2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
2011ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010eko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betikoz onetsitzat hartuko da.
Leitzan, 2010eko azaroaren 3an.-Mendialdea Mankomunitateko burua, Javier Zabalo Betelu.
Iragarkiaren kodea: L1018052