143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2010eko azaroaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko ekitaldirako aldaketa Hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren tasak eta tarifa fiskalak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren tasak eta tarifa fiskalak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 2011ko ekitaldirako aldaketa behin betiko onetsirik egonen da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2010eko azaroaren 18an.-Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1019125