143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2010-2011ko Eguberrietako hiri kanpalekuen tarifak.
Onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2010eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2010-2011ko Eguberrietako hiri kanpalekuen tarifak onestea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2010eko azaroaren 4an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

2010-2011KO EGUBERRIETAKO
HIRI KANPALEKUEN TARIFAK

2010eko udako hiri kanpalekuen tarifak hartuko dira 2010-2011ko Eguberrietako eginen direnetarako. Hona hemen:

11,00 euro egunean jardueretarako.

1,25 euro egunean haurtzaindegirako.

6,00 euro egunean jantokirako.

2,00 euro egunean, jakiontziko aukerarako.

Iragarkiaren kodea: L1018086