko Ubide
Inperialeko ura erabiltzeko 2010eko tarifa onestekoa

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2010eko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2010eko martxoaren 26ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, ur konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2010eko apirilaren 8an, Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2010eko tarifaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horrenbestez, Zaragozako Aldizkari Ofizialean 2010eko maiatzaren 7an eta Nafarroakoan 2010eko maiatzaren 12an iragarkiak argitaratuta, hamabost egunez jendaurrean jarri zen Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2010eko tarifaren proposamena, honela banatuta:

A) Ureztatutako hektareak: 25,02703739 euro/Ha.

Ureztatzeko hornidura: 0,00221612 euro/m³.

B) Ur hornidura: 0,02087940 euro/m³.

Energia: 0,00835176 euro/kwh.

2010eko maiatzaren 29an amaitu zen jendaurreko epean Aragoiko Ubide Inperialeko Erabiltzaileen Erkidego Orokorrak erreklamazioa aurkeztu zuen. Ustiapen Arloak horren edukiaren berri eman zuen eta Aragoiko Ubide Inperialeko Erabiltzaileen Erkidego Orokorrak aurkezturiko erreklamazioa ez onartzea eta, horren ondorioz, Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2010eko tarifa onestea proposatu zuen. Horrek guztiak Lehendakaritza honen 2010eko irailaren 22ko Ebazpena ekarri du, Urari buruzko Legearen testu bateginaren 30.1.e) artikuluan eta Uraren Administrazio Publikoari eta Plangintza Hidrologikoari buruzko Erregelamenduaren (uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretua) 33.2.i) artikuluan ematen zaion eginkizuna betez emandakoa. Horren arabera, honakoa xedatu da:

"Aragoiko Ubide Inperialeko Erabiltzaileen Erkidego Orokorrak aurkezturiko erreklamazioa ez onartzea eta espediente honen xede den Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2010eko tarifa onestea.

Ebazpen hau Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratuko da.

Ebazpen honen berri ematea erkidego horri, bidezkoak diren errekurtsoak adierazita, eta Ebroko Ur Konfederazioko zerbitzuei".

Ebazpen hau ekonomiko-administratiboa denez, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak (2003ko 302. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa) 222., 223., 224., 229. eta 235. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka erreklamazioa jar daiteke hilabeteko epean Aragoiko Lurralde Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, edo, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke epe berean, konfederazio honi zuzenduta. Bai erreklamazioa jartzeko idazkia bai errekurtsoarena aipatutako epe horretan aurkeztu behar dira Ebroko Ur Konfederazio honetan. Ohartarazten da aurka egiteko bi bideak ezin direla aldi berean erabili.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 4an.-Idazkari nagusia, María Teresa Santos Ruiz de Eguílaz.

Iragarkiaren kodea: E1019013