143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen bilketari dagozkion karga-tasak,
2011ko ekitaldian indarra izanen dutenak

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010eko urriaren 29an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.-Karga-tasak, 2011. urtekoak.

Bilketaren tasak

TARIFAREN DESKRIBAPENA

TARIFA

Etxe eta etxebizitzak

1.-Etxebizitzak

Hiriguneko etxe eta etxebizitzak.

78,00

2.-Etxebizitza sakabanatuak

Hirigunetik kanpoko etxe eta etxebizitzak.

39,00

Lan bulegoak

3.-Lan bulegoak eta banketxeak

Gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, bitxi-dendak, erloju-dendak, banketxeak, irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak, langile liberal, elektrizitate- eta iturgintza-instalatzaile, margolari eta gainerako langileendako lokalak.

114,00

Merkataritza

4.-Janaririk saltzen ez duten saltokiak

154,00

5.-1 motako janari saltokiak

Barazkirik gabeko janari saltokiak eta dendak, kalez kaleko azokako postu finkoak, harategiak eta prestalekurik gabeko gozotegiak.

194,00

6.-2 motako janari saltokiak

Prestalekua duten gozotegiak, arraindegiak eta barazkiak dituzten janari dendak.

234,00

7.-3 motako janari saltokiak

Supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m² baino handiagoak)

314,00

Ostatuak eta jatetxeak

8.-Tabernak, elkarteak, dantzalekuak eta diskotekak

Tabernak, kafetegiak, gastronomia elkarteak, taberna duten kirol elkarteak, dantzalekuak, diskotekak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak (kanpoko bezeroak hartzen badira).

274,00

9.-Jatetxeak

354,00

10.-Landetxeak

196,00

11.-Ostatuak eta aterpetxeak

314,00

12.-Hotelak, hostalak eta kanpinak

394,00

Zerbitzuak

13.-Bulego publikoak eta elizak

Udaletxea, bulego eta erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta elizak.

114,00

14.-Haurtzaindegiak, akademiak eta jantokirik gabeko ikastetxeak

194,00

15.-Jantokia duten ikastetxeak

394,00

16.-Egoitzak eta zahar etxeak

794,00

17.-Guardia zibilaren kuartelak eta gasolindegiak

794,00

18.-Anbulatorioak, osasun-etxeak eta beilatokiak

148,00

Industria

19.-1 motako industriak

Industriak eta lantegiak (<30 langile)

194,00

20.-2 motako industriak

Industriak eta lantegiak (30-60 langile)

394,00

21.-3 motako industriak

Industriak eta lantegiak (60-150 langile)

794,00

22.-4 motako industriak

Industriak eta lantegiak (150-300 langile)

1.194,0

23.-5 motako industriak

Industriak eta lantegiak (> 300)

1.994,0

2.-Erabaki honek 2011. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.-Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Leitzan, 2011ko azaroaren 3an.-Mendialdea Mankomunitateko burua, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1018042