2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO
GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Leitzako, Goizuetako, Aresoko eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2010eko urriaren 29an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Leitzan, 2010eko azaroaren 2an.-Lehendakaria, Javier Zabalo Betelu.
Iragarkiaren kodea: L1017884