143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko azaroaren 8an hartua. Honen bidez, "Sarrigurengo ekohiria" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko aldaketaren espedientea, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak NASUINSAren bidez sustatua, onesten da, Berrikuntzaren Hiriko 10.2/B-2 eta 10.4 lurzatiei eta "10. Ordenantza. Berrikuntzaren Hiria" deiturikoaren artikulu hauei dagokienez: "18. artikulua. Lerrokadurak", "19. artikulua. "Gehieneko azalera eraikia" eta "21. artikulua. Aparkalekuak".

2008ko uztailaren 21ean, Nafarroako Gobernuak "Sarrigurengo ekohiria" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak NASUINSAren bidez sustatua, tramitatzen hastea erabaki zuen. Erabaki hori 2008ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an.

Espedienteak zenbait aldaketa proposatzen zituen "Sarrigurengo gune historikoaren" 1-1 lurzatian; Berrikuntzaren Hiriko 10.1/A-2, 10.1/A-1b, 10.2/B-2 eta 10.4 lurzatietan; eta"O.10. Berrikuntzaren Hiria" ordenantzako "Eraikinen altuera" izeneko 23. artikuluan. Halaber, EP-3 lurzatirako sarbide berri bat eta ekialdeko ingurabidearekiko lotunea ere proposatzen zituen.

2008ko urriaren 9an, Eguesibarko alkate José A. Andía García de Olalla jaunak, Eguesibarko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, alegazio idazkia aurkeztu zuen.

Horren ondoren, 2010eko martxoaren 8an, NASUINSAk UPSko aldaketari buruzko beste dokumentu bat aurkeztu zuen, tramitazioa abiarazi zuenaren ordezkoa, hura behin betiko onesteko, eta txosten bat erantsi zion Eguesibarko Udalak egindako alegazioei buruz.

Azken dokumentu horri dagokionez, Eguesibarko alkate José A. Andía García de Olalla jaunak, Eguesibarko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, beste alegazio idazki bat aurkeztu zuen, 2010eko apirilaren 28an.

Azkenik, 2010eko ekainaren 23an, NASUINSAk aurreko dokumentuaren separata bat aurkeztu zuen, "Berrikuntzaren Hiriaren" eremua ukitzen duten aldaketen onespena eskatzeko, baina aldaketaren tramitazioan jarraitzeari uko egin gabe, lehenago aurkeztutako dokumentuaren arabera behin betiko onesteko.

Separata horretan eskatutakoa kontuan harturik, Nafarroako Gobernuak 2010eko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez "Sarrigurengo ekohiria" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak NASUINSAren bidez sustatua, onetsi zen, Berrikuntzaren Hiriko 10.1/A-2 eta 10.1/A-1b lurzatiei dagokienez soilik, eta jendaurrean jarri zen hilabetez eta entzunaldia eman zitzaion Eguesibarko Udalari 10.2/B-2 eta 10.4 lurzatiei dagokienez.

Erabaki horrek (2010eko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 30ean, argitaratuak) determinazio hauek ezarri zituen:

"3. Berrikuntzaren Hiriari buruzko 10. ordenantzako "Lerrokadurak" izeneko egungo 18. artikuluko hirugarren lerroaldea, eraikinen solairuko okupazioaren gainekoa, aldatzea, okupazio hori lurzatiaren guztirako azaleraren %22koa izanik, gehienez ere.

4. 10.1/A-1b lurzatian egiten diren eraikinek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren baimena izan beharko dute."

Sustatzaileak aurkeztutako dokumentu guztien proposamenak Nafarroako Gobernuaren 2008ko uztailaren 21eko eta 2010eko uztailaren 19ko Erabakietan ezarritakoarekin lotuz, bai eta alegazioen ebazpenarekin ere, espedientearen egoera honako hau da:

a) Geroago eta aparte baloratu eta ebatziko dira 1. eta 8. unitate morfologikoei dagozkien aldaketak ("Gune historikoa" eta "Ekipamendua, berdeguneak, espazio libre publikoak eta natura babesteko sistema"), 2010eko martxoaren 8an aurkeztutako dokumentuan ageri direnak.

b) Sustatzaileak uko egiten dio Tracasak okupatzen duen EP-3 lurzatiko sarbide berrien proposamenari, hau da, Gobernuaren Erabakian "B.-Cabárceno kaleko aldaketa eta Ekialdeko ingurabidearekiko lotune" gisa aipatzen den proposamenari, eta, horrenbestez, ezetsi egin da Cabárceno kaleko zuzeneko sarbidea, hasierako espedientean proposatu zena.

c) Onetsi egin dira Berrikuntzaren Hiriko 10.1/A-2 eta 10.1/A-1b lurzatiei dagozkien aldaketak, zehaztapen honekin: "10.1/A-1b lurzatian egiten diren eraikinek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren baimena izan beharko dute."

d) Berrikuntzaren Hiriari buruzko 10. ordenantzako "Lerrokadurak" izeneko egungo 18. artikuluko hirugarren lerroaldea, eraikinen solairuko okupazioaren gainekoa, aldatzea, okupazio hori lurzatiaren guztirako azaleraren %22koa izanik, gehienez ere.

e) Ezetsi egin da Berrikuntzaren Hiriari buruzko 10. ordenantzako "Eraikinen altuerak" izeneko 23. artikuluaren aldaketa.

f) Alegazioen ebazpenarekin bat, urbanizazio obren kostua, 10.2/B-2 eta 10.4 lurzatietarako proposatutako aldaketaren onespenetik ateratzen dena, aldaketa horien onura jasotzen duen enpresaren kargura izanen da.

g) Azkenik, separatako 10.2./B-2 eta 10.4 lurzatiei buruzko proposamenak, Nafarroako Gobernuaren 2010eko uztailaren 19ko Erabakiaren bidez jendaurrean jarriak eta ebazteke daudenak, honako hauek dira:

-Azaleren eta eraikigarritasunaren aldaketa egitea Berrikuntzaren Hiriko 10.2/B-2 eta 10.4 lurzatien artean, eta horiek berriz mugatzea.

-10. lurzatia bi lurzatitan banatzea: 10.4/1 eta 10.4/2. Horien artean banatzen dira, modu "asimetrikoan", esleitutako azalerak eta bolumenak.

-Eraikuntzaren solairuko gehieneko okupazio ratioa, gehieneko azalera eraikiaren ratioa eta aparkalekuen ratioa (Berrikuntzaren Hiria deiturikoaren 10. ordenantzako "18. artikulua. Lerrokadurak", "19. artikulua. "Gehieneko azalera eraikia" eta "21. artikulua. Aparkalekuak") aplikatzeko irizpide berriak. Irizpide horiek beharrezkoak dira 10.4/2 lurzati berrira pasatutako eraikigarritasuna gauzatu ahal izateko.

-Berrikuntzaren Hiriko lurzatien arauzko fitxak deuseztatzen dira egungo UPSan; izan ere, eguneratu gabe daude tramitatu diren xehetasun azterlanen ondorioz.

Proposamen horiek jendaurrean egon diren denboran ez da alegazio idazkirik aurkeztu.

Hori guztia hala izanik, nahiz eta arauzko fitxak deuseztatu beharrean eguneratu egin behar direla adierazten den, gainerako proposamenak onargarriak dira, legeriarekin bat baitatoz.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Sarrigurengo ekohiria" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko aldaketaren espedientea, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak NASUINSAren bidez sustatua, onesten da, Berrikuntzaren Hiriko 10.2/B-2 eta 10.4 lurzatiei eta "10. Ordenantza. Berrikuntzaren Hiria" deiturikoaren artikulu hauei dagokienez: "18. artikulua. Lerrokadurak", "19. artikulua. "Gehieneko azalera eraikia" eta "21. artikulua. Aparkalekuak".

2. Espediente honetan egindako aldaketen ondoriozko urbanizazio obren kostua, horien onura jasotzen duen enpresaren kargura izanen da.

3. Sustatzaileak UPSaren testu bategina aurkeztuko du, beharrezkoa den dokumentazio grafikoa eta "10. ordenantza. Berrikuntzaren Hiria" deiturikoari dagokiona jasoz bertan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Enpresa Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki hau Eguesibarko Udalari eta NASUINSAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea administrazio bidea amaitzen duen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Nolanahi ere, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egin ahal izanen diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2010eko azaroaren 8an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1018419