143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, gora jotzeko errekurtsoa dela-eta

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2010eko azaroaren 2an egin bilkuran, 10-6086 gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren guztiak Nafarroako Administrazio Auzitegian epatzea onetsi du. Errekurtsoa Francisco Javier Sánchez-Ostiz Gutiérrezek aurkeztu zuen, Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketa arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespenaren aurka. Interesdunak Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezke hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2010eko azaroaren 2an.-Mankomunitateko burua, Pedro M.ª Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L1018023