143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ebroko Ur Konfederazioaren ebazpena argitaratzea,
Itoizko urtegia erregulatzeko 2010eko kanona onestekoa

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko Ustiapen Baliabideak Kudeatzeko Arloko buruak Itoizko urtegia erregulatzeko 2010eko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2010eko martxoaren 10eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2010eko ekainaren 25ean, Itoizko urtegia erregulatzeko 2010eko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2010eko abuztuaren 4an iragarkia argitaratuta, hamabost egunez jendaurrean jarri zen Itoizko urtegia erregulatzeko 2010eko kanonaren proposamena, honela banatuta:

A. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa 34,0965253748 euro ordainduko dituzte hektareako.

B. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa 2,9249470297 euro ordainduko dituzte hektareako.

C. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa 2,6498986631 euro ordainduko dituzte hektareako.

D. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa ondokoa badute, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa 26,6379104491 euro ordainduko dituzte hektareako.

E. Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa ondokoa badute, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa 14,2068855728 euro ordainduko dituzte hektareako.

F. Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 55.229,27 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegia erregulatzeko kanona kalkulatzeko orduan.

G. Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia ondokoa badute eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiko erregulazioari esker, 0,0106551642 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

H. Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, erregulazio kanon gisa 0,0035517214 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

I. Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hornidurarako eta industria-erabilera ahigarrietarako ura hartzeko kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0266379104 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

J. Aragoi ibaitik hornidurarako eta industria-erabilera ahigarrietarako ura hartzeko kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0088793035 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

K. Irati ibaitik erabilera ez ahigarrietarako ura hartzeko kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0026637910 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

L. Aragoi ibaitik erabilera ez ahigarrietarako ura hartzeko kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0008879303 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

M. Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 3.587.454,98 euroko erregulazio kanona ordainduko dio.

2010eko abuztuaren 21ean amaitu zen jendaurreko epean Nafarroako Ubideko I. sektoreko Ureztatzaileen Elkarteak eta Nafarroako Ubideko II.1 sektoreko Ureztatzaileen Elkarteak erreklamazioak aurkeztu zituzten. Ustiapen Baliabideak Kudeatzeko Arloko buruak horien edukiaren berri eman zuen eta horiek ez onartzea proposatu zuen. Horrek guztiak Lehendakaritza honen 2010eko urriaren 8ko Ebazpena ekarri du, Urari buruzko Legearen testu bateginaren 30.1.e) artikuluan eta Uraren Administrazio Publikoari eta Plangintza Hidrologikoari buruzko Erregelamenduaren (uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretua) 33.2.i) artikuluan ematen zaion eginkizuna betez emandakoa. Horren arabera, honakoa xedatu da:

"Nafarroako Ubideko I. sektoreko Ureztatzaileen Elkarteak eta Nafarroako Ubideko II.1 sektoreko Ureztatzaileen Elkarteak aurkezturiko erreklamazioak ez onartzea eta espediente honen xede den Itoizko urtegia erregulatzeko 2010eko kanona onestea.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Ebazpen honen berri ematea interesdunei, bidezkoak diren errekurtsoak adierazita, eta Ebroko Ur Konfederazioko zerbitzuei."

Ebazpen hau ekonomiko-administratiboa denez, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak (2003ko 302. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa) 222., 223., 224., 229. eta 235. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka erreklamazioa jar daiteke hilabeteko epean Aragoiko Lurralde Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, edo, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke epe berean, konfederazio honi zuzenduta. Bai erreklamazioa jartzeko idazkia bai errekurtsoarena aipatutako epe horretan aurkeztu behar dira Ebroko Ur Konfederazio honetan. Ohartarazten da aurka egiteko bi bideak ezin direla aldi berean erabili.

Zaragozan, 2010eko urriaren 27an.-Idazkari nagusia, María Teresa Santos Ruiz de Eguílaz.

Iragarkiaren kodea: E1018492