143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Udal Plan Orokorreko araudia eta ordenantzak

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak abuztuaren 12an emandako 981/1997 Foru Aginduaren bidez, Urraulbeitiko Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen.

Hortaz, bidezkoa da Urraulbeitiko Udal Plan Orokorreko araudiaren eta ordenantzen testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Urraulbeitin, 1997ko irailaren 5ean.-Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.

I. KAPITULUA

Hirigintzako araudi orokorra

1. artikulua. Hirigintzako araudiaren xedea eta lurralde esparrua.

1. Arau hauen xedea Urraulbeitiko udal mugapeko lurzoru guztien hirigintzako araubidea ezartzea da, udal plan honen planoetan egindako mugatzeen arabera.

2. Hemen dauden manuak ulertuko dira maila goragoko legezko nahiz erregelamenduzko arauetan xedatutakoa ukatu gabe.

2. artikulua. Udal Planaren betearazpena eta indarraldia.

Behin betiko onespena argitaraturik, udal plan hau berehala izanen da betearaztekoa, eta indarraldi mugagabea izanen du, bera aldatzen duen maila bereko edo handiagoko bertze hirigintza agiri bat behin betiko onetsi arte iraunen baitu.

3. artikulua. Udal Planaren nahitaezkotasuna.

Udal plan honek indarra duen bitartean, bere determinazioak nahitaez aplikatu beharko dira planak egin eta gauzatzeko, eta berdin behartuko dituzte partikularrak nahiz Administrazioa.

4. artikulua. Udal Planaren kudeaketa.

1. Urraulbeitiko Udalak bere gain hartuko du udal plan hau gauzatzeko ardura, ukatu gabe partikularren partaidetza eta Nafarroako Gobernuaren eta bertze erakunde edo elkarte publiko edo pribatuen lankidetza.

2. Urraulbeitiko Udalak aurreikusitako determinazioak zuzen garatzeko behar diren adina plangintza edo betearazpen jarduketa gauzatuko ditu.

5. artikulua. Publikotasuna, hirigintzako informazioa.

Jende guztiaren eskubidea da Udalak bere intereseko finka edo sektoreari aplikatzen ahal zaion hirigintzako araubidearen berri ematea, idatziz edo hitzez, hilabeteko epean.

6. artikulua. Udal plan honen berrikuspena.

1. Udal Plana berrikusten ahalko da, legeak antolamendu planetarako xedatzen duen moduan.

2. Udal Plana berrikusi beharra izanen da ondoko inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

-Inguruan Eskualdeko Arauak, Eskualdeko Jarraibideak edo udalez gaindiko antzeko bertze dokumenturen bat onestea, eta dokumentu horren barnean Urraulbeitiko udal mugapea agertzea.

-Plan honetan aurreikusita ez dagoen azpiegitura handiren baten proiektua behin betiko onestea, Planak arautzen duen lurraldeari eragiten diona.

-Udalerriak 500 biztanle baino gehiago izatea.

-Hiri lurzoruan aurreikusitako eraikin berrien %75 eraikita egotea.

-Udal Planaren oinarri juridikoak aldatzen dituen hirigintzako legedi berriak indarra hartzea.

3. Plan hau behin betiko onesten denetik 8 urte iragan aurretik Udalak txosten teknikoa eskatuko du, hura berrikustea komeni den argitzeko, eta erabaki hauetako bat hartuko du: Plana berrikustea edo bertzelakotzea, alegia, hartatik hirigintzako beste dokumentu egoki bat sortzea, edo Udal Planaren indarraldia 4 urte gehiago luzatzea. Planaren indarraldia luzatzea erabakitzen bada, 4 urteko epea igaro ondoren berriz ere aztertu beharko da, arestian ezarritako formulari jarraituz.

4. Udal Plana berrikusi behar bada, dokumentu berri bat idatziko da.

7. artikulua. Udal Planaren osagaiak aldatzea.

1. Udal Planeko edozein aldaketak lotua egon behar du hura eragiten duen arrazoiarekin; beraz, espedientean behar diren deskripzio eta justifikazioak sartu beharko dira, ez baitira onartuko, ezta sartzen ahalko ere, aldaketaren xedearekin zerikusirik ez duten aldaketak.

2. Udal Plan Orokorreko aldaketen espedienteei "Urraulbeitiko Udal Plan Orokorreko aldaketa" izenburua jarri behar zaie; gero, aldaketaren edukia eta norainokoa azaldu behar dira eta izenburuaren amaieran zenbaki bat jarri behar zaie, egindako aldaketen artean bakoitzari dagokion ordena zenbakia hain zuzen.

3. Edukia agiriei dagokienez. La documentación técnica de los expedientes de modificación de elementos del P.M. Udal Planaren elementuak aldatzeko espedienteetako dokumentazio teknikoan sartu beharko dira aldaketak ukitutako plano edo agiri guztiak; horiek berritik idatzi beharko dira, sartutako aldaketekin batean, agiri bateginaren gisara, anarteraino indarra zuten agiri guztiak deuseztatu eta berriek ordezkatu ahal izan ditzaten.

8. artikulua. Lurzoruaren hirigintza araubidea.

1. Udal Plan honetan, lurzoruaren hirigintza araubidea ondotik aipatzen diren metodo guztien edo horietariko batzuen bidez zehaztu dira:

a) Udal mugapearen antolamenduari dagokionez.

-Lurzoruaren kalifikazioa eta erabilera motak ezarriz.

-Antolamenduaren alderdiak zehaztuz, hala nola:

  • Lurzoruaren okupazioa, dentsitateak, eraikinak.
  • Gehieneko garaierak.
  • Eremu publiko eta pribatuen mugak.
  • Lerrokaduren ezarpena.
  • Finkatuko diren erabilerak, proposatzen direnak eta antolamenduz kanpo utziko direnak.
  • Babes bereziko elementu, eraikin edo eremuak.

b) Antolamenduaren funtzionamenduari dagokionez:

-Sistema orokorren eta toki sistemen banaketa ezarriz.

-Antolamendurako behar diren azpiegiturak zehaztuz, adibidez urarenak, argindarrarenak eta saneamenduarenak.

c) Kudeaketari dagokionez.

-Lurzoruak sailkatuz: hiri lurzoruak eta lurzoru urbanizaezinak.

-Jarduketa araubideak ezarriz lurralde zati horietan guztietan.

2. Zehaztapen horiek guztiak edo horietako batzuk antolamendu planoetan edo hirigintza arau hauetan garatzen dira.

3. Lurzoruaren araubidearen alderdiren bat determinazio bitan edo gehiagotan araututa egonez gero, determinazio murriztaileena izanen da beti loteslea.

9. artikulua. Lurzoruaren erabileraren eta xedearen mugak.

1. Udal Planaren nahiz haren garapenen nahitaezkotasunak, dokumentu honen 3. artikuluan ezarri denak, muga hauek ekartzen ditu:

-Plana aplikatzeko lurralde eremuan ezin izanen da egin hirigintzako kalifikazioaren aurka doan urbanizazio jarduerarik.

-Eraikin berriek onetsitako antolamendua bete beharko dute.

-Nolanahi ere, jabetza eskubidearen eta erabilera eta gozameneko gainerako eskubideen ahalmenak erabiltzean, hirigintzako legedi orokorrean eta, horren arabera, udal plan honetan ezarritako mugei kasu eginen zaie eta legedi horretan ezarritako betebeharrak beteko dira, lurzoruaren hirigintzako kalifikazioaren arabera.

10. artikulua. Erabilera motak.

1. Erabilera berriak eraikin berriari esleitzen zaizkionak dira, edo erakin zaharrari esleitzen zaizkionak, baldin eta haren erabilera plan honen bidez aldatzen bada. Erabilera horiek esleitzeko, erabilera onartuak, erabilera baimengarriak eta erabilera debekatuak definitzen dira.

a) Erabilera onartuak, eraikin edo lurzati baten erabilera nagusi edo lehentasunezkoak dira, eta erabilera horiek gauzatzeko ez da behar baimen berezirik, legediak orokorrean ezartzen dituen salbuespenak bazter utzita.

b) Erabilera baimengarriak dira erabilera nagusiei interferentzia edo eragozpenik sortu gabe eraikin edo lurzatietan egin litezkeenak. Hiri lurzoruetan Udalak emanen du baimena erabilera horiek ezartzeko, ematen zaion dokumentazioa aztertu ondoren. Lurzoru urbanizaezinean, Nafarroako Gobernuari legez dagokio eskatutako baimena ematea.

c) Erabilera debekatuak dira eraikin edo lurzatietan inola ere egin ezin direnak.

2. Araudiak espresuki debekatzen ez dituen erabilera berrien kasuetan, Udalak ematen ahalko du erabilera horiek ezartzeko baimena, erabilera nagusiekiko bateragarritasuna kontuan hartuta.

3. Lehendik dauden eraikinetan oraingo erabilera onartzen da,

baldin eta antolamendu planoetako "Erabilerak" izeneko planoetan esleitutakoaz bestelakoa bada.

11. artikulua. Eraikinen erabilerak aldatzea.

1. Eraikinen gaur egungo erabilerak, eta plan honetako planoetan eraikin berrietarako ezarrita daudenak, aldatzen ahal dira honako irizpide hauei jarraituz:

a) Udalak, kasu bakoitzean, bizitegi erabileratik zerbitzu erabilerara edo ekipamendutako erabilera publiko edo pribatura aldatzeko baimena ematen ahalko du.

b) Orobat ematen ahalko du hirugarren sektorerako edo zerbitzuetarako erabileratik bizitegi erabilerara aldatzeko baimena.

c) Orobat ematen ahalko du ekipamendu erabileratik bizitegi erabilerara edo zerbitzu erabilerara aldatzeko baimena.

d) Orobat ematen ahalko du eraikin osagarrien erabilera bizitegi, lantegi edo edo zerbitzu erabilerara aldatzeko baimena.

e) Hirigunean dauden industria erabileren jardueratik beste industria jarduera batzuetara aldatzeko edo gaur egungo jarduera berberarekin jarraitu arren beste titular batekin jarraitzeko, Udalak baimena ematen ahalko du, jardueraren ezaugarriak kontuan hartuta.

12. artikulua. Landaguneak, hiri lurzorua eta lurzoru urbanizaezina.

1. Lehendik dauden eraikin multzo guztiak (Alduate, Artieda, Geretz, Nardoze-Alduate, Nardoze-Andurra, Arripodas, Santsoain, San Vicente eta Tabar) landagune trinko gisa sailkatzen dira (10/1994 Foru Legearen 68.3.b. artikulua).

2. Urraulbeitiko udal mugapeko hiri lurzorua osatzen dute plan honi dagozkion planoetan hala mugatuta dauden lurzoruek, lehendik dauden landako herriguneak osatzen dituztelako eta ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, uren hustuketa eta argindar hornidura dituztelako, 10/1994 Foru Legearen 7. artikuluan adierazita dagoenaren arabera.

3. Lurzoru urbanizaezina.

Lurzoru mota horren barnean daude 1. puntuaren arabera ezarritako sailkapenetik kanpo geratzen direnak, dagozkien planoetan hala mugatuta daudenak.

13. artikulua. Xehetasun azterlanak.

1. Plan honek hiru lurzoruan egiten dituen planeamenduaren aurreikuspenak garatzeko, xehetasun azterlanak idazten ahalko dira, eta zuzeneko jarduketak ere egiten ahalko dira.

2. Xehetasun azterlanen xedea arau hauetan hiru lurzorurako ezarrita dauden determinazioak osatu eta egokitzea da, lerrokadurak eta sestrak zehazteari eta, bidezkoa bada, bolumenak antolatzeari dagokionez.

14. artikulua. Hirigintzako aprobetxamendua eta urbanizatzeko betebeharra.

10/1994 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera, Urraulbeitiko landagune guztietako hiri lurzoruan, eskuratzen ahal den aprobetxamendua planeamenduak onartzen duen aprobetxamenduaren %100 izanen da. Hala ere, jabeak bere gain hartu beharko ditu planeamenduak zehazten dituen urbanizazio kargak eta hiri zerbitzuetarako harguneak.

Hiri lurzoruko lurzati bakoitzaren hirigintzako aprobetxamendua lehendik dauden lerrokadurei eta antolamendu planoetan adierazita dauden lerrokadura berriei dagokiena da, baita horiek aldaraziz xehetasun azterlanetan ezartzen direnei eta araudian nahiz ordenantzetan ezartzen den gehieneko garaierari dagokiena ere. Aprobetxamendu hori katastroko lurzatiari lotuta geratzen da plana behin betiko onesten denetik. Hortaz, katastroko lurzatitik banatzen ahal diren lurzatiek guztizko aprobetxamendutik dagokin portzentajean parte hartzen ahalko dute, baldin eta banantze-eskrituran hala adierazten bada. Hala izan ezean, lurzati bananduek ez dute aprobetxamendurik izanen, eta aprobetxamendu hori osorik lotuko zaio lehendik dagoen eraikinaren edo antolamendu planoetan adierazitako eraikin berriaren lurzatiari. Lurzatien guztizko aprobetxamendua, banandu ondoren, ez da inola ere izanen jatorrizko lurzatian zegoena baino handiagoa.

15. artikulua. Lizentziak eta baimenak.

1. Eraikuntzako egintzak eta lurzorua erabiltzeko egintza guztiak, Estatuko, Foru Komunitateko edo Zuzenbide publikoko edozein mailatako erakundeek sustatzen dituztenak barne direla, udal lizentziaren mendean egonen dira.

Lizentzia behar duten egintzak dira Foru Legearen 221. artikuluan aurreikusita daudenak.

16. artikulua. Urbanizazio proiektuak, oztopo arkitektonikoak kentzea eta aparkalekuak aurreikustea.

1. Urbanizazio proiektuak obra proiektuak dira eta haien xedea da urbanizazio obrak zehaztu eta programatzea, plan hau gauzatzeko.

2. Erabilera publikoko lurzoruan egiten diren urbanizazio obretan.

kontuan hartuko dira oztopo fisiko eta zentzumenezkoak desagerrarazteari buruzko 4/1988 Foru Legean agertzen diren aurreikuspenak.

3. Landagunetzat hartzen direnez, garrantzi txikia dutenez eta espazio publikoak zabalak direnez, erraz ulertzen da aparkaleku publikoetarako lurzoru urbanizaturako aurreikuspen nahikoa egotea.

17. artikulua. Erabilera publikoko espazio libreak.

Antolamendu planoetan parkeetarako eta berdegune publikoetarako eremu libreak mugatzen dira. Plano horietan azaltzen dira erabilera publikoko eremu libre pribatuak (elizpeak eta elizetatik hurbil dauden espazioak). Gune gehienetan, espazio horiek hiri lurzoruaren barnean daude.

Hurrengo taulan honako hauek adierazten dira: guneen gaur egungo populazioa, Planak aurreikusten duen populazioa, gutxieneko azalerak -10/1994 Foru Legearen arabera- eta benetako azalerak, planean espazio libre publiko gisa erreserbatuta daudenak (erabilera publikoko espazio pribatuak zenbatu gabe).

ENTITATEA

1991

PLANAREN HORIZONTEA

EREMU
LIBREEN GUTXIENEKO AZALERA
(m²)

EREMU
LIBREEN
AZALERA
ERRESERBATUA (m²)

ALDUATE

5

10 biz.

50

245

ARTIEDA

98

204 biz.

1.020

6.595

GERETZ

14

30 biz.

150

320

NARDOZE-ALDUATE

4

9 biz.

45

960

NARDOZE-ANDURRA

4

9 biz.

45

288

ARRIPODAS

29

60 biz.

300

1.405

SAN VICENTE

22

45 biz.

225

620

SANTSOAIN

17

35 biz.

175

1.270

TABAR

47

98 biz.

490

537

GUZTIRA

240

500 biz.

2.500

12.240

18. artikulua. Lurzoru publikoa eta pribatua. Bide sarea.

Antolamendu planoetan agertzen da planak zehazten duen lurzoru publiko eta pribatuaren mugapena.

Lurzoru publikoa kaleek, plazek eta espazio libre publikoek osatzen dute. Bide sarearen trazaduran adierazten da zein puntutan aldatzen den bide sare hori, kota egokiekin. Beste alde batetik, lurzoru pribatuaren mugapena agertzen da, lurzoru librea eta eraikinak okupatzen duena bereizi gabe.

Espazio libre pribatua, erabilera publikoko gisa adierazita dagoena izan ezik, hondar-espazio gisa geratuko da lehendik dauden lerrokaduren araberako eraikinak, planoetan adierazitako eraikin berriak eta behar diren xehetasun azterlanetan zehazten direnak ezarri ondoren.

II. KAPITULUA

Hiri lurzoruaren hirigintzako araudia

19. artikulua. Hiri lurzoruaren sailkapena.

1. Hiri lurzorua osatzen dute udal mugapean udal plan honek hala sailkatzen dituenak, antolamendu planoetan ezarritako mugen arabera. Lurzoru horiek 10/1994 Foru Legearen 7. artikuluan eta Erregelamenduaren 2. artikuluan (85/1995 Foru Dekretua) definitutako hiri zerbitzuak dituzte eta ia landagune guztiak dira.

20. artikulua. Lurzoruaren eta/edo hiri lurzoruko eraikinen jabearen eskubide eta betebeharrak.

1. Lurzoruaren titularrek, udal plan honen arabera, hirigintzako aprobetxamenduaren %100az jabetzeko eskubidea dute, baita aprobetxamendu hori erabiltzeko eta mantentzeko, baldin eta desjabetzea egin eta kalte-ordaina ematen ez bada.

2. Lurzoruaren jabearen betebeharrak hauek dira:

a) Desjabetze bidez honako hauek nahitaez erreserbatzea eta lagatzea:

Bide-sistemarako lurzorua (kaleak, plazak etab.).

Jabari publikoko espazio libreen sistema.

Kultur eta irakaskuntzako zentroetarako eta gainerako ekipamenduetarako lurzorua.

b) Urbanizazioaren finantzaketa, eta zehazki, ondokoena:

Lurzatiaren edo orubearen urbanizazioa, honako hauek barne hartzen dituena: bide-sarea, espaloi zintarridunak, ur hornidura, saneamendua, argindarra, argiteria publikoa, ureztaketa, telefonoa eta aurreikusita dauden nahiz aurreikusten ahal diren beste zerbitzu batzuk.

Aurreko paragrafoan aipatzen dena lurzatiaren kanpoan dauden sare orokorrekin lotzea.

c) Ondare arkitektonikoa eta inguruko urbanizazioa zaintzea, alkatetzak onesten dituen ordenantza eta bandoak betez.

21. artikulua. Lerrokadurak.

1. Hiri lurzoruko eraikin eta lurzatien lerrokadurak antolamendu planoetan ezarrita daudenak dira.

2. Gaur egun dauden eraikinetan, guztiz berritzea onartuta dagoenean, haien ordez egiten diren eraikinen lerrokadurak gaur egungo berberak izanen dira.

3. Udalak, argi eta garbi justifikatuta dagoenean, eta espazio publiko edo pribatuak hobeto antolatzea lortzen denean, Planean aurreikusitako lerrokadurak aldatzeko baimena ematen ahalko du, xehetasun azterlana onetsiz.

22. artikulua. Eraikinen kategoriak.

1. Eraikinen interesa eta lurzatien finkatze maila kontuan hartuta, honako kategoria hauek ezartzen dira, eraikin eta lurzati etan, kasu bakoitzean aplikatzen ahal den araudia kontuan hartuta:

a) Nahitaezko babesa.

b) Eraikin finkatua.

c) Eraikin berria.

d) Antolamenduz kanpokoa.

23. artikulua. Nahitaezko babesa.

1. Arkitektura aldetik interes berezia duten eraikin guztiak dira, eta horrenbestez, horiek kontserbatzea nahitaezkoa da. Eraikin horiek dagozkien planoetan eta erantsitako katalogoan identifikatzen dira.

2. Eraikin horien egitura eta formazko ezaugarriak mantendu behar dira, eta debekatuta dago eraistea edo hauen tipologia aldatzea. Eraikin horien gaineko jarduketak eraikuntzari buruz dagokion ordenantzaren arabera egin beharko dira.

3. Eraikin horietan edozein jarduketa egiteko, goi mailako arkitekto batek sinatutako proiektua aurkeztu beharko da. Proiektu horrek barnean izan beharko ditu eraikinaren eta egin beharreko jarduketaren arkitektura arloko azterketa eta balorazioari buruzko memoria, eta eraikinaren gaur egungo egoeraren planoak eta eraikinaren eta haren inguruaren argazkiak.

4. Eraikin horietan kanpoko garaierak mantenduko dira, baina salbuespen gisa, garaiera horiek aldatzeko baimena ematen ahalko da Udalaren iritziz aldaketa horren bidez eraikina eta haren ingurua orokorrean hobetzen ahal badira.

24. artikulua. Eraikin finkatua.

1. Planoetan kategoria horrekin azaltzen diren eraikin guztiak dira. Eraikin horien gaineko jarduketak eraikuntzari buruz dagokion ordenantzan xedatuta dagoenaren arabera egin beharko dira.

2. Eraikin horiek eraisten ahal dira, eta haien ordez eraikin berriak egiten ahal dira.

3. Lehendik dagoen eraikina eraisten denean, dagokion lizentzia nahitaez eskatu beharko da, eta horretarako eraispen-proiektua aurkeztu beharko da.

4. Bizitegitarako eraikin gehieneko garaiera 7 m izanen da, honela garatuta: beheko solairua, solairu bat eta estalkipea. Gaur egun muga hori gainditzen duten eraikinek, haien garaiera mantentzen ahalko dute, baldin eta zaharberritzea erabakitzen bada. Eraisten badira, ezarrita dagoen gehieneko garaiera aplikatu beharko da.

5. Planoetan "beste erabilera batzuk" kategoriarekin sailkatuta dauden eraikinek gehienez 4 m-ko garaiera izanen dute, beheko solairuarekin. Garaiera handiagoa badute, gaur egungo garaiera mantentzen ahalko dute, baldin eta zaharberritzea erabakitzen bada.

6. Bizitegitarako eraikinetan handitzeak eta eranskinak eraikitzea baimenduta dago, Eraikuntzaren ordenantzen 36. artikuluan adierazten denaren arabera. Eraikin katalogatuetan ez daude baimenduta handitzeak edo eranskinak.

25. artikulua. Eraikin berria.

1. Hiriguneen barnean azaltzen diren orubeetan, dagozkien planoetan hala ezarrita dagoenean, eraikin berriak egitea baimenduta dago, Eraikuntzaren gaineko ordenantzan xedatuta dagoenaren arabera.

2. Eraikin berrietan, ezarrita dauden lerrokadurak errespetatu beharko dira, eta gehienez beheko solairua gehi solairu bat eta estalkipea izanen dituzte, eta gehienez 7 m-ko garaiera teilatu-hegaleraino.

26. artikulua. Antolamenduz kanpoko eraikinak.

1. Kaleen eta espazio publikoen trazadura berriaren eraginpean dauden eraikinak dira, eta antolamendu planoetan hala agertzen dira kalifikatuta.

2. Eraikin horietan ez da obrarik onartzen, soil-soilik hirigintzako legedian aurreikusten direnak eta eraikuntzaren gainean dagokion ordenantzan xedatuta daudenak.

27. artikulua. Eremu libre publikoak.

Antolamendu eta erabilera planoetan eremu libre publiko gisa eta lurzoru publiko-pribatua mugatzeko planoetan lurzoru publiko gisa (ekipamenduak, eremu libreak eta kaleak eta plazak) azaltzen diren espazioak, jabetza publikokoak ez badira, desjabetzearen araubidearen mendean geratzen dira, 10/1994 Foru Legearen 206. artikuluaren arabera.

III. KAPITULUA

Lurzoru urbanizaezinaren hirigintza araudia

28. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren sailkapena.

1. Urraulbeitiko udal mugapeko lurzoru urbanizaezina osatzen dute udal plan honek hala sailkatzen dituen lurzoruek, dagozkion planoetan agertzen den mugaketaren arabera.

2. Lurzoru urbanizaezinaren hirigintzako araubidea izanen da ezartzen dutena udal plan honen araudiak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeak eta plan hau onetsi ondoren Estatuko, Autonomia Erkidegoko Gobernuko edo Udaleko legediak lurzoru honetarako guztirako ezartzen duten araudiak.

3. Araudi batzuen eta besteen artean desadostasunik egonez gero, determinazio murriztaileenak dituen araudia baliozkoa dela ulertuko da beti.

29. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren kategoriak.

Udal planean, lurzoru urbanizaezina, kontuan hartuta bertan dauden erabilerak eta lortu nahi diren helburuak, eta 10/1994 Foru Legeak ezartzen duenaren arabera, kategoria hauetan kalifikatzen da:

1. Naturgunea.

1.1. Natur lekunea: Ugarrongo arroila.

2. Oihan lurzorua.

2.1. Oihana: hostozabalak.

2.2. Oihana: koniferoak.

2.3. Oihana: sastrakadi eta larreak.

3. Nekazaritzako produktibitate handiko lurzorua.

3.1. Makaldiak.

4. Nekazaritza edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua.

4.1. NAPEL: orokorra.

4.2. NAPEL: babestua: Erdi Aroko herri hustuak.

5. Lehendik dauden azpiegiturak.

5.1. Larraiñe-San Adrian gasbidea.

5.2. Errepideak.

5.3. Bideak.

6. Ur babestuak.

6.1. Ibaiak: Irati eta Areta ibaiak.

6.2. Errekak eta sakanak.

7. Herrigunearen ingurua.

7.1. HI: Landagunearen ingurua.

8. Intereseko ibilbideak.

8.1. Altxonbideak.

8.2. Done Jakue bidea.

8.3. Iratiko trenbide zaharraren trazadura.

30. artikulua. Planeamenduaren aldaketak lurzoru urbanizaezinean.

Udal plan honek lurzoru urbanizaezinaren kategorietarako ezartzen duen araudia aldatzen ahalko da, plana berraztertu edo aldatuz, eta horrez gain, foru lege edo dekretuen bidez, ingurune fisikoa antolatzeko planen bidez, Eskualdeko Hirigintza Arauen bidez, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen bidez eta Udalez gaindiko plan edo proiektuen bidez.

31. artikulua. Jarduera eta erabilera onartuak, baimengarriak eta debekatuak.

Lurzoru urbanizaezinaren kategoria bakoitzean jarduera eta erabilera onartuak, baimengarriak eta debekatuak ezartzen dira, 10/1994 Foru Legearen arabera.

32. artikulua. Tramitazioa.

1. Erabilera eta jarduera baimenduek ez dute Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuaren baimen espresurik beharko, baina beste organo batzuek obretako lizentzia edo baimena ematen ahalko dute haietarako.

2. Erabilera eta jarduera baimengarriek Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Kontseilariaren baimena beharko dute, beste erakunde batzuek haietarako obretako lizentzia edo baimena eman ahalko badute ere.

Lurzoru urbanizaezinean beharrezkoak diren baimenak tramitatzeko, 10/1994 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoena bete beharko da.

33. artikulua. Finkatzea eta antolamenduz kanpo geratzea.

Antolamendu planoetan Antolamenduz kanpoko gisa azaltzen diren eraikinak alde batera utzita, lurzoru urbanizaezinean dauden gainerako eraikinak finkatuta geratzen dira.

Hirigintzako Arau hauen II. Eranskinean lehendik dauden eraikinen zerrenda agertzen da (erabilgarri dagoen katastroko informazioaren arabera), "Lurzoru Urbanizaezineko eraikinen inbentarioa" izenburu duena, 1etik 106ra bitarteko hurrenez hurrengo zenbakiekin. Zerrenda horri gehitu behar zaizkio landaguneetatik hurbil dauden eta hiri lurzoruaren mugetatik behin betiko kanpo geratu diren eraikinak. Akats edo omisioen ondorioz plana idazterakoan eraikinen bat planoetan edo inbentario horretan agertu ez arren bertan badago, kontuan hartzen ahalko da hala dela modu eztabaidaezinean frogatzen bada.

Inbentarioaren zenbakiak "Topografikoak eta Mugak" izenburuko planoetan agertzen den kokalekuarekin bat datoz.

34. artikulua. Berritzeak eta handitzeak.

Lurzoru urbanizaezinean dauden eraikinak berritu eta handitzea onartzen da, Eraikuntza Ordenantzen 56. artikuluan azaltzen diren baldintzekin.

Lehendik dauden eraikinak berritu edo handitzeko obretako lizentzia eskatu baino lehen, eraikinak zein erabileratarako izanen diren, horretarako, baimena lortu beharko da, baldin eta baimengarria bada, 32. artikuluan azaldu denaren arabera.

35. artikulua. Eraikin berriak.

Lurzoru urbanizaezineko eraikin berriak arautzeko, kontuan hartuko da zein kategoriatako lurzoru urbanizaezinean jarriko diren. Lizentziak eta baimenak tramitatzeko, araudi honen 32. artikuluari jarraitu beharko zaio.

Nolanahi ere, onartzen ez diren edo baimengarriak diren eraikuntzako jarduerek lurzoru urbanizaezineko kategoria bakoitzaren Babes Araubidea bete beharko dute. Araubide hori 10/1994 Foru Legearen III. kapituluko bigarren atalean agertzen da, 29.etik 41.era bitarteko artikuluetan.

Landagune batzuen inguruan, planak eraikin berriak aurreikusten ditu 10/1994 Foru Legearen 38. artikuluaren babespean. Nolanahi ere, eraikin baimengarriak dira, eta horrenbestez, arau honen 32. artikuluan aurreikusita dagoen baimena izan beharko dute.

36. artikulua. Finketako itxiturak.

Lurzoru urbanizaezinean, finka-itxiturak 1,20 metro garai izanen dira gehienez ere, eta bi motatakoak izan daitezke:

a) Hesolaz eta txarrantxaz egindako itxitura.

b) Heskaiz egindako itxitura.

Salbuespen gisa, eta behar bezala justifikatutako kasuetan, Udalak beste mota batzuetako itxiturak eta beste garaiera batzuk baimentzen ahalko ditu, erabilerako eta segurtasuneko inguruabarrak kontuan hartuta.

37. artikulua. Naturgunea: EN2, Ugarrongo arroila.

Sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Kategoria: natur lekunea: Ugarrongo arroila.

Definizioa: Areta ibaiak sortutako arroila, haranaren iparraldean. 97/1991 Foru Dekretuan mugatutako natur lekunea.

Babes araubidea:

Ugarrongo arroila natur lekunearen babes araubidea berariazko legediak ezartzen duena da: Natur Lekuneak izendatzen dituen 97/1991 Foru Dekretua eta Nafarroako naturguneak izendatzen dituen 9/1996 Foru Legea.

Berariazko legedi horretan ezarrita dagoena gorabehera, araubide hau ezartzen da:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak. Debekatuta daude honako hauek: legar eta hondarrak ateratzea, harrobiak, pista berriak irekitzea, ibai-ibilguak zuzentzea, luberritzea, matarrasa, kanpoko espezieak landatzea, landaretza erretzea, kirol jarduera antolatuak egitea eta kanpaldiak egitea.

Gainerako jarduerak baimentzen ahalko dira, babes araubidearekin bat egiten baldin badute.

b) Eraikuntzako jarduerak. Baimentzen ahal diren eraikuntzako jardueretarako aldez aurretiko baldintza gisa, aldez aurretik ingurumen eragina ebaluatu beharko da, Nafarroako Naturguneei buruzko 9/1996 Foru Legearen 11. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera.

Baimentzen ahalko dira ingurumenaren arloko hezkuntzari lotutako eraikinak, instalazioak eta azpiegiturak. Salbuespen gisa, interes orokorrekoak deklaratutako azpiegiturak ere baimentzen ahalko dira, berauek ezartzea babestu beharreko espazioa kaltetzen ez badu.

Gainerako guztiak debekatuak daude.

38. artikulua. Oihan lurzorua.

Sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Kategoria: oihan lurzorua.

Azpikategoriak:

1) Oihana, hostozabalak.

2) Oihana, koniferoak.

3) Oihana, sastrakadi eta larreak.

Definizioa: Tabarko, Izkoko eta iparraldeko mendilerroak, basoek okupatutakoak, gehienetan baso-berritzeak, sastrakadiak eta larreak.

Babes araubidea: (Azpikategoria guztietarako).

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak. Debekaturik daude usadioko artzaintza hala adierazitako lekuetan eta landaredia erretzea.

Zilegi izanen da baimena ematea pista edo bide berriak irekitzeko, luberriak eta zapaldak egiteko, meategietarako, legarra eta harea erauzteko, harrobietarako eta matarrasako mozketa egiteko usadioz hala egiten den tokietan, erabakiko diren baldintzekin.

Gainerako jarduerak onartuko dira.

b) Eraikuntzako jarduerak. Onartuko dira basogintza eta erlezaintzarako eraikuntza eta instalazioak.

Zilegi izanen da baimena ematea behar diren eraikuntza eta instalazioak egin daitezen herri lanak gauzatu eta mantentzeko eta haien zerbitzurako, lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu edo zerbitzuetarako, lurzoru urbanizaezinean egitekoak diren kirol eta aisiako jardueretarako eta azpiegituretarako.

Gainerako guztiak debekatuak daude.

39. artikulua. Nekazaritzako produktibitate handiko lurzorua: Makaldiak.

Sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Kategoria: nekazaritzako produktibitate handiko lurzorua: makaldiak.

Definizioa: Irati ibaitik hurbil dauden lurzoruak dira, ibaiaren bi aldeetan, nekazaritzako produktibitate handia dutenak. Ia osorik makalez landatutako lursailak dira.

Babes araubidea:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak. Zilegi izanen da baimena ematea pista eta bide berriak irekitzeko eta landaretza erretzeko. Halaber meatzeak ustiatzeko, legarra eta harea ateratzeko eta harrobietarako, jarduera horiek lehendik dauden ustiategiekin edo lurraren ezaugarri edafikoekin bat datozenean.

Gainerako jarduerak onartuko dira.

b) Eraikuntzako jarduerak. Zilegi da baimena ematea lursailaren izaera, azalera eta erabilerarekin zerikusia duten nekazaritzako ustiategiei loturiko eraikin eta instalazioetarako, mintegi eta berotegietarako.

Azpiegiturak baimentzen ahalko dira.

Gainerako guztiak debekatuak daude.

40. artikulua. Nekazaritza edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua.

Sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Kategoria: nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua.

Azpikategoriak:

1. Nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru orokorra.

2. Nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru babestua: Erdi Aroko herri hustuak.

Definizioa: Ibarraren behealdeko lurzoruak, batik bat laborea lantzeko erabiltzen direnak.

Aizpe, Apardoze, Argirotz, Askotz, Muru eta Puiu izeneko Erdi Aroko herri hustuetan, kasu batzuetan 60ko hamarkadara arte jendea bizi zen, eta gaur egun hutsik daude. Carmen Jusuéren "Poblamiento Rural de Navarra en la Edad Media. Bases Arqueológicas. Valle de Urraul Bajo" 1988 izeneko liburuan agertzen diren indusketa arkeologikoak dira.

Babes araubidea:

1. Azpikategoria: Nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru orokorra.

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak. Baimentzen ahalko da meategiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea, harrobiak, pista edo bide berriak irekitzea eta landaretza erretzea.

Gainerako jarduerak onartuko dira.

b) Eraikuntzako jarduerak. Onartzen dira baratzezaintza, mintegi eta berotegiak sostengatzeko eraikin eta instalazioak, abeltzaintza estentsiborako eraikinak, etxeko tegiak eta erlezaintzako instalazioak.

Honako hauek baimentzen ahalko dira:

  • Aisia denborako baratzetarako soilik erabiltzen diren eraikin eta instalazioak, bizitzeko inoiz erabil ez daitezkeelarik.
  • Abeltzaintza intentsiborako diren eraikin eta instalazio barreiatuak.
  • Nekazaritzako biltegiak.
  • Etxaldeak.
  • Herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak.
  • Lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu, hornidura edo zerbitzuetarako behar diren eraikin eta instalazioak.
  • Kirol eta aisiako jarduerei lotutako eraikin eta instalazioak.
  • Lurzoru urbanizaezinean egin beharreko industria jarduerak.
  • Azpiegiturak.

Gainerako guztiak debekatuak daude.

Nekazaritzarako edo abeltzaintzarako eraikinen arteko gutxieneko distantziak hauek izanen dira:

Nekazaritza erabilera:

  • 100 m Artieda eta Tabarko mugapeetan.
  • 50 m ibarreko gainerako mugapeetan.

Abeltzaintza erabilera:

  • 300 m Urraulbeitiko udal mugape osoan.

Udalak, kasu partikularretan, eraikin berriak maizeneko haizeek herriguneen gaineko eragina duten gunearen barnean daudenean, kasu bakoitzean goian aipatutakoak baino distantzia handiagoak ezartzen ahalko ditu.

2. Azpikategoria: Nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru Babestua: Erdi Aroko herri hustuak.

Herri hustuek gehi inguruko25 m-ko zerrendak mugatzen duten azaleran, debekatuta dago eraikinak edo azpiegiturak eraikitzea eta lurrak mugitzea.

Leku horietako batzuetan, I. eranskineko planoetan bilbatuta agertzen diren nekazaritza eta abeltzaintzako eraikin batzuk daude. Eraikin horiek gaur egungo egoeran finkatzen dira, baina ezin izanen da inola ere eman handitzeko baimenik.

Zilegi izanen da barruti arkeologikoa zaindu, hobetu eta gozatzearekin lotura duten azpiegiturak eta instalazioak baimentzea.

Gainerako guztiak debekatuak daude.

41. artikulua. Lehendik dauden azpiegiturak.

Sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Kategoria: lehendik dauden azpiegiturak.

Azpikategoriak:

1) Lehendik dagoen azpiegitura: Larraiñe-San Adrian gasbidea.

2) Lehendik dagoen azpiegitura: Errepideak.

3) Lehendik dagoen azpiegitura: Bideak:

Definizioa: Errepideek, auzo-bideek eta Gasbideak eta haien babes-zerrendek hartzen dituzten lurzoruak dira.

Babes araubidea:

1. Larraiñe-San Adrian gasbidea.

Haren trazadura antolamendu planoetan definitzen da: OR-02a eta OR-02b azpiegiturak.

A gunea (zortasun iraunkorreko gunea) Gasbidearen trazaduran, haren ardatzaren alde banatan dauden 2 m-ko lur-zerrendak dira. Lur-zerrenda horietan ez da onartuko golde edo aitzur lanetan 50 cm baino gehiago sakontzea. Zuhaitzak edo enbor luzeko zuhaixkak landatzea ere ez da onartuko, ezta inolako eraikinak (behin-behinekoak izan arren) Administrazioaren organo eskudunaren baimenik gabe egitea ere.

B Gunea: A gunearen alde banatan dauden 8 m-ko lur-zerrendak dira. Lur-zerrenda horietan ez da onartuko eraikinak (behin-behinekoak izan arren) Administrazioaren organo eskudunaren baimenik gabe egitea.

2. Errepideak.

Haren trazadura eta babes-zerrendak antolamendu planoetan definitzen dira: OR-01a eta OR-01b Lurzoruaren sailkapena.

Errepideek okupatzen edo ukitzen dituzten lurretarako babes araubidea indarreko legedia sektorialean ezarritakoari lotuko zaio: Nafarroako Errepideen Babesari buruzko 11/1986 Foru Legea.

3. Bideak.

Errepideak Babesteari buruzko Foru Legearen babes araubideari nahiz ibilbide interesgarrietarako finkatutakoari lotu behar ez zaizkien bide publikoentzat, 3 metroko zortasun-aldea ezartzen da, bide hauen kanpoko ertzetik neurtuta. 3 metro horretan honako babes araubide hau ezarriko da:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

Debekatua dago meategiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea, harrobiak eta matarrasan moztea.

Berekin lur mugimendua dakarten bertze gainerako jarduerak baimentzen ahalko dira.

Gainerako jarduerak onartuko dira.

b) Eraikuntzako jarduerak.

Azpiegiturak baimentzen ahalko dira.

Gainerako guztiak debekatuak daude.

42. artikulua. Ur babestuak.

Sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Kategoria: ur babestuak.

Azpikategoriak:

1. Ibai ibilguak: Irati eta Areta ibaiak.

2. Sakanak eta errekak.

Definizioa: Uren Legean ubide natural, ur korronte eten nahiz etengabeetako bazter eta hegi gisa definitzen diren espazioak dira. Irati eta Areta ibaiak dira, baita katastro-planoetan zehazki mugatuta dauden sakanak eta errekak ere.

Babes araubidea:

Urei buruzko Legean agindutakoa galarazi gabe, ibilgu naturala babesteko eremu bat ezartzen da ur korronteetarako. Ibilgu ertzetik hasita neurtuko da, eta bazter bietan, ibilgu natural horrek puntu bakoitzean duen adinako zabalera izanen du. Hala ere, babes eremu hori ez da behin ere izanen 5 metro baino gutxiagokoa ez eta 50 metro baino gehiagokoa ere, bazter horietariko bakoitzean.

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

Debekatuta dago zuhaitzak matarrasan moztea eta egurretan aritzea babes eremuko lehen 5 metroetan, eta bai landaretza erretzea ere.

Babes eremuetan onartzen ahalko dira berekin lurra mugitzea eta luberritzea dakarten ekintzak.

Gainerako jarduerak onartzen dira.

b) Eraikuntzako jarduerak.

Babes eremuetan baimentzen dira mintegiak eta berotegiak eta erlezaintzako instalazioak; baimentzen ahal dira arrain haztegiak, ibai-errekekin zerikusia duten aisi eta kirol jarduerei lotutako eraikinak eta instalazioak, ibai-errekekin zerikusia duten ekipamendu, hornidura edo zerbitzuetarako eraikin eta instalazioak, herri-lanak eta azpiegiturak gauzatu, mantendu eta haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak.

Gainerako guztiak debekatuak daude.

43. artikulua. Landaguneen ingurua.

Sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Kategoria: herriguneen inguruak.

Definizioa: Landaguneak inguratzen dituzten lurzoruak dira. Landagune horien inguruan zerrenda bat eratzen dute, zabalean gutxi gorabehera 100 m Artiedan eta Tabarren, eta 50 m gainerako guneetan.

Babes araubidea:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

Erauzteko jarduerak debekatuta daude.

Gainerako jarduerak onartuko dira.

b) Eraikuntzako jarduerak.

Alduate, Artieda, Geretz, Nardoze-Alduate, Nardoze-Andurra, Arripodas, Santsoain, San Vicente eta Tabarko landaguneen inguruan azpiegiturak eta behin-behineko obrak baimentzen ahalko dira, 10/1994 Foru Legearen 38.2 artikuluan adierazten denaren arabera. Halaber, antolamendu planoetan aurreikusten diren eraikinak baimentzen ahalko dira, gunearen etorkizuneko garapena ez dutelako baldintzatzen.

Antolamendu planoetan Antolamenduz kanpoko gisa azaltzen diren eraikinak alde batera utzita, Landagunearen inguruko lurzoru horren barnean dauden eraikin guztiak finkatzen dira, orokorrean, lurzoru urbanizaezin guztietan bezala.

44. artikulua. Intereseko ibilbideak.

Sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

Kategoria: intereseko ibilbideak.

Azpikategoriak:

1. Altxonbideak.

2. Done Jakue bidea.

3. Iratiko trenbide zaharraren trazadura.

Definizioa: Altxonbideek (Errege Altxonbidea), Done Jakue Bideak eta Iratiko trenbide zaharraren trazadurak hartzen dituzten espazioak dira. Antolamendu planoetan mugatzen dira.

Babes araubidea:

1. Altxonbideak.

Altxonbidearen kanpo ertzetik neurtuta 3 metroko zortasun eremua ezartzen da alde banatan, katastroko planoen mugaketaren arabera. Hala ere, berariazko legediak bere garaian ezartzen zuen araubidea bete beharko da.

Altxonbideak eta haren babes-zerrendek okupatzen dituzten lurzoruetan araubide hau aplikatuko da:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

Debekatua dago meategiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea, harrobiak eta matarrasan moztea.

Berekin lur mugimendua dakarten beste jarduerak baimentzen ahalko dira.

Gainerako jarduerak onartuko dira.

b) Eraikuntzako jarduerak.

Azpiegiturak baimentzen ahalko dira.

Gainerako guztiak debekatuak daude.

2. Done Jakue bidea.

Ibarrean zehar Done Jakue Bidea igarotzen da, eta antolamendu planoetan mugatzen da. Done Jakue Bidearen tarteari eta haren babes-zerrendei aplikatzen ahal zaien babes araubidea berariazko legedian azaltzen dena izanen da: 290/1988 Foru Dekretua.

3. Iratiko trenbide zaharraren trazadura.

Ibarrean zehar Iratiko trenbide zaharraren trazadura igarotzen da, eta antolamendu planoetan mugatzen da. Iratiko trenbide zaharraren trazadurari aplikatzen ahal zaion babes-araubideak barnean ditu trenbide zaharrak hartzen zituen 4 m-ko lur-zerrenda, eta lur-zerrenda horren alde banatan bi zortasun eremu, bakoitza 8 m. Hala ere, aurrerantzean onesten ahal den berariazko legedia aplikatu beharko da (Nafarroan trenbide zaharren trazadurak intereseko ibilbide izendatzeko Foru Dekretuaren proiektua).

20 m-ko zabalerako gunearen barnean onartzen diren baimengarriak diren edo debekatuta dauden eraikuntzako edo eraikuntzaz kanpoko jarduerak Altxonbideak izeneko 1. ataleko berberak izanen dira.

PLANOEN ZERRENDA

ESKALA INFORMAZIOA

ESKALA ANTOLAMENDUA

IBARRA

IN-0.1 KOKALEKUA

IN-0.2 TOPOGRAFIA ETA MUGAK

IN-0.3 LANDALURRAREN ERABILERAK

1/200.000

1/10.000

1/10.000

OR-0.1 LURZORUAREN SAILKAPENA

OR-0.2 AZPIEGITURAK

1/10.000

1/10.000

ALDUATE

IN-1.1 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-1.2 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-1.3 ONDAREA

1/500

1/500

1/500

OR-1.1 ANTOLAMENDUA

OR-1.2 ERABILERAK

OR-1.3 AZPIEGITURAK

OR-1.4 LURZORU PUBLIKO PRIBATUA

1/500

1/500

1/500

1/500

ARTIEDA

IN-2.1 GAUR EGUNGO PLANEAMENDUA

IN-2.2 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-2.3 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-2.4 ONDAREA

1/2.000

1/1.000

1/1.000

1/1.000,1/100

OR-2.1 ANTOLAMENDUA

OR-2.2 ERABILERAK

OR-2.3 AZPIEGITURAK

OR-2.4 LURZORU PUBLIKOA/PRIBATUA

1/1.000

1/1.000

1/1.000

1/1.000

GERETZ

IN-3.1 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-3.2 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-3.3 ONDAREA

1/500

1/500

1/500,1/100

OR-3.1 ANTOLAMENDUA

OR-3.2 ERABILERAK

OR-3.3 AZPIEGITURAK

OR-3.4 LURZORU PUBLIKOA/PRIBATUA

1/500

1/500

1/500

1/500

NARDOZE

ALDUATE

IN-4.1 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-4.2 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-4.3 ONDAREA

1/500

1/500

1/500,1/100

OR-4.1 ANTOLAMENDUA

OR-4.2 ERABILERAK

OR-4.3 AZPIEGITURAK

OR-4.4 LURZORU PUBLIKOA/PRIBATUA

1/500

1/500

1/500

1/500

NARDOZE

ANDURRA

IN-5.1 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-5.2 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-5.3 ONDAREA

1/500

1/500

1/500,1/100

OR-5.1 ANTOLAMENDUA

OR-5.2 ERABILERAK

OR-5.3 AZPIEGITURAK

OR-5.4 LURZORU PUBLIKOA/PRIBATUA

1/500

1/500

1/500

1/500

ARRIPODAS

IN-6.1 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-6.2 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-6.3 ONDAREA

1/500

1/500

1/500,1/100

OR-6.1 ANTOLAMENDUA

OR-6.2 ERABILERAK

OR-6.3 AZPIEGITURAK

OR-6.4 LURZORU PUBLIKOA/PRIBATUA

1/500

1/500

1/500

1/500

SANTSOAIN

IN-7.1 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-7.2 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-7.3 ONDAREA

1/1.000

1/1.000

1/5.000,1/100

OR-7.1 ANTOLAMENDUA

OR-7.2 ERABILERAK

OR-7.3 AZPIEGITURAK

OR-7.4 LURZORU PUBLIKOA/PRIBATUA

1/500

1/500

1/500

1/500

S. VICENTE

IN-8.1 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-8.2 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-8.3 ONDAREA

1/500

1/500

1/500,1/100

OR-8.1 ANTOLAMENDUA

OR-8.2 ERABILERAK

OR-8.3 AZPIEGITURAK

OR-8.4 LURZORU PUBLIKOA/PRIBATUA

1/500

1/500

1/500

1/500

TABAR

IN-9.1 GAUR EGUNGO PLANEAMENDUA

IN-9.2 ERAIKINAREN ERABILERAK

IN-9.3 LURZATIAK ETA LURZORUAREN ERABILERAK

IN-9.4 ONDAREA

1/2.000

1/1.000

1/1.000

1/1.000, 1/100

OR-9.1 ANTOLAMENDUA

OR-9.2 ERABILERAK

OR-9.3 AZPIEGITURAK

OR-9.4 LURZORU PUBLIKOA/PRIBATUA

1/1.000

1/1.000

1/1.000

1/1.000

I. ERANSKINA

Eraikin eta elementuen katalogoa

Katalogo horretan sartzen dira historiaren, arkitekturaren eta ingurumenaren aldetik interesa izateagatik babestu eta behar bezala kontserbatu behar diren eraikinak, eraikinen elementuak eta hiri altzariak.

Zerrenda horretan sartzen dira guneen antolamendu planoetan "babesa" kategorian sartzen diren eraikin eta elementuak, baita lurzoru urbanizaezinean barreiatuta daudenak ere.

Kasu guztietan kontuan hartu den eraikin edo elementuaren katastroko identifikazioa eta laburpena azaltzen dira.

Informazio hori osatzeko, gune bakoitzeko "Ondarea" izeneko planoetan agertzen diren eraikin eta elementurik garrantzitsuenen oinplanoko eta altxaerako marrazkiak agertzen dira.

Urraulbeitiko erlijio-arkitektura eta arkitektura zibileko interesgarrienen artean hautatutako eraikin eta elementuak dira. Horien artean daude bederatzi guneetako elizak, hainbat kontserbazio egoeratan, Artiedako jauregia, jauregi-etxe eta patio-etxe batzuk eta ibarreko landa-arkitekturako ale batzuk, haietariko batzuk osoak eta kasu batzuetan elementu solteak: arkuak, portaleak, ezkutuak etab. Gainera monumentu-iturriak, gurutzeak, zubiak eta Erdi Aroko herrixken hondakinak ere sartzen dira.

Aplikatzen ahal diren determinazioak Hirigintzako Araudian eta Eraikuntzaren gaineko ordenantzetan agertzen dira.

ERAIKIN ETA ELEMENTUEN KATALOGOA

GUNEA

KATASTROA

MOTA

ALDUATE

100/1

(ELIZA)

ARTIEDA

100/2

(ELIZA)

*

104/20

*

104/24

105/26

106/30

*

112/59

112/61

*

117/72-73

118/75

(JAUREGIA)

GERETZ

*

100/3

*

102/11

103/13

(ELIZA)

104/20

(JAUREGIA)

104/21

NARDOZE-ALDUATE

*

101/3

*

101/4

104/10

*

112/28

(ITURRIA)

115/33

(ELIZA)

+

116/36

NARDOZE-ANDURRA

*

101/3

*

103/7

105/9

(ELIZA)

ARRIPODAS

100/1

(ELIZA)

*

100/2

(GURUTZEA)

108/26

(JAUREGIA)

SANTSOAIN

100/5

102/16

(ELIZA)

*

104/23

SAN VICENTE

*

105/12

105/15

*

105/20

*

107/24

109/30

(ELIZA)

TABAR

100/7

102/10

(ELIZA)

*

105/22

105/24

(JAUREGIA)

*

121/70

* Elementua edo fatxada.

+ Mistoa.

Hiri lurzorua.

-Alduate.

100/1 Eliza.

San Fakundoren parrokia XII. mende amaierako eraikina da, oinplano angeluzuzena eta dorre prismatikoa dituena. Barnealdea oso birmoldatuta dago, batez ere estalkietan. Estalkiak kanoi erdikoak dira, ilargixkekin eta parpain-arkuekin. Kanpoaldean kontrahormak ageri dira.

Erretaula nagusia barrokoa da, XVIII. mendearen lehen erdikoa, apaindura ugaria du, koloma salomonikoekin eta estipeekin. Itxita dago, eta biltegi gisa erabiltzen da.

-Artieda.

100/2 Eliza.

Kornelio eta Zipriano santuen omenezko parrokia. Sarrera herreratar estiloko atea da (XVI. mendea). Erdi-puntuko arkua duen atea da, eta taulamenduari pilastra toskanarrek eusten diote. Taulamendu horren gainean frontoi triangeluarra eta piramide itxurako pinakuluak ageri dira.

Erretaula nagusia, XVII. mendean Juan de la Herak eta Gaspar Ramosek egina, bankuak, bost kaletan banatutako bi gorputzek eta erremateak osatzen dute.

104/20.

Fatxada zati batean harlanduz eginda dago. Ateak puntu erdiko arkua du, eta giltzarrian IHS anagrama. Leihoa du, eta leiho barrena eta leihoburua fatxadatik ateratzen dira.

104/24.

Fatxada gotikoa da, eta sarrerako arkua apur bat zorrotza da. IHS anagrama agertzen da giltzarrian eta leihoaren buruan jarritako harri batean. Anagramekin batera motibo geometrikoak ageri dira.

105/26.

Oinplano karratua duen etxea. Eskailera erdian du, eta estalkitik linterna bat ateratzen da. Barneko perimetroan zurezko balkoia du.

106/30.

Sarrerako portaleak pilastra toskanarrak eta ateburua ditu, eta azken horrek leiho markoztatua du erdian.

Ateburuan "Ave María Purísima" inskripzioa ageri da, eta inskripzio horren inguruan motibo geometriko eta sinbolikoak.

112/59.

Sarrerako arkua puntu erdikoa da, giltzarrian inskripzio hau ageri dela: ANO 1881 Bernardo Irigoien.

112/61.

Sancho etxea, zati bat gotizista duena; vitrubiotar tradizioko ereduaren arabera, "impluvium" delakoa duen etxea da.

117/72-73.

Bi etxebizitzak osatzen duten fatxadaren konposizioa. Etxebizitza batek puntu erdiko arkua duen sarrera du, eta besteak dobeladun ateburua duen atea, eta armarria ere bai.

118/75 Artiedako Jauregia.

Jauregi gotikoa. Lau angeluko egitura du, eta izkinetan dorreak ditu. Erresumako nomina ofizialean leinu-etxe gisa agertzen da. Interes kulturaleko ondasun izendatu da.

Fatxada nagusian dorre handia ageri da. Zapata landuak ditu, errematean animaliak eta munstroak ageri direla.

-Geretz.

100/3.

Puntu erdiko arkua duen fatxada, kareharri zuriz. Giltzarrian armarria du.

102/11.

Sarreran puntu erdiko arkua duen fatxada.

103/13 Eliza.

San Sebastianen eta Santa Kiteriaren eliza, erdi-arokoa (XIII. mendea) erromanikotik gotikorako erdibidean dagoen estiloan eraikia. Barnealderako sartzeko, puntu erdiko arkua duen atea dago. Erretaula nagusia erromanista da, XVII. mendekoa, eta Juan de la Heraren eta Gaspar Ramosen lana da. Bazterrera utzia dago.

104/20 Jauregia.

Dorrea duen jauregia. Erdiko fatxadan eta leihoen azpaduretan kuxin-itxurako harlandua ageri da.

Bigarren solairuaren erremateak luzekako adreiluz egindako arkuteria du.

Zur landuzko teilatu-hegal bikoitza, zurezko zertxekin eta kontrapisuarekin.

104/21.

Arku gotiko zorrotza.

-Nardoze-Alduate.

101/3.

Fatxada gotikoa da, eta sarrerako arkua puntu erdikoa da.

101/4.

Fatxada kalitate oneko harlanduxkoz egina da, ongi kontserbatuta dago, eta sarrerako arkua puntu erdikoa da.

104/10.

Eraikin barrokoa. Sarrerako atea eta goiko leihoa landuak dira.

112/28 Iturria.

Puntu erdiko arkua duen iturria.

115/33 Eliza.

San Joan Ebanjelariaren eliza, estilo barrokokoa, ganga bakarra du. Burualdean buruhorma zuzena du, eta oinaldean dorrea. Honhamendi egoeran zegoen estalkiak kanoi-ganga zuen, ilargixkekin. Eraikin osoa hondamendi egoeran dago.

116/36.

Sarrerako ateak puntu erdiko arkua du. Beheko solairuko eranskinak ateburu eta guztizko atea du, eta ate horrek 1793ko inskripzioa eta abelburu bat ageri ditu. Barnealdean gangak ditu.

-Nardoze-Andurra.

105/9 Eliza.

San Martín de Toursen eliza, erdi arokoa (XIII. mendea), estilo erromaniko berantiarrekoa. Burualde erdizirkularra du. Ganga bakarrekoa da, eta oinaldean dorrea du.

Kanpoaldean, teilatu-hegalari eusten dioten harburuek irauten dute.

Burualdearen estalkia gidalerro zorrotza duen labe-gangaz eginda dago. Labe-ganga hori kanoi zorrotzeko ganga batek estaltzen du, hormari atxikitako mentsulak oinarri dituzten parpain-arkuen gainean jarrita.

Erretaula nagusia estilo barroko berantiarrekoa da (XVIII. mendea).

101/3.

Sarrerako ateburu eta guztizko atea duen etxetzarra.

103/7.

Sarreran puntu erdiko arkua eta patioa duen etxea. Hondamendi egoeran dago.

-Arripodas.

100/4 Eliza.

Igokundearen eliza, erdi arokoa. Barnealdean balio handiko bataiarri gotikoa du. Bataiarria tazak, itxura prismatikoko monolitoak eta euskarriak osatzen dute. Tazak aldeetako hirutan dekorazioa ageri du.

100/2 Gurutzea.

108/26 Jauregia.

Leinu-etxea, erresumako nomina ofizialean eta 1513 urtean koartelak ordaintzetik barkatuta zeudenen izen-zerrendan ageri da.

Itxura itxia duen eraikina. Sartzeko ateak puntu erdiko arkua du eta izkinan adreiluzko dorrea ageri da.

Elementuren bat edo beste duen kapera du. Kapera horretara kanpotik sartzen ahal da, arku txiki batetik. Barneko patioa du, zutabeekin eta galeria jarraituekin.

-Santsoain.

100/5.

Arku beheratuko atea duen etxetzarra. "1817" dioen inskripzioa du, motibo geometrikozko marrazkiekin. Barnealdean ez da egon aldaketa handirik. Nabarmentzekoak dira eskailera eta zurezko arotz-lanak.

102/16 Eliza.

Garbikundearen parrokia, trantsiziozko estiloan. Arku zorrotzezko ojiba-portalea du, eta arku horiek, berriz, baketoiak eta kapitel lauak dituzte.

Barnealdean nabarmentzekoak dira korurako igoeran dagoen eskudela eta koruko karela.

104/23.

Sarreran puntu erdiko arku bikoitza (arku horietako bat desagertu da) duen etxea. IHS anagrama ageri da giltzarrian.

-San Vicente.

105/12.

Fatxadan, puntu erdiko arkua duen sarrera.

105/15.

Patioa eta puntu erdiko sarrera-arkua dituen etxea.

105/20.

Ateburu eta guztizko sarrera-atea duen etxea. Leiho-barrenean buru biko arranoa eta 1797ko inskripzioa ditu.

107/24.

Puntu erdiko arkua duen fatxada.

109/30 Eliza.

San Andres apostoluaren parrokia, gotiko goiztiarrekoa (XIII. mendea). Ganga bakarra du, burualdearekin, eta oinaldean dorrea du.

Portale gotikoa, goialdean harburu eta teilatu-hegala duena, harburu eta arku ardaztatuekin. Atea arku zorrotzezkoa da eta arkiboltak ditu. Arkibolta horiek giza buru eta landare-motiboekin landutako kapitelen gainean jarrita daude.

Estalkia kanoi beheratuko gangaz eginda dago.

-Tabar.

100/7.

Fatxada simetrikoa, 3 solairu alturekin. Sartzeko ateak arku beheratua du.

102/10 Eliza.

San Joan Bataiatzailearen eliza, barrokoa, XVIII. mendekoa, ganga bakarra du, eta burualdean buruhorma zuzena. Kanoi gangaz egindako estalkia, ilargaxkekin. Dorrea oinaldean. Alboko sarrera puntu erdiko arkua duen turuta-itxurako atea da.

Erretaula nagusia XVI. mendekoa da.

105/22.

Jauregi-etxea, sarrerako atean pilastrak eta ateburua dituena. Goiko leihoak pilastrak ditu, eta gainaldean frontoi triangeluarra, pinakuluekin. Beheko solairua harlanduz eginda dago, lehenengo solairuko leiho-barreen gaineko moldura jarraituaz errematatuta. Zurezko teilatu-hegal bikoitza egoera txarrean dago.

Galeria edo egutera izkinan, beheko solairua harizko pilastrekin, eta goiko bi solairuak adreilu moldatuzko pilastrekin eta zurezko balkoiekin.

Barnealdea hondamendi egoeran dago.

Eraikin osagarria, barnean harrizko pilareez osatutako egitura duena.

121/70.

Puntu erdiko arkua duen fatxada.

Lurzoru urbanizaezina.

-Ganga eta guztizko erdi aroko iturria TABARren (erantsitako inbentarioko 40. zk.).

-Arku bakarreko zubi gotikoa, San Calaveris, San Vicenten. Izagara doan errekaren gainean dago, Indurainera eta Geretzera doan bidean.

-Gurutzea Santsoainen.

-Erdi Aroko herri hustuen hondakinak:

  • Aizpe.
  • Apardoze.
  • Argirotz.
  • Askotz.
  • Muru.
  • Puiu.

ERAIKUNTZAREN GAINEKO ORDENANTZAK

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza horien xedea Urraulbeitiko udal mugartearen esparruan eraikin, instalazio eta obra osagarrien eraikuntza alderdiak arautzea da.

2. artikulua. Nahitaezkotasuna eta interpretazioa.

1. Ordenantza orokorrak eta partikularrak nahitaezkoak dira haien esparruan.

2. Ekipamendutarako eraikin publikoek ez dute zertan ordenantza horiek guztiak bete, baina udalak kasu bakoitzean erabakitzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.

3. artikulua. Ordenantza orokorrak eta partikularrak.

Ordenantza horiek bi ordenantza orokor eta hiru ordenantza partikularretan antolatzen dira.

A: Ordenantza orokorrak:

A1: Eraikuntzarren gaineko ordenantza orokorra: Eraikuntzari buruz Urraulbeitiko udal mugarte osoan aplikatzen ahal diren xedapenak biltzen ditu.

A2: Antolamenduz kanpoko egoeraren gaineko ordenantza: Antolamendu planoetan hiri lurzoruan zein lurzoru urbanizaezinean antolamenduz kanpo agertzen diren eraikinei aplikatzen zaie.

B: Ordenantza partikularrak:

B1: Ordenantza partikularrak hiri lurzoruan:

B.1.1: Eraikin finkatuen eta eraikin berrien gaineko ordenantza. Lehendik dauden eraikinei eta antolamendu planoetan azaltzen diren orube eraikigarriei aplikatzen zaie, baita hirigintzako araudian hiri lurzoruaren barnean onartzen diren eraikin guztiei ere. Eraikin finkatuak eta eraikin berriak sartzen dira. Erabileren planoetan agertzen diren Beste Erabilera batzuetarako eraikinak ere sartzen dira.

B.1.2: Babes ordenantza: Osagarri moduan, Hirigintzako Araudian I. eranskin gisa agertzen den katalogoko eraikin eta elementuei aplikatzen zaie. Eraikin horiek, lehengo ordenantza orokorra osatzen duen ordenantza honetako determinazioak bete behar dituzte.

B2: Ordenantza partikularrak lurzoru urbanizaezinean:

B.2.1: Lurzoru urbanizaezineko ordenantza: Mota horretako lurzorurako ordenantza orokorra da, eta lehendik dauden eraikinei zein eraikin berri baimengarriei eta lurzoruak esparru horretan duen erabilerari aplikatzen zaie.

I. TITULUA

Ordenantza orokorrak

I. KAPITULUA

Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorra

4. artikulua. Xedea eta esparrua.

Ordenantza horrek udal mugape osoan mota guztietako lurzoruetan (hiri lurzorua eta lurzoru urbanizaezina) eraikuntza alderdiei buruz aplikatzen ahal diren xedapenak biltzen ditu. Halaber, ordenantza orokorrean eta ordenantza partikularretan erabiltzen diren terminoen definizio batzuk ezartzen ditu.

5. artikulua. Baimenak.

Ordenantza honek arautzen dituen baimenak edo debekuak nahitaez bete beharko dira, eta ordenantza partikularen osagarritzat jotzen dira.

Ordenantza orokor honetan zein ordenantza partikularretan baimengarri gisa arautzen diren jarduketak espresuki azalduko dira, eta salbuespenezkoak izanen dira. Hala ere, ordenantza honek ezin izanen du inola ere ordeztu orokorrean aplikatzen den araua.

6. artikulua. Lerrokadurak eta sestrak.

1. Lerrokadurak.

-Gaur egungo eraikinak finkatu dituen lerrokadurak aplikatuko dira, baldin eta antolamendu planoak beste lerrokadura oso edo partzial bat ezartzen ez badu.

-Xehetasun azterlanaren bidez lerrokadurak aldatzea baimentzen ahalko da, legeak ezarri bezala.

2. Sestrak.

-Gaur egungoak aplikatu behar dira, baita onetsitako urbanizazio proiektuetan adierazten direnak ere.

7. artikulua. Exekuzio unitateak.

1. Jarduketa bakartuak xedatzen dira, kudeaketa errazago egiteko. Jarduketen mugak bi irizpide oinarri hartuta ezartzen dira:

-Eraikin finkatuaren gaur egungo mugak.

-Lurzati multzoaren mugak.

2. Mugen interpretazioari buruzko zalantzarik egonez gero, Udalak ezarriko du muga horiek definitzeko irizpidea.

8. artikulua. Okupazioa.

1. Gutxieneko aurrealdea.

Fatxada eraikiak kalera begira gutxienez zazpi metroko aurrealdea izanen du.

Zazpi metro baino gutxiagoko fatxada-aurrealdea duten orube eraikietan eraikina kontserbatu edo berritzea onartzen da, lehengo luzerarekin bada.

2. Etxebizitzen kopurua.

Ez da mugatzen gutxieneko etxebizitza kopurua, ezta gehieneko kopurua ere, ez eraikin finkatuetan, ez eraikin berrietan.

3. Azalera eraikigarria.

Antolamendu planoetan esleitutako lerrokaduren barnean dagoen gehieneko okupazio azaleran onartzen den gehieneko garaiera okupatzeko baimenaren ondorioz ezartzen da.

4. Tipologia.

Eraikin berriak, ahal dela, oinplano erregularreko bolumen sinpleetan ebatziko dira, forma tradizionalei jarraituz, funtsean paralelepipedo formekin, bi, hiru edo lau isurkiko estalki jarraituekin.

9. artikulua. Sotoak.

Sotoko solairu bat eraikitzea baimentzen da, ezarritako lerrokadurak gainditu gabe.

10. artikulua. Garaierak.

1. Eraikinaren garaieratzat joko da espaloiaren sestratik teilatu-hegal horizontalaren behealderaino doan distantzia bertikala, kalera begira dagoen fatxadaren erdi-erdian neurtutako fatxadarekiko elkargunean.

Fatxadaren luzera 15 m-tik gorakoa denean, fatxada 15 m dituzten tarteetan zatituko da eta garaiera espaloiaren sestratik neurtuko da tarte bakoitzaren erdian.

2. Hiri lurzoruko eraikinetarako garaiera arautzailea hau izanen da: beheko solairua, lehenengo solairua eta estalkipea. 7 m-ko garaiera ezartzen da, kasu hauetan izan ezik:

a) Ekipamenduetarako eraikinek ez dute mugarik garaierari dagokionez. Udalak muga hori kasu bakoitzean ezartzen ahalko du.

b) Lehendik dauden eraikinek garaiera arautzailea gainditzen badute, eta hirigintzako araudiaren arabera kontserbatzen ahal badira, gaur egun duten garaierarekin zaharberritzen ahalko dira.

11. artikulua. Estalkiak.

1. Estalkiak maldadunak, bateratuak, jarraituak eta bakunak izanen dira, ahal dela, hiru aldeko isurialdeen zatiketa saihestuta eta alboko eraikinekin ahalik eta antz handiena dutela zainduta.

2. Estalki lauak eta terrazak baimentzen ahalko dira hurrengo kasuetan:

a) Ekipamendutarako eraikinak: modu partzialean eta behar bezala justifikatuta.

b) Industriarako eraikinak: aurreko kasuaren baldintza berberetan.

c) "Beste erabilera batzuk" dituzten eraikinak eta eranskinak.

d) Bizitegitarako eraikinak: terrazak lehen solairuan eta estalkipean, azalera osoan estalita badaude.

3. Estalki maldadunetan, estaltzeko materiala oro har zeramikazko teila izanen da, kolore naturalean, eta estaltzeko beste material bat baimentzen ahalko da hurrengo kasuetan:

a) Ekipamendutarako eraikinak.

b) Industria, nekazaritza eta abeltzaintza eraikinak.

4. Bizitegitarako eraikinetan txapitulak baimenduko dira, eta kasu bakoitzean ordenantza partikularraren arabera arautuko dira.

5. Leihoak baimenduko dira estalkiaren planoan.

6. Estalkiaren planoaren gainetik ez da baimenduko inolako bolumen eraikirik, txapitula-formako leihoak, argizuloak, txapitulak, tximiniak eta antzekoak izan ezik.

7. Debekatuta dago ehun asfaltikoak edo edozein motatako antzekoak erabiltzea, agerian geratzen badira, pintatuta dauden ala ez kontuan hartu gabe. Material iraunkorrak erabiliko dira, adibidez beruna edo zinka.

12. artikulua. Atikoak.

1. Bizitzeko egokiak diren estalkipeak baimenduko dira orokorrean, bizitegitarako eraikinetan, onartutako bolumenaren barnean.

2. Estalkiaren planoaren gainetik txapitula formako leihoak baimenduko dira, ordenantza partikular bakoitzean adierazi bezala.

13. artikulua. Mehelinak.

Eremu publikora jotzen duten eraikin berrietan albo-hormak agerian geratzen badira, aldi baterako bada ere, fatxada nagusian erabilitako materialarekin egin beharko dira.

Alboko etxeen gainean agerian agertzen diren aldameneko murruak zaintzea higiezin garaienaren jabeei dagokie.

14. artikulua. Hegalak.

1. Zenbait hitzen definizioak:

Obrako hegalkinak: Lerrokaduratik ateratzen diren bolumenak, beren azaleraren %25 baino gehiago fabrikaz eginda dutenak.

Begiratokiak: Fatxadatik ateratzen diren bolumenak, arotz lanez eraikiak eta beren azaleraren %75 gutxienez beiraz itxia dutenak.

Balkoiak: Lerrokaduretatik ateratzen diren azalera zapalgarriak, barandaz babestuak eta fabrikazko itxiturarik gabeak.

2. Eremu publikoaren alboko fatxadetako hegalek 3 m-ko garaieran, gutxienez, izanen dute behealdea.

3. Kalearen zabalera 4 m baino gutxiagokoa bada, haren gaineko hegalkinek ez dute izanen 40 cm baino gehiago.

4tik 10 m bitarteko zabalera duten kaleetan, hegalkina 60 cm baino gehiagokoa izaten ahalko da. 10 m-tik gorako zabalera duten kaleetan, eta lurzatira begira daudenetan, 90 cm-ra bitartekoak izaten ahalko dira.

15. artikulua. Elementu irtenak.

Elementu irtenak barnealdeari lotuta ez dauden eraikuntza edo apaindura elementuak dira, adibidez: markesinak, erlaitzak, olanak, errotuluak, tximiniak, euskarriak etab.

1. Ez da onartuko inolako markesinarik paratzea bide publikoarekin lerrokatutako fatxadetan.

2. Debekatuta daude egitura finkoa edo tolesgarria duten olanak eremu publikoarekin lerrokatutako fatxadetan.

3. Eremu publikoarekiko lerrokaduretan ez da onartuko sotoetan edo beheko solairuetan eraikinaren elementurik ateratzea kalearen gainean.

4. Debekatuta dago beheko solairuan espazio publikoa okupatzea ateen eta leihoen biraketarekin, baina baimenduta dago kontraleihoen kasuan.

5. Debekatuta daude tximinia atxikiak bide publikoaren alboko fatxadetan, edozein materialekin eginda daudela ere.

6. Eraikin berrietan saihestu eginen dira, ahal dela, fatxadei atxikitako kanpoko instalazioak: gasa, elektrizitatea, telefonia, argiteria eta abar.

7. Eremu publikora begira dauden hormetan aireztapen saretoak jartzea baimenduko da, gogorrak eta iraunkorrak badira, aluminiozko sareto trokelatuak, plastikozkoak edo antzekoak bazterturik.

2 m-ko garaieraino, saretoak 300 cm²-tik gorakoak izan daitezke.

8. Errotuluak jartzea baimenduko da, dagokion ordenantza partikularrean azaltzen diren baldintzak betetzen badituzte.

16. artikulua. Zati berriak eta eranskinak.

1. Zati berria edo eranskina da eraikinerako ezarri diren lerrokaduretatik kanpo eraikitzen dena, eraikina duen lurzorua handituz.

Zati berriak multzoaren diseinu bateratuari eutsita bolumena handitzea dakar.

Eranskinak beheko solairuan bolumen nagusiari atxikitako elementua eraikitzea dakar.

2. Zati berriak eta eranskinak baimentzen ahalko dira ordenantza partikularretan ezarrita dauden kasu eta baldintzetan.

3. Nolanahi ere, zati berriak eta eranskinak baimenduko dira soilik estetika edo ingurumen arloko eragin txarrik sortzen ez badute ingurunean edo lehendik dagoen eraikinean.

4. Eraikinaren independenteak diren pabiloiak eraikitzea baimentzen ahalko da ordenantza partikularretan ezarrita dauden kasu eta baldintzetan.

17. artikulua. Eraikinik hartzen ez duen lurzorua.

1. Barneko urbanizazioko jarduketak onartzen dira: hormen tratamendua, zolaketa, lorezaintza, altzariak etab.

2. Estali gabeko pergolak eta fatxadei atxikitako negutegiak edo bakartuak onartzen dira, haien instalazioak ez badakar eragin txarrik eraikinean edo ingurunean.

Atxikitako negutegiei dagokienez, haien eraikuntza eranskintzat joko da eta dagokien araudi partikularra aplikatuko zaie.

3. Lorezaintzako lanabesak biltegiratzeko etxola aurrefabrikatuak paratzea onartzen da. Haien tamaina gehienez 6 m² izanen da oinplanoan, eta garaiera, gehienez, 2,5 m.

18. artikulua. Finkak itxi eta berdintzea.

Finketako itxiturak onartuko dira planoetan ezarririko lerrokadurei eutsiz, bideetarako, eremu libreetarako eta ekipamendu publikoetarako lurzoru lagapenak errespetatuta.

1. Landarezkoa ez den edozein itxitura egiteko, lizentzia eskatu beharko zaio Udalari. Eskaerarekin batera, behar bezalako irudizko eta idatzizko deskribapenak eta aurrekontu xehakatua erantsiko dira.

2. Orokorrean, eta ordenantza partikularrek xedatzen dutenagatik ere, hiri lurzoruan finketako itxiturek ezin izanen dute 1,50 m-tik gorako garaierarik izan, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Harlangaitzezko edo harriz xaflaturiko hormigoizko fabrikako itxitura, 100 cm-ko gehieneko garaieraraino, barneko edo kanpoko sestraraino.

Fabrikako itxitura garaiagoak baimentzen ahalko dira lurrei eusteko, Udalak kasu bakoitzean adierazten dituen baldintzak errespetatuta.

b) 1,50 m-ko gehieneko garaieraraino metalezko segurtasun sarea edo hesia edo zurezko edo zeramikazko saretak dituen landarezko itxitura paratzen ahalko da, hutsuneen proportzioa %75etik gorakoa bada.

3. Finka mugakideen arteko itxiturak hesia duen metalezko sareaz egiten ahalko dira, 1,80 m-ko gehieneko garaieraraino.

4. Hiri lurzoru urbanizaezinean itxiturek gehienez 1,20 m-ko garaiera izanen dute eta ordenantza partikularrean xedatuta dagoena bete beharko dute.

Debekatuta dago finken barnealdeko lurzoruaren gaur egungo egoera aldatzea finken perimetroan 60 cm-tik gorako altuera daukaten koskak edo eustormak agertzea ekar dezaketen lur-mugimenduak eginez.

19. artikulua. Irisgarritasuna.

Sortzen diren ekipamendu eta zerbitzu berriak minusbaliatuentzat irisgarriak izanen dira.

Eraikinak handitu, eraberritu, egokitu, hobetu edo erabilera aldatzeko obrak egiteko, 4/1988 Foru Legearen 3. artikuluan xedatuta dagoenari jarraituko zaio.

20. artikulua. Instalazio bereziak.

1. Debekatuta dago irratia eta telebista hartzeko antenak paratzea eraikinetako fatxadetan, estalkian edo jabetza pribatuko lurzatiaren gune librean derrigor kokatu behar direla.

2. Debekatuta dago eraikinen kanpoaldean alarma akustikoak paratzea auzokoen lasaitasuna eta atsedena bermatzeko.

II. KAPITULUA

Antolamenduz kanpoko egoeraren gaineko ordenantza

21. artikulua. Esparrua.

1. Antolamendu planoetan hiri lurzoruan zein lurzoru urbanizaezinean planeamenduarekin bateraezinak izateagatik antolamenduz kanpo agertzen diren eraikin eta instalazioei aplikatzen zaie.

2. Aurreko puntuan erran dena gorabehera, eraikin edo instalazioren bat planeamenduko aurreikuspenekin bat etortzen ez bada eta antolamendu planoetan ageri ez bada, Udalak ofizioz nahiz alderdi batek eskaturik ebatziko du, haren egoera juridikoaz, aldez aurretik interesdunari entzunaldia emanda. Ebazpen horren bidez, kasuko eraikina antolamenduz kanpo deklaratuko da edo, bestela, planeamenduko aurreikuspenak aldatuko dira.

3. Antolamenduz kanpokotzat jotzen diren eraikin edo instalazioetan ezin izanen da egin ez finkatzeko, ez bolumena handitzeko, ez modernizatzeko edo desjabetze-balioa igotzeko obrarik. Bakar-bakarrik onartuko dira higiezinaren segurtasun eta higienerako beharrezkoak diren konponketak.

4. Antolamenduz kanpo dauden eraikinen gaur egungo erabilerak toleratzen dira, baina espresuki debekatuta dago erabilera aldatzea.

II. TITULUA

Ordenantza partikularrak hiri lurzoruan

I. KAPITULUA

Eraikin finkatuen eta eraikin berrien gaineko ordenantza

22. artikulua. Esparrua.

1. Lehendik dauden eta finkatuta dauden eraikinei eta hirigintzako araudiak baimentzen dituen eraikin berriei aplikatzen zaie, hiri lurzoruan. Ordenantza hau orokorra da hiri lurzorurako, eta gainera, eraikin katalogatuen eta babes araubidearen mendean daudenen gaineko ordenantza partikularrak osatzen du.

2. Antolamendu planoetan hiri lurzoruaren kategoriak azaltzen dira: Finkatzea eta eraikin berriak bizitegitarako eraikin eta orubeetarako eta erabilera horren osagarriak diren eraikinetarako: garajeak eta trastelekuak, nekazaritza eta industria eraikinak, "beste erabilera batzuk" kalifikazioa dutenak.

Gainera, ekipamendu erabilerak eta eremu libre publikoak azaltzen dira. Era berean, antolamenduz kanpo dauden eraikinak ere azaltzen dira.

3. Ekipamendu erabilera publikoko eraikin eta orubeak ez daude eraikuntzaren gaineko ordenantzen mendean, 2. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, baina bat hirigintzako araudiaren mendean.

23. artikulua. Irizpide orokorrak.

1. Eraikin katalogatuak alde batera utzita, eraikin guztiak eraisten ahal dira, haien ordez eraikin berri bat eraikitzeko, planoetan adierazten diren lerrokaduren barnean (gehienetan lehendik dauden lerrokadurak), kasu bakoitzean hirigintzako araudiak azaltzen duen aprobetxamenduarekin.

2. Bizitegitarako eraikin finkatuak zaharberritzen ahal dira, edo haien ordez garaiera arautzailera heltzen diren eraikinak egin. Lehendik dagoen eraikinaren garaiera txikiagoa bada eta zaharberritzea aukeratzen bada, garaiera arautzaile horretara heltzen ahalko da.

3. Bizitegirako erakini berrien orubeak antolamendu planoetan azaltzen diren lerrokaduren barnean eraikitzen ahalko dira, garaiera arautzaileak zehazten duen gehieneko bolumenarekin.

24. artikulua. Lerrokadurak eta sestrak.

1. Lerrokadurak: gaur egungo eraikinak finkatu dituen lerrokadurak, lerrokadurak aldarazten dituzten planoetan esleitutako lerrokadura berriak eta onesten diren xehetasun azterlanek xehatzen dituzten lerrokadurak aplikatu behar dira.

2. Sestrak: gaur egungoak aplikatu behar dira, baita urbanizazio proiektuetan adierazten direnak ere.

25. artikulua. Tipologia.

Eraikin berriak eraikitzean eta lehendik daudenak zaharberritzean, ahal den neurrian oinplano angeluzuzeneko forma inguratzaile prismatikoak erabiliko dira, lehendik dagoen tipologiaren antzera.

Estalkiak maldadunak izanen dira, bateratuak, bi, hiru edo lau isurialdekoak, eta ahal dela, lehendik dauden etxeen ereduei jarraituko diete.

Bolumen sinpleak gomendatzen dira, makla edo sargunerik gabeak. Balkoiak eta begiratokiak onartzen dira, geroago arautuko diren baldintzetan.

26. artikulua. Garaierak.

1. Antolamendu planoetan bizitegitarako azaltzen diren eraikin zaharberrituen edo eraikin berrien gehieneko garaiera 7 m izanen da, honela garatuta: beheko solairua, solairu bat eta bizitzeko egokia den estalkipea.

2. "Beste erabilera batzuk" kategoriarekin sailkatuta dauden eraikinek gehienez 4m-ko garaiera izanen dute, beheko solairuarekin. Garaiera handiagoa badute, gaur egungo garaiera mantentzen ahalko dute, baldin eta zaharberritzea erabakitzen bada.

3. Antolamendu planoetan zehaztutako orubeetan, gehienez 7 m-ko garaiera duten eraikin berriak eraikitzea onartzen da, honela garatuta: beheko solairua, solairu bat eta estalkipea.

27. artikulua. Estalkiak.

1. Estalkiak maldadunak izanen dira, gaur egungoen antzeko forma eta maldekin. Bi, hiru edo lau isurkiko forma soilak hartuko dira, eta ahal dela, faldoi eta hegalak alferrik zatitzea edo alferrikako hastialak sortzea saihestuko da.

2. Estalki lauak eta terrazak onartuko dira hurrengo kasuetan:

a) Baimenduriko beheko solairuen estalki irtenak eta eranskinak.

b) Lehen solairuko eta estalkipeko terrazak, azalera osoan estalita badaude, eta azalera hori gehienez 25 m² bada.

3. Estalki maldadunetan, estaltzeko materiala zeramikazko teila izanen da, kolore gorri naturalean.

Salbuespen gisa, estaltzeko material diferenteak baimentzen ahalko dira behar bezala justifikatutako kasuetan: eranskinak, dorreak, elementu bereziak, begiratokiak etab.

4. Euri urak teilatu-hodietan bilduko dira, eta zorrotenetan barna bideratuko dira kalearen mailaraino. Teilatu-hodiak zink edo altzairu galbanizatu pintatuzkoak izanen dira, baina ez plastikozkoak, eraikin osagarrietan eta eranskinetan izan ezik. Zorrotenak, beheko 2 m-etan, burdin urtuzkoak izanen dira eremu publikora begira dauden kasuetan.

5. Estalkiaren planoaren gainetik ez da baimenduko inolako bolumen eraikirik, estalkiko ohiko elementuak izan ezik: argizuloak, txapitulak, tximiniak etab.

Estalkiaren planoan leihoak (Velux motakoak) irekitzea onartzen da, fatxaden baoen konposizioarekin bat etorriz.

6. Tximiniak fabrika-obrakoak izanen dira beti, eta haien kanpoko gainazalak fatxaden akabera berbera izanen du.

28. artikulua. Txapitulak.

Fatxaden baoen konposizio ardatzetan txapitula erako leihoak egitea onartzen da, honako baldintza hauekin:

a) Albo-hormen itxurazko lodiera gehienez 15 cm izanen da. Lodiera, kanpoko paramentutik leihoaren markora doana da.

b) Kanpoko paramentuetako akaberaren materiala eta kolorea fatxadetan bezalakoak izanen dira, salbu eta fatxadak bistako harria duenean; horrelakoetan emokadura pintatua aukeratuko da.

c) Txapitulen estalkia bi edo hiru isurikikoa izanen da, eta estalkiaren gainerako aldeko material berbera erabili beharko da.

d) Txapitularen zabalera, guztira, kanpoko paramentuen artean, gehienez 1,80 m izanen da.

29. artikulua. Teilatu-hegalak.

1. Teilatu-hegala nahitaezkoa da eraikin guztietan, eta erabili beharreko materiala hau izanen da:

-Harri naturala edo artifiziala eta bistako hormigoia edo hormigoi pintatua.

-Bernizatu edo pintatutako zura.

2. Teilatu-hegala gutxienez 40 cm aterako da, eta gehienez 90 cm, kalearen zabalera kontuan hartuta (Ordenantza Orokorra, 14. artikulua).

30. artikulua. Fatxadak.

1. Hormetan, behar bezala egindako harlanduzkoak, harlanduxkozkoak edo harlangaitzezkoak direla ere, harria agerian utziko da, eta albo-junturen tratamendua maila berekoa edo hondoratua izanen da, baina inola ere ez irtena.

2. Lehendik dauden gainerako hormetan eta obra berrietan fatxadak harri plakazkoak izanen dira, edo karezko edo zementuzko morteroarekin emokatuak. Kasu horretan:

a) Bertako harriz egindako zokaloa egonen da, piezakatze erregularrekin edo zakar antzeko piezakatzeekin.

b) Kolore sorta boliaren antzeko kolore zurien eta okre eta lur kolore argien artekoa izanen da. Beste kolore batzuk udalak onetsi beharko ditu, kasurik kasu.

3. Udalak beste material batzuk baimentzen ahalko ditu, salbuespen gisa, bezala justifikatutako proposamen formalak kontuan hartuta.

31. artikulua. Fatxaden baoak.

1. Beheko solairuko baoak eraikineko gainerakoekin bat etorriko dira.

2. Baoen antolaera eta neurriak, herriguneen landa izaerarako egokia eta antzekoa beharko du izan. Ez dira baimenduko konposiziozko konponbide nabarmenak edo inguruan eragin kaltegarria sor dezaketenak.

3. Bao bertikalak edo karratuak gomendatzen dira, eta estalkipeetako hastialetan bao bereziak baimentzen dira.

32. artikulua. Arotzeria eta sarrailagintza lanak.

1. Kanpoko baoen itxituran zur bernizatua edo pintatua erabiltzea gomendatzen da.

2. Balaustrak eta burdin sareak burdin trinkozkoak izanen dira, eta profil hutsak, bilbadurak eta xaflak baztertuko dira. Baimendu egiten dira zur bernizatu edo pintatuzko balaustrak.

3. Arotzeria eta sarrailagintzako bestelako material batzuk baimentzen ahalko dira: PVCa, aluminio lakatua etab. Udalaren iritziz eraikinaren edo ingurunearen estetikari kalterik egiten ez zaionean.

33. artikulua. Pertsianak.

1. Baoen kanpoko babesek forma hauekizanen dituzte:

a) Z itxurako kontraleihoak, bernizatu edo pintatuak.

b) Kontraleiho tolesgarriak, bernizatu edo pintatuak.

c) Sareta-kaxa barnealdean duten pertsiana biribilgarriak baimentzen ahalko dira.

Orokorrean, b konponbidea hartzea gomendatzen da.

2. Beste material batzuk baimentzen ahalko dira Udalaren iritziz eraikinaren edo ingurunearen estetikari kalte egiten ez zaionean.

34. artikulua. Hegalkinak.

1. Hegalkinak debekaturik daude.

2. Balkoiak eta begiratokiak baimentzen dira, baldin eta fatxadaren luzeraren 2/3 baino luzeagoak ez badira.

3. Eremu publikora begira dauden fatxadetan, balkoi eta begiratokien, gehieneko hegala eta sestratik neurtutako garaiera Ordenantza orokorrak arautuko ditu (14. art.).

4. Kanpora ateratzen den lauzaren materiala honakoa izanen da: harri naturala edo artifiziala eta enkofratu jarraituaren gaineko hormigoia, lauzaren ertza gehienez 20 cm izanen dela.

35. artikulua. Elementu irtenak.

1. Ataripeak eta markesinak onartzen dira sarbideetan, eremu publikoan sartu gabe.

2. Ez dira onartzen olanak eremu publikoaren alboko fatxadetan.

3. Errotuluak jartzea baimenduko da, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Puntu horretan sestratik gehienez 4 m-ra geratu beharko dute.

b) Errotuluak beheko solairuko baoetan jartzea gomendatzen da, baina banderatxo gisako errotuluak onartzen dira fatxadaren perpendikularrean.

c) Banderatxo gisako errotuluen gehieneko garaiera 100 cm izanen da, eta fatxadari atxikitako edo baoetan sartutako errotuluena 50 cm.

d) Errotuluaren gehieneko azalera 1 m² izanen da.

e) Gehieneko irtengunea, fatxadaren planoarekin alderatuta, banderatxo gisako errotuluetan, 50 cm izanen da, eta fatxadari atxikitako errotuluetan 10 cm.

f) Diseinu, kolore edo kokalekua kontuan hartuta eraikinaren edo inguruaren estetikari kalte egiten ahal dioten errotuluak debekatuko dira.

36. artikulua. Zati berriak eta eranskinak.

1. Lehendik dauden bizitegitarako eraikinen zati berriak eta eranskinak baimentzen dira, honako baldintza hauekin:

a) Zati berriaren edo eranskinaren gehieneko okupazio azalera bizitegitarako azalera okupatuaren %25 izanen da. Lehendik atxikitako eraikinik badago, handitzen ahalko dira, muga horretaraino heldu arte.

Modu horretan handitu ondoren eraikina bere azken bolumenean finkatuta geratuko da, eta gero ezin izanen da zati berri edo eranskinik egin.

b) Zati berria edo eranskina duen eraikinaren multzoari dagozkion ordenantza orokor eta partikularra aplikatuko zaizkio.

2. Pabiloi independente bat eraikitzea onartuko da honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Bizitegitarako lurzatian lehenago eranskinik ez egotea.

b) Ez da gaindituko beheko solairuaren garaiera, 3 m-ko gehieneko garaierarekin.

c) Okupatutako azalera gehienez 30 m² izanen da, edo lehendik dagoen eraikinak okupatzen duen azaleraren %25.

d) Eraikin nagusitik 3 m gutxienez aldenduko da.

e) Estalkiak maldadunak izanen dira eta 27. artikuluko gainerako determinazioak beteko dituzte.

37. artikulua. Lehendik dauden eraikin osagarriak: Garajeak-trastelekuak.

1. Hiri lurzoruko erabilera planoetan "beste erabilera batzuk" azalpena duten eraikinak bizitegiaren erabilera osagarriak dituzten eraikinak dira, eta haien ezaugarri formalak eta dimentsioa kontuan hartuta, ez da baimentzen haien erabilera bizitegitarako aldatzea, Hirigintzako Araudiaren 10.3 eta 11.d artikuluetan aurreikusten dena alde batera utzita.

2. Hala finkatzen dira baldin eta haien azalerak 36. artikuluan azaldutako zati berri eta eranskinetarako baimentzen dena gainditzen badu; kontrakoa gertatuz gero, haien azalera handitzen ahalko da.

3. Eraikin horietan edozein motatako eraberritzeak egitean, 36. artikuluko determinazioak bete beharko dira.

38. artikulua. Industriako eta abeltzaintzako erabileretarako eraikinak.

Erabilera planoetan "beste erabilera batzuk" azalpena duten eraikinen artean (lehendik daudenak) industriarako eta abeltzaintzarako eraikinak daude. Gaur egungo erabilera eta bolumenarekin finkatuko dira. Haien ezaugarri formalak eta dimentsioa kontuan hartuta, ez da baimentzen haien erabilera bizitegira aldatzea.

Nolanahi ere, erabilera horiek mantentzeko, abere ustiategiek bete beharreko higiene eta osasun arloko baldintzak ezartzen dituen 188/1986 Foru Dekretuaren 6. artikuluko determinazioak bete beharko dira.

39. artikulua. Eraikin babestuen ingurua.

1. Udalak erantsitako katalogoko eraikin babestuen inguruan eskatzen diren obra eta instalazioen espedienteetan egokiak diren zuzenketak ezartzen ahalko ditu, ingurumena ez hondatzeko, ikuspegiak modu nabarmenean ez aldatzeko, eta ahal dela, hiri bilbearen eta eraikin katalogatuetatik hurbil dauden eraikinen kalitate arkitektonikoaren arteko integrazioa bideratzeko.

2. Inguru horretan, obretako espedienteetan, beharrezkoa den dokumentazioaz gain hauek agertuko dira: eraikin katalogatuei buruz egin beharreko jarduketaren arkitektura arloko azterketa eta balorazioari buruzko memoria, eta jarduketa zein eraikinetan egin nahi den, haren kanpoaldearen argazkiak, hurbilen dauden eraikin katalogatuak barne direla.

3. Udalak eragotzi egin beharko ditu nabarmenak diren edo multzoaren harmoniarekin bat ez datozen konposizio, forma, bolumen, ehundura eta koloreekin hiri ingurunearen batasun formalaren aurka egiten duten jarduketak.

II. KAPITULUA

Babes ordenantza

40. artikulua. Esparrua.

1. Intereseko eraikinen katalogoan dauden eraikinek, aurreko kapituluko hiri lurzoruko eraikuntzaren gaineko ordenantzaren mendean egoteaz gain, kapitulu honetan berariaz ezartzen diren determinazioak bete beharko dituzte.

41. artikulua. Baimenak.

1. Nahitaezkoa izanen da arkitektoaren proiektua izapidetzea eta Vianako Printzea Erakundearen txosten loteslea lortzea kasu hauetan:

a) Interes Kulturaleko Ondasunen Katalogoan dauden eraikinak: Artiedako Jauregia, XV. mendeko leinu-etxea, elizak eta baselizak, eta monumentu-iturriak, gurutzeak, edo Udalaren iritziz tipologia berezitzat hartzen ahal diren beste batzuk.

b) Plan honetako intereseko eraikinen katalogoan sartuta dauden eraikinetan egindako jarduketak, Udalak Nafarroako ondare arkitektonikoa zaintzeaz arduratzen duen erakundearen aholkularitza beharrezkotzat jotzen duenean.

2. Gainerako kasuetan, Udalak eraikin babestuetan salbuespen gisa honako mota hauetako jarduketak baimentzen ahalko ditu:

-Barne hustuketa edo eraispen partzialak.

-Lerrokadurak, garaierak edo estalkien altuerak aldatzea.

-Baoak ireki edo handitzea.

-Sotoak.

-Bizigarritasuna hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren eraberritze obra guztiak, babestu nahi diren balio arkitektonikoen kontserbazioari kalterik egin gabe.

42. artikulua. Eraikin babestuen ingurua.

1. Erantsitako katalogoan sartuta dauden eraikin babestuen inguruan, Udalak obra eta instalazioen espedienteetan egokiak diren neurri zuzentzaileak ezartzen ahalko ditu ingurumena ez hondatzeko, ikuspegiak modu nabarmenean ez aldatzeko eta hiri bilbearen integrazioa bideratzeko.

2. Inguru horretako eraikinen obra eta instalazioen espedienteek Ordenantzen 39. artikuluko determinazioak bete beharko dituzte.

43. artikulua. Irizpide orokorrak.

1. Eraikinaren gaur egungo bolumenak, garaierak, estalkien motak eta materialak, fatxaden elementu eta materialak, baoen antolamendua eta orokorrean eraikuntzak elementu eta ezaugarri interesgarriak mantenduko dira, horiengatik eraikina katalogoan sartzeko kontuan hartu badira.

2. Barnealdea zaharberritzea onartzen da, baliozko elementu bereziak kontserbatuz edo, bidezkoa bada, lehengoratuz: eskailerak, argizuloak, estalkiko egiturak, apaingarriak etab.

44. artikulua. Lerrokadurak.

1. Eraikina zaharberritzean lehendik dauden lerrokadurak mantenduko dira.

2. Udalak salbuespen gisa, lerrokadura modu partzialean aldatzea baimentzen ahalko du, soilik hori eraikina eta haren ingurua orokorrean hobetzeko beharrezkoa denean.

45. artikulua. Garaierak.

1. Gaur egungo garaierak mantenduko dira, partzialak zein guztizkoak.

2. Salbuespen gisa, garaierako modu partzialean aldatzea baimentzen ahalko da, soilik Udalaren iritziz horrek eraikina eta haren ingurua orokorrean hobetzea ekartzen duenean.

3. Salbuespen gisa, baimentzen ahalko da lerrokaduren barnean sotoak egitea.

46. artikulua. Estalkiak.

1. Lehendik dauden estalkien egiturak, formak, maldak eta materialak kontserbatuko dira, eta ez da onartuko zurezko eraikuntza sistemen ordez teknologia berriak erabiltzea, sistema horiek interesekoak direnean. Gainerako kasuetan, aldaketak baimentzen ahalko dira gaur egungo forma eta maldetan, horren bidez eraikina eta haren ingurua orokorrean hobetzen ahal badira.

2. Baliozko elementuak behar bezala kontserbatu eta eraberrituko dira: zurezko teilatu-hegalak, portaleak, leihoak, eta orokorrean katalogoan azaltzen direnak.

3. Estaltzeko materiala zeramikazko teila laua izanen da, kolore naturalean. Salbuespen gisa, estaltzeko bestelako materialak baimentzen ahalko dira, modu partzialean eta behar bezala justifikatutako kasuetan: Eranskinak, dorreak, argizuloak, elementu apaingarriak etab.

4. Euri urak zink edo altzairu esmaltatuzko teilatu-hodietan bilduko dira, eta material bereko zorrotenetan barna bideratuko dira estolda-sarera. Ageriko zorrotenak, beheko 2 m-etan, burdin urtuzkoak izanen dira kalera begira dauden kasuetan.

5. Estalkiaren planoan leihoak (Velux motakoak) irekitzea onartzen da, fatxaden baoen konposizio ardatzekin bat etorriz.

6. Tximiniak fabrika entokatu eta pintatuzkoak izanen dira beti, eta ez dira inola ere onartuko bestelako materialak: metalak, zuntz-zementua etab.

47. artikulua. Teilatu-hegalak.

Eraikin katalogatuetan lehendik dauden teilatu-hegalen artean ordenantza orokorrean onartutakoek baino hegalkin handiagoa dutenak finkatu eta eraberritzea onartzen da.

48. artikulua. Fatxadak.

1. Harlanduzko hormak eta behar bezala egindako harlangaitzezkoak mantenduko dira.

2. Horma emokatuak dituzten eraikinetan debekatuta dago gainazalaren kanpoaldea pikatzea harria agerian jartzeko, harri hori behar bezala egindako harlangaitza ez bada.

3. Mantendu -edo, bidezkoa bada, osatu- eginen dira izkinako harlandu kateadurak eta zokaloek, baoen azpadurak, inpostek, erlaitzek etab. eratzen dituztenak.

4. Intereseko sarrailagintza eta arotzeria lanak mantenduko dira eta, bidezkoa bada, egoera txarrean dauden piezak zaharberrituko dira.

5. Gaur egungo kokalekuetan mantenduko dira (justifikatutako arrazoirik ez badago) elementu historiko eta apaingarriak: ezkutuak, erliebeak, inskripzioak, ateburuak etab.

49. artikulua. Fatxaden baoak.

1. Ahal den neurrian, eraikineko baoen jatorrizko konposizioa berreskuratuko da. Jatorrizko baoak eraldatzean eta bao berriak irekitzean haien antolamendu eta diseinua berriro osatuko dira, eta jatorrizkoak kontserbatuko dira.

2. Beheko solairuan, eraikinek baoen eraldaketak jasan ditzaketen lekuetan, ordena lehengoratu eginen da eta baoak konposizio orokorraren ardatz eta dimentsioei egokituko zaizkie. Baoen tamaina 1,20 m izanen da leihoetan, eta 2,40 ateetan, kalera begira dauden fatxadetan.

3. Salbuespen gisa, bao berriak handitzea edo irekitzea baimentzen ahalko da bizigarritasuna hobetzeko, lehendik dagoen baoaren konposizio-ordena eta tipologia errespetatuta, horrela eraikinaren balio arkitektonikoa hondatzen ez denean.

50. artikulua. Pertsianak.

Eraikin katalogatuetan, baoen kanpoko babesek honako forma hauek izanen dituzte:

a) Kontraleiho tolesgarriak, bernizatu edo pintatuak.

b) Zurezko pertsiana, bernizatua edo pintatua, sareta-kaxa barnealdean dutenak.

Debekatuta daude material metaliko edo plastikozko pertsiana eta kontraleihoak.

51. artikulua. Hegalkinak.

1. Hegalkinak debekaturik daude.

2. Salbuespen gisa, begiratokiak baimentzen ahalko dira. Haien gutxieneko zabalera estaltzen duen fatxadako baoen zabalera halako bi izanen da, eta gehienez 4 m izanen da.

3. Salbuespen gisa, konposizio-ardatzetan dauden balkoiak irekitzea edo handitzea baimentzen ahalko da honako baldintza hauekin:

-Baoaren gehieneko zabalera 1,30 m izanen da.

-Kanpora ateratzen den lauzaren materiala honakoa izanen da: harri naturala edo artifiziala edo enkofratu jarraituaren gaineko hormigoia, zuriz pintatua, eta burdinurtua zeramikarekin.

-Lauzaren ertza gehienez 20 cm izanen da, eta ertz txikiagoak onartuko dira zeramikazko plementeria duen burdin forjatuzko eraikuntza tradizionala aukeratzen bada.

-Balkoiaren itxiturek eredu tradizionalei jarraituko diete: barrote bertikalak dituen sarrailagintza lana, eskudelekin, eta harlauzan puntualki ainguratutako beheko profilarekin.

-Materiala burdin forjatua edo altzairua izanen da profil trinkoetan, kolore ilun edo metalizatuetan pintatua. Baimendu egiten dira zur bernizatu edo pintatuzko babesak.

4. Balkoi eta begiratokien gehieneko hegala 60 cm izanen da eta sestratik neurtutako garaiera Ordenantza Orokorrak arautuko du (14.1. art.).

52. artikulua. Elementu irtenak.

1. Ez da onartzen inolako markesina edo olanarik.

2. Errotuluak beheko solairuko baoetan soilik jartzea baimentzen da, fatxadatik irten gabe, eta gehienez 50 cm-ko garaiera dutenak.

3. Diseinu, kolore, tipografia etab. hartuta elkarrekin bat ez datozen errotuluak edo eraikinaren edo inguruaren estetikari kalte egiten ahal diotenak debekatuko dira.

53. artikulua. Zati berriak eta eranskinak.

1. Eraikin katalogatuetan ez daude baimenduta handitzeak edo eranskinak.

2. Eraikin katalogatuei atxikita baimentzen ahal diren eraikin osagarriek haien garaieraren berdina den distantzia aldenduta geratu beharko dute.

III. TITULUA

Ordenantza partikularrak lurzoru urbanizaezinean

I. KAPITULUA

Lurzoru urbanizaezineko ordenantza

54. artikulua. Esparrua.

Mota horretako lurzorurako, orokorrean, lehendik dauden eraikinei eta lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren eraikin berriei aplikatzen zaie, Urraulbeitiko udal mugape osoan.

Aizpe, Apardoze, Argirotz, Askotz, Muru eta Puiuko Erdi Aroko herri hustuetan dauden eraikinak sartzen dira.

Antolamendu planoetan lurzoru urbanizaezineko kategoria batzuei eta besteei atxikitako eremuak zehazten dira. Hain zuzen ere, haien arauak hirigintzako araudian zehazten dira.

Hemen ezartzen dira eraikinen eta obra osagarrien ezaugarri fisikoei buruzko determinazioak lurzoru urbanizaezineko kategoria guztietan.

55. artikulua. Baimenak.

1. Lurzoru urbanizaezinean eremu bakoitzaren hirigintzako araudi partikularra betetzen duten eraikinak soilik baimenduko dira.

2. Lehendik dauden eraikinak gaur egungo erabilerarako edo erabilera berri baterako berritu eta handitzea baimentzen da, baldin eta erabilera baimengarriak badira, 56. artikuluan azaltzen diren baldintzekin.

3. Erabilera edozein modutan aldatuz gero, sustatzaileak jarduera-lizentzia eskatu beharko du legeak azaltzen dituen baldintzekin.

4. Jarduera eta erabilera baimengarriak baimentzeko prozedurak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 42. eta 44. artikuluetan xedatuta dagena bete beharko du.

5. Lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren eraikin berrien gehieneko garaiera 7 m izanen da.

56. artikulua. Handitzea eta berritzea.

1. Lurzoru urbanizaezinean dauden eraikinak berritzeko, hirigintzako araudian xedatuta dagoenari kalterik egin gabe, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Garaiera 7 m izanen da gehienez ere. Gaur egungo eraikinak garaiera txikiagoa badu, gehieneko garaierara heltzea onartuko da. Bestela, gaur egungo eraikinak gehienek garaiera gainditzen badu, gaur egungo garaieran finkatzea onartuko da.

b) Estalkiak maldadunak izanen dira, forma soilekin. Estalkiaren materiala zeramikazko teila izanen da, kolore naturalean. Industria, nekazaritza eta abeltzaintzarako eraikinetan, beste material batzuk erabiltzea onartzen da, adibidez zuntz-zementua edo metal lakatuak, betiere kolore gorrixketan.

Udalak, salbuespen gisa, beste material eta kolore batzuk baimentzen ahalko ditu, horiek erabiliz ingurunearen estetika hondatzen ez bada.

c) Fatxadaren materialak hauek izanen dira:

-Harri naturala edo artifiziala eta hormigoia.

-Ageriko blokea, harea kolorekoa.

-Okre koloreko bistako adreilua.

-Kolore argietan pintatutako emokadura.

-Hormigoizko aurrefabrikatuak.

-Panel metaliko lakatuak.

Debekatuta daude beste material batzuk, bereziki hormigoizko blokea bere kolorean, eta zuntz-zementua.

d) Arotzeria eta sarrailagintza lanak betiere pintatuta egonen dira, eta ez dira onartuko ageriko altzairu galbanizatuak, ezta aluminioa ere, bere kolorean.

2. Hirigintzako Araudian xedatuta dagoenari kalterik egin gabe, eta katalogatuta edo Antolamendutik kanpoko egoeran dauden eraikinak alde batera utzita, lurzoru urbanizaezinean lehendik dauden eraikinak handitzen ahalko dira gaur egun okupatzen duten azaleraren %25ean. Handitzeen ezaugarri formalek eta dimentsionalek aurreko idatz-zatian berritzeetarako xedatuta dagoena bete beharko dute.

57. artikulua. Finketako itxiturak.

1. Finketako itxiturak baimentzen ahalko dira baldin eta landare itxiturak edo hesola eta txarrantxaz egindako itxiturak badira. Bi kasuetan, gehieneko garaiera 1,20 m izanen da.

2. Espresuki debekatuta daude finken bestelako itxiturak, bereziki fabrikazko itxiturak, hauen garaiera edozein dela ere.

3. Errepide eta bideetatik hurbil dauden itxiturek bideetaraino legean ezarrita dauden tarteak utziko dituzte.

58. artikulua. Finkak zatitzea.

1. Finka zatitzea, lurzorua loteetan zatitzea (aldi berean edo bata bestearen ondotik) izanen da, bizitegi erabilerarako, aisiako baratzetarako, edo eraikinak sortzeko aukera dakarren edo ez dakarren beste edozein erabilerarako, eta zerbitzu-azpiegiturak (sarbidea, ura, saneamendua, elektrizitatea etab.) izan zein ez:

2. Lurzoru urbanizaezinean debekatuta daude mota guztietako zatiketak.

59. artikulua. Finken bananketa.

Zatitzeko debekuak ez ditu eragozten landalurren jabetzaren eskualdaketak, bereizketak eta bananketak, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta basozaintzaren erabileretarako edo legeak onartzen dituen beste erabilera batzuetarako bada.

60. artikulua. Aisiako baratzeak.

1. Baratzeek lurzati barreiatu izaten jarraituko dute, eraikin prekarioren bat edo besterekin, eta ezin izanen da haien nekazaritza izaera aldatu.

2. Baratzeen itxiturak dauden landare espezieen banaketa tradizionalak errespetatuko ditu. Txarrantxa, oholesia edo landare espezieak erabiltzen ahalko dira, eta inola ere ezin izanen dira fabrikazko obrekin banatu.

3. Lehendik dauden baratzeen edo baratze berrien gainean lanabesak gordetzeko etxolak soilik eraikitzen ahalko dira, honako ezaugarri hauekin:

-Baratzeko tresnak biltzeko soil-soilik erabili behar dira.

-Gehieneko azalera: 8 m².

-Solairu bakarra, 3 m-ko gehieneko garaierarekin.

-Ez dute zimendurik izanen, eta kanpoko paramentuak material entokatuzkoak izanen dira, zuriz pintatuak. Arotzeria lanak pintatuak izanen dira eta estalkia zeramikazko teilazkoa.

-Etxola aurrefabrikatuak paratzea onartzen da. Prototipoak Udalak ontzat eman beharko ditu.

-Bideen ertzetik 4 m-ra egonen dira.

61. artikulua. Mintegiak eta berotegiak.

1. Halakotzat joko dira landareak kontrolpeko baldintzetan hazteko erabiltzen diren estalkipeko espazioak.

2. Zaintza eta administraziorako eraikin lagungarriak behar dituzten merkataritza-ustiategiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eraikinaren gehieneko okupazioa finkaren azaleraren %10, gehienez ere 100 m².

b) Solairu bakarra, 3 m-ko gehieneko garaierarekin.

c) Aparkalekuak eta zamalanetarako espazioak lurzatiaren barnean geratuko dira.

62. artikulua. Urbanizazioa eta instalazioak.

Baimentzen diren kasuetan, instalazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Erregaia biltzeko aireko ageriko biltegiek landare itxiturarekin inguratuta egon beharko dute, gutxienez 2 m-ko garaieran.

b) Multzo elektrogenoek intsonorizaziorako instalazio eraginkorrak izanen dituzte.

c) Aisiako baratzeetan baimentzen diren tresnetarako etxolak zurezkoak izanen dira, aurrefabrikatuak, inoiz ere ez metalikoak. Prototipoak Udalak aldez aurretik ontzat eman beharko ditu.

63. artikulua. Nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioak.

Debekatuta daude nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietarako eraikin berriak, horretarako erreserbatuta dagoen gunetik kanpo.

64. artikulua. Lur mugimenduak.

1. Lurzoruaren topografiaren ondorioz lur mugimenduak egin behar direnean jarduera bat edo eraikin bat ezartzeko, horretarako baimenduta dauden eremuetan, honako eskakizun hauek bete beharko dira:

a) Lubetak edo ezpondak gehienez ere 3 m-ko garaiera izanen du. Kota handiagoak gainditu behar badira, mailaka eginen da, 2m baino gutxiagoko kosketan eta %100tik beherako maldetan.

b) Eraikinaren eta lubeta edo ezpondaren oinarri edo gainaldearen arteko tartea 3 m izan beharko da gutxienez.

c) Lurzatiaren barnean egiten diren lur mugimenduek betiere errespetatuko dute lurzoru mugakidearen maila, eustormarik sortu gabe. Tarteko ezpondak eginen dira, gehienez %50ko malda dutenak.

d) Lur mugimenduak eraikin bat eraikitzeko egiten badira, eraikinaren proiektuan sartu beharko dira.

65. artikulua. Publizitatea.

1. Zerbitzuetako establezimenduen publizitate-errotulazioan eraikinarekiko eta haren inguruarekiko harmoniaren irizpideei jarraitu beharko zaie.

2. Lurzoru urbanizaezinean ez da inon ere onartuko publizitate-hesiak jartzea.

3. Publizitatea debekatuta dago elementu naturaletan (harkaitzak etab.); zein elementu eraikietan (zubiak, tunelak, hormak, karelak, instalazioen zutoinak etab.).

66. artikulua. Nekazaritza eta abeltzaintza erabilera.

1. %6tik gorako malda duten lursailetan lurra lantzen denean, sestra kurbei jarraituko zaie.

2. Aldian aldiko lanketa behar duten labore berriak ezin izanen dira egin lurzatian batez beste %10etik gorako malda duten lurzoruetan.

3. Aldian aldiko lanketa behar ez duten belardi iraunkorrak edo laboreak ezin izanen dira egin lurzatian batez beste %20tik gorako malda duten lurzoruetan.

4. Lehendik dauden heskaiak eta zuhaizti txikiak kontserbatuko dira.

5. Baimentzen diren nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioen proiektuetan, ingurumen arloko neurri zuzentzaile egokiak sartu beharko dira eraikinak ingurunean begi-inpakturik sor ez dezan, ahal dela.

6. Debekatuta dago parasitoak kentzeko bainu-lekuetan edo tratamendu sanitarioetan sortutako hondakinak isurtzea. Lehendik dauden bainu-lekuetan hondakin horiek biltzeko eta gerora ebakuatzeko biltegiak jarri beharko dira.

7. Larreak lurzatian batez beste %30etik beherako malda duten lurzoruetan sortu beharko dira. %50etik gorako maldetan, larreak hobetzeko, sasiak ezin izanen dira makinaz garbitu.

8. Larre berrietan azaleraren %5 gutxienez bertako zuhaitzetarako utzi beharko da, eta azalera hori banatzean irizpide ekologikoak, pasaia arloko irizpideak eta abereak babesteko irizpideak kontuan hartu beharko dira.

67. artikulua. Josteta jarduerak.

1. Debekatuta daude floraren eta faunaren babesaren aurka egiten duten aisia nahiz kirol arloko jarduerak, edo abeltzaintza- edo nekazaritza-erabilera tradizionalekin bateraezinak direnak.

2. Debekatuta dago kanpaldi librea. Kanpaleku kolektiboak onartuko dira Udalaren baimena badute, betiere aldez aurretik kuotaren ordainketa justifikatzen bada eta kanpinlariak identifikatzen badira. Kanpaleku bakoitzak kanpaldirako data baino lehenago egun bat izanen du, dendak muntatzeko, eta beste egun bat geroago, dendak desmuntatzeko.

Zaborra horretarako ezarrita dagoen lekura eraman beharko da nahitaez. Komunak paratu beharko dira nahitaez, kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzekin. Kanpatzeko guneak ezin izanen dira hesiz itxi.

3. Debekatuta dago egurra aisiarako moztea (eraikuntza, sutzarrak etab.), jabearen berariazko baimena izan gabe.

4. Motordun ibilgailuak errepide asfaltatuetatik eta baimenduta dauden bideetatik soilik igaroko dira.

5. Motorrik gabeko ibilgailuak bideetatik igarotzen ahalko dira, hori debekatuta dagoela adierazten ez bada.

6. Debekatuta dago motordun ibilgailuekin edozein motatako lehiaketak egitea.

7. Motorrik gabeko lehiaketak eta pertsonen aparteko kontzentrazioak Udalak aldez aurretik eta espresuki baimendu beharko ditu.

68. artikulua. Beste erabilera eta jarduera batzuk.

1. Debekatuta dago sua leku irekietan piztea, helburu horretarako behar bezala seinaleztatuta dauden egituretan izan ezik.

2. Debekatuta dago harrobi iraunkorrak ireki eta ustiatzea. Egin beharreko obrak direla-eta justifikatuta dagoenean, eta materiala eskuratzeak gastu handiak eskatzen dituenean, aldi baterako ustiapenak baimentzen ahalko dira. Ustiatzen amaitu ondoren lehengoratzeko neurriak ezarriko dira.

3. Debekatuta dago ibai-ibilguetan legar eta hondarrak ateratzea.

4. %30etik gorako malda duten lurzoruetan debekatuta dago basoak galtzea ekartzen duten jarduerak egitea.

5. Debekatuta dago hondakinak, obra-hondarrak, zaborrak uztea edo edozein motatako isurketak egitea horretarako berariaz prestatuta eta baimenduta ez dauden tokietan.

6. Debekatuta dago gehieneko maldako lerroaren arabera lurzoruaren gaur egungo egoera aldarazten ahal duten lan mekanikoak -edozein motatakoak direla ere- egitea.

7. Debekatuta dago lurzoruaren eta landare-estalkiaren gaur egungo egoera aldarazten ahal duten obrak -edozein motatakoak direla ere- Udalaren baimenik gabe egitea.

8. Debekatuta dago lurzoruaren gaur egungo egoera edozein modutan aldatzea, baimendutako jardueretarako beharrezkoak direnak bazter utzita, betiere onartzen diren eremuetan egiten badira: basozaintza, abeltzaintza, nekazaritza, eraikuntza, kirola edo azpiegiturak.

9. Ura kutsa dezaketen eraikin berri guztiek, sor ditzaketen efluenteak arazteko sistema izan beharko dute.

10. Lehendik dauden eraikinek isurtzen dituzten hondakin-urek uren kalitaterako arriskua sortzen ahal dutenean, eraikin horietan beharrezkoak diren arazketa-sistemak paratu beharko dira.

11. Debekatuta dago ibai-ibilgu, sakan eta erreketan zuzenean xaboiak eta detergenteak erabiltzea ibilgailuak eta lanabesak garbitzeko nahiz norbera garbitzeko.

II. ERANSKINA

Eraikinen inbentarioa lurzoru urbanizaezinean

Zk.

KATASTROA

LURZATIA-POLIGONOA

LURZORU

MOTA

PLANOA

KOKALEKUA

JABEA

OKUP. AZAL.

AZAL. ERAIK.

SOLAIRUAK

ERABILERA

1

1

BL.K

174/2-4/B3

NARDOZE-ALDUATE

Corral del potro

 

 

 

 

HONDAKINAK

2

4.501 eta -1 bitarte

BL.K

174/2-4/C5

NARDOZE-ALDUATE

Carlosen eskorta

 

 

 

 

 

3

1

BL.SL

174/2-4/C6

NARDOZE-ALDUATE

Artzain Borda

 

 

 

 

 

4

4.501 eta -1 bitarte

NPE

174/2-4/B7

NARDOZE-ALDUATE

Juan Pérezen Borda

 

 

 

 

 

5

4.501 eta -1 bitarte

NPE

174/1-4/D5

NARDOZE-ALDUATE

FENSA

9

9

1

TRANSFORMADOREA

6

341-1

NPE

174/1-4/D6

NARDOZE-ALDUATE

NARDOZE-ALDUATEKO HERRILURRA

7,5

7,5

1

AUTOBUS ETXOLA

7

92 B- 1

NPE

174/1-4/D6

NARDOZE-ALDUATE

NARDOZE-ALDUATEKO HERRILURRA

71

71

1

UR BILTONTZIA

8

11-ACEFG-1

NPE

174/1-4/D6

NARDOZE-ALDUATE

ENCARNACION ZUASTI ESLAVA

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

9

82 C- 1

NPE

174/1-4/C5

NARDOZE-ALDUATE

NARDOZE-ALDUATEKO HERRILURRA

198

12

1

HILERRIA

10

4.501 eta -1 bitarte

NPE

174/1-4/C6

NARDOZE-ALDUATE

 

 

 

 

 

11

60-1

NPE

174/1-4/B6

NARDOZE-ALDUATE

NARDOZE-ALDUATEKO HERRILURRA

54

54

1

KRISTO SANTUAREN BASELIZA

12

138 C-2

BL.K

174/1-4/D3

ALDUATE.

Pérez Larrayaren Borda

 

 

 

 

 

13

58-2

NPE

174/1-4/C4

ALDUATE

 

 

 

 

 

14

58-2

NPE

174/1-4/C4

ALDUATE

 

 

 

 

 

15

79 B-C-2

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

16

4.501 eta -2 bitarte

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

LORENZO ITURBIDE IBAÑEZ

20

20

1

URMAELA

BILTONTZIA

17

4.501 eta -2 bitarte

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

JAVIER LEOZ PEREZ

107

107

1

URMAELA

ETXOLA

18

76-2

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

 

 

 

 

 

19

80 B-C-2

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

JOSE ANTONIO LEOZ PEREZ

66

66

1

 LANDAKO ETXOLA

20

75 B-C-2

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

PEDRO OYEREGI LANDA

32

32

1

 URMAELA ETXOLA

21

83 B-2

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

ALDUATEKO HERRILURRA

203

203

1

HILERRIA

22

81-2

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

ALDUATEKO HERRILURRA

13

13

1

ITURRIA

ASKA

23

81-2

NPE

174/1-4/C5

ALDUATE

ALDUATEKO HERRILURRA

11

11

1

GARBITOKIA

24

38 B-2

BL.K

174/1-4/B4

ALDUATE. Iturbide borda

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

25

-2

BL.K

174/1-4/A4

TABAR. Ordoqui Borda

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

26

-4

BL.K

174/1-4/A6

TABAR. Loperena borda

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

27

-4

BL.K

174/1-4/A7

TABAR. Aizpeko bidea

Irigoyen borda

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

28

4

BL.K

142/8-4/E6

TABAR. Aizpeko bidea

Simorena Borda

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

29

185 B.C.D.G-4

NPE

174/1-5/A2

TABAR. Tabarko Bidea

JESUS GARCIA ABINZANO

1.447

1.447

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

30

192 B-C-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

 

 

 

 

BIZITEGIA

31

193 B-C-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

 

 

 

 

BIZITEGIA

32

195 B-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

 

 

 

 

BIZITEGIA

33

196 B-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

34

190- 4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

SECUNDINO ESLAVA IRIBARREN

75

75

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

35

186 C-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

TABARKO HERRILURRA

298

298

1

HILERRIA

36

186 D-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

 

 

 

 

SANTA. CATALINA BASELIZA

37

168 B-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

 

 

 

 

 

38

100.1-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

 

 

 

 

 

39

100.2-4

NPE

142/8-5/E2

TABAR

 

 

 

 

 

40

174 D-4

BL.SL

142/8-5/D2

TABAR

TABARKO HERRILURRA

 

 

 

ITURRIA

41

174 B-4

BL.SL

142/8-5/D2

TABAR

TABARKO HERRILURRA

30

30

1

UR BILTONTZIA

42

174 C-4

BL.SL

142/8-5/D2

TABAR

TABARKO HERRILURRA

78

78

1

UR BILTONTZIA

43

5

BL.SL

142/8-4/E3

AIZPE. Besolla Muga

Ordoqui Borda

 

 

 

 

 

44

5

BL.SL

142/8-4/E5

AIZPE. Izco Borda

 

 

 

 

 

45

5

BL.SL

142/8-4/E5

AIZPE. Bañes Borda

 

 

 

 

 

46

20 C-5

BL.H

142/8-4/C4

AIZPE. Carasoleko Bidea

ELADIO CABODEVILLA SAGÜES

3.370

1.480

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

47

14-5

BL.SL

142/8-4/C6

AIZPEKO HERRI HUSTUA

 

 

 

 

 

48

14-5

BL.SL

142/8-4/C6

AIZPEKO HERRI HUSTUA

JOSE IRIARTE ITURRI

80

 

 

HONDAKINAK

49

14-5

BL.SL

142/8-4/C6

AIZPEKO HERRI HUSTUA

JOSE LUIS GIL

234

 

 

HONDAKINAK

50

18-5

NPE

142/8-4/B5

AIZPE-TEJERIA

 

 

 

 

 

51

13 E-5

BL.SL

142/8-4/C6

AIZPE

SANTOS BEORLEGUI TORRES

107

107

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

52

15-5

BL.H

142/8-4/C6

AIZPE

ELADIO CABODEVILLA SAGÜES

392

145,5

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

53

5

BL.SL

142/7-5/B6

AIZPE. Isabelena eskorta

 

 

 

 

 

54

6

BL.SL

142/8-5/A2

APARDOZE

 

 

 

 

 

55

5 B.C.D-6

BL.SL

142/7-5/E2

APARDOZEKO HERRI HUSTUA

DONCEL URRIZBURU

950

1.517

2

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

56

137 B-7

BL.SL

142/8-5/A4

SAN VICENTE

SAN VICENTEKO KONTZEJUA

 

 

 

UR BILTONTZIA

57

137 C-7

BL.SL

142/8-5/A5

SAN VICENTE

SAN VICENTEKO KONTZEJUA

479

479

1

HILERRIA

58

104-7

NPE

142/8-5/A6

SAN VICENTE

 

 

 

 

 

59

104.9-7

NPE

142/8-5/A6

SAN VICENTE

 

 

 

 

 

60

95 B- 7

NPE

142/7-5/E6

SAN VICENTE

JUAN JOSE MIRANDA ECHEVERRIA

216

326

2

ERROTA

61

124-7

BL.SL

142/7-5/E3

SAN VICENTE.

Miqueliz Borda

 

 

 

 

 

62

154-7

BL.SL

142/7-5/E4

SAN VICENTE

SAN VICENTEKO KONTZEJUA

60

60

1

UR BILTONTZIA

63

53-7

BL.SL

142/7-5/D4

SAN VICENTE.

Isabelena Borda

 

 

 

 

 

64

19-8

BL.SL

142/7-5/D2

ASKOTZ. Murillo Borda

 

 

 

 

 

65

18-19-8

BL.SL

142/7-5/D2

ASKOZKO HERRI HUSTUA

 

 

 

 

 

66

18- 8

BL.SL

142/7-5/D2

ASKOTZ. Askozko Bidea

 

 

 

 

 

67

72 B- 9

NPE

142/7-5/D2

GEREZKO KONTZEJUA

 

 

 

 

HILERRIA

68

103.15-9

NPE

142/6-5/D3

GERETZ

GEREZKO HERRILURRA

 

 

 

UR BILTONTZIA

69

 

 

 

 

 

 

 

 

EZ DAGO

70

79 B-9

NPE

142/6-5/D3

GERETZ

SERGIO SAN MARTIN M. DE MORENTIN

122

122

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

71

39-12

NPE

142/7-5/B5

PUIU. Igal borda

 

 

 

 

 

72

102 B-12

NPE

142/6-5/E7

ARTIEDA

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

73

98 B- 12

NPE

142/6-5/E7

ARTIEDA

ARTIEDAKO KONTZEJUA

514

514

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

74

118-75-12

NPE

142/6-5/D3

ARTIEDA

 

 

 

 

 

75

123-12

NPE

142/6-5/D3

ARTIEDA

 

 

 

 

 

76

121.81-12

NPE

142/6-5/D3

ARTIEDA

 

 

 

 

OILATEGIA

77

199 B-10

NPE

142/6-5/D6

ARTIEDA

ARTIEDAKO KONTZEJUA

466

466

 

HILERRIA

78

248-10

NPE

142/6-5/D6

ARTIEDA

ARTIEDAKO KONTZEJUA

127

127

1

UR BILTONTZIA

79

144 D-11

BL-SL

142/8-6/B2

ARRIPODAS

ARRIPODASKO KONTZEJUA

29

29

1

UR BILTONTZIA

80

216 B-C-11

BL-SL

142/8-6/A2

ARRIPODAS

ARRIPODASKO KONTZEJUA

8.450

350

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

81

113.42-11

NPE

142/8-6/A2

ARRIPODAS

 

 

 

 

 

82

109.1-11

NPE

142/7-6/E1

ARRIPODAS

FENSA

3

3

1

TRANSFORMADOREA

 

 

 

142/8-6/A1

 

 

 

 

 

 

83

109.30-11

NPE

142/7-6/E1

ARRIPODAS

 

 

 

 

 

84

107.25-11

NPE

142/7-6/E1

ARRIPODAS

 

 

 

 

 

85

172 B-11

BL.SL

142/7-6/E1

ARRIPODAS

ARRIPODASKO KONTZEJUA

100

13

1

HILERRIA

86

5 E-13

BL.SL

142/7-6/C1

ARGIROZKO BORDA

ISABEL ELIO GAZTELLI

665

236

1

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

87

75- 14

NPE

142/6-6/D4

NARDOZE-ANDURRA

NARDOZE-ANDURRAKO KONTZEJUA

6

6

1

UR-PONPAREN ETXOLA

88

27.28-14

BL.SL

142/6-6/D5

NARDOZE-ANDURRA

NARDOZE-ANDURRAKO KONTZEJUA

79

12

1

HILERRIA

89

23 B-14

BL.SL

142/6-6/D5

NARDOZE-ANDURRA

NARDOZE-ANDURRAKO KONTZEJUA

36

36

1

UR BILTONTZIA

90

60 B-15

BL.SL

142/6-6/A4

SANTSOAIN

 

 

 

 

BASELIZA

91

19 E-15

BL.SL

142/5-6/D4

IRUROZKIKO ERREPIDEA

SANTSOAINGO HERRILURRA

8

8

1

URA HARTZEKO BILTONTZIA

92

14 B-15

BL.SL

142/5-6/D5

SANTSOAIN

Miqueliz eskorta

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

93

106.29-16

NPE

142/6-6/B2

SANTSOAIN

 

 

 

 

 

94

107.31-16

NPE

142/6-6/A2

SANTSOAIN

 

 

 

 

 

95

107.32-16

NPE

142/6-6/A2

SANTSOAIN

 

 

 

 

 

96

103.19-16

NPE

142/6-6/B2

SANTSOAIN

 

 

 

 

 

97

103.18-16

NPE

142/6-6/B2

SANTSOAIN

 

 

 

 

 

98

143 B-16

NPE

142/6-6/B2

SANTSOAIN

 

 

 

 

 

99

102.17-16

NPE

142/6-6/B2

SANTSOAIN

 

 

 

 

 

100

207-16

BL.SL

142/5-6/A2

SANTSOAIN

SANTSOAINGO HERRILURRA

21

21

1

ETXOLA

UR-PONPA

101

99 B-16

BL.SL

142/6-6/A2

SANTSOAIN

SANTSOAINGO HERRILURRA

140

140

1

HILERRIA

102

99 C-16

BL.SL

142/6-6/A2

SANTSOAIN

SANTSOAINGO HERRILURRA

52

52

1

UR BILTONTZIA

103

202 B-16

BL.SL

142/5-6/C3

SANTSOAIN-MONDELA

 

 

 

 

 

104

7 B-17

BL.SL

142/6-6/B4

MURUKO HERRI HUSTUA

SANTA ANAKO KARITATEAREN AHIZPAK

285

675

2

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

105

6-17

BL.SL

142/6-6/B4

MURU

 

 

 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

106

3 B-18

UNL

142/6-7/A2

UGARRONGO BASERRIA

 

 

 

 

 

HERRI HUSTUAK

14-5

NPE

142/8-4/C6

AIZPE

5-5

NPE

142/7-5/E2

APARDOZE

5 E-13

NPE

142/7-6/C1

ARGIROTZ

18-19-8

NPE

142/7-5/D2

ASKOTZ

4-7-17

NPE

142/6-6/B4

MURU

72-1

NPE

142/7-5/D5

PUIU

BL-H = Baso Lurzorua (hostozabalak)

BL-K = Baso Lurzorua (koniferoak)

BL-SL = Baso Lurzorua (Sastrakadia-Larreak)

NPE= Nekazaritzako Produktibitate Ertaina

UNL= Ugarrongo Natur Lekunea

Urraulbeitiko Udal Plana

Eraikuntzaren gaineko ordenantzak

Eskema.

Antolamenduko proposamena Eraikuntzaren gaineko hainbat ordenantzatan egituratzen da. Ordenantza horiek, artikulu korrelatiboen bitartez, udal mugapean ezarrita dauden kategoriak hartzen dituzte barnean.

A: hiri lurzorua.

Proposamenaren irizpidea hiri lurzoruaren hedadura murriztea da, horrela herriguneetako hutsarteak betetzea errazteko, eta periferia barreiatu eraiki berriak agertzea eragozteko.

Muga horren kanpo geratuko dira, ahal dela, periferiako nekazaritza biltegi eraiki berriak, bizitegi erabilerara aldatzean orubetzat har ez daitezen eta eraikin horiei lurzoru urbanizaezineko eraikinen araudi orokorra aplika dakien, egokiagoa da-eta.

Mugatik kanpo daude halaber eraikinik ager ez dadila nahi den lurzoruak: altxonbideak, baratzeak, zuhaiztiak edo ibarrak etab.

Urraulbeitiko herriguneen egitura landakoa da,

eransketa itxurakoa, oso definituta ez dauden etxe-sailak erdigune baten inguruan -eliza- biltzen direla. Gainera espazio publiko informala agertzen da: sarritan bertan dago pilotalekua, jatorrian horma bakarrekoa.

Proposamenaren oinarria hau da: finkatuta agertzen diren etxe-sailak osatzea, lerrokadurak zuzenduz eta nekazaritzako biltegi eta eraikin osagarri batzuen (estalguneak, lastategiak, eskortak etab.) ordez bizitegi eraikinak eginez, ahal bada.

Nekazaritza erabileren ordez pixkanaka soil-soilik bizitegi erabilerak edo erabilera mistoak (beheko solairua nekazaritzarako, eta goiko solairuak bizitegirako) prozesu motela izanen da, landagune horien dinamika urriagatik. Badirudi bigarren bizileku horiek ez direla modu masiboan sortuko, ezta berehala ere, baina horretarako nolabaiteko joera antzematen hasi da.

Antolamendu honen xedea, esklusiboki nekazaritzakoak diren eraikinak periferiarantz, hiri lurzorutik kanpo ateratzea da, eta bizitegia finkatzeko aukera ematea, gaur egun nekazaritzarako eta baliorik gabeko eraikinen ordez eraikin zaharberrituak eta mehelin arteko bizitegitarako eraikin berriak ezarriz, nekazaritzarako garrantzi txikiko eranskinak utzita.

Proposamena osatzeko, aukera hau dago: bizitegitarako eraikin bakartu berriak eraikitzea, hiri inguruko txaletena baino gehiago landetxeena den tipologia hartuz. Horregatik, piezen dimentsioak hauek dira: 15 x 10 m oinplanoan, bi solairutan, eta 8 m-ko gehieneko garaiera, bi etxebizitza handi aise hartzeko moduan, jabetza horizontalki zein bertikalki zatituz.

Xedea hau da: hiri bilbea osatzea etxe-sail osatu gabeak josiz eta bizitegi eraikinak estrategikoki kokatutako pieza berrien bitartez handituz. Horrela, bizitegi-gunea osatu eginen da, ertzak finkatuz, sartzeko bideen trazadura irregularra eta batik bat errepidea elementu antolatzaile gisa oinarri hartuta.

Gune bakoitzean haren morfologiaren arabera aplikatuko den proposamen orokor horretatik antolamenduaren kategoriak sortu dira:

1. Babesa.

Eraikin babestuak antolamenduaren funtsezko piezak dira. Hain zuzen ere, antolamendua gauzatzeko, eraikin horiei balioa eman behar zaie erreferentziako mugarri gisa, bai lerrokaduren trazaduran, bai eremu libre publikoen diseinuan.

Hiru kategoria (G1-G2 eta G3) ezartzen dira eraikinen balio arkitektonikoaren arabera, osotasunean hartuta edo elementu bakartu gisa.

2. Antolamenduz kanpoko eraikinak.

Espazio publikoa handitzeko eta etxe-sail baten bizigarritasun baldintzak hobetzeko eraitsi behar diren eraikin osoei edo haien zatiei aplikatzen zaie.

Kasuren batean arrazoi estetikoengatik hondakinak izateagatik edo sarbide egokirik ez izateagatik aplikatzen da.

3. Eraikin finkatua.

Dauden eraikin gehienak bizitegitarakoak zein nekazaritzarakoak, kategoria horretan sartzen dira. Proposamenaren asmoa gaur egungo lerrokadurak finkatzea da (zuzenketa puntualekin), bi kategoria hauen bitartez:

1. Bizitegitarako eraikina eta garaiera arautzailea (8 m.). Horren barnean daude lehendik dauden bizitegitarako eraikinak nahiz nekazaritzarakoak, baldin eta erabilera bizitegira aldatzea onartuta badute, baita eraikitzea onartzen deneko orubeak ere.

2. Nekazaritzarako eraikina, halakotzat finkatuta dagoena, gaur egungo erabilera nahiz bolumenei dagokienez. Orokorrean nekazaritzako eraikin txikiak dira, bizitegitarako bolumen nagusiari (gaur egungoari edo etorkizunekoari) erantsiak, etxebizitza bihurtzea edo haien bolumena handitzea interesgarria ez denean.

Horiek desagertzea ez da beharrezkoa etxe-sailak antolatzeko, eta osagarriak direnez egokiak dira bizitegi eta nekazaritza erabileren arteko bizikidetzarako, hori landa arkitekturan hain tipikoa baita. Etorkizunean nekazaritza erabilera desagertzen bada eta bigarren bizitegiko erabilera osagarriak agertzen hasten badira, eraikin horien helburua berriro planteatu beharko litzateke, baita araudia aldatu ere. Gaur egun ez dirudi oso zentzuzkoa denik eraikin horiek ordeztearen edo desagertzearen alde egitea, baina bizitegi bihurtzea ere ez da oso egokia.

4. Eraikin berriak.

Ia-ia salbuespenik gabe, landagunea intentsitate handiagoz edo txikiagoz osatzeko moduan kokatzen diren bizitegi eraikin berriak dira, herri bakoitzaren tamaina eta dinamika kontuan hartuta.

Onartzen den eraikinaren bitartez, hiri inguruko txaleta agertzea saihestu nahi da, mota ertaineko landetxearen motaren joera hartuta (150 m²-ko oinplanoa, honela garatuta: bi solairu eta estalkipearen aprobetxamendua). Eraikin horrek bi etxebizitza hartzen ahalko ditu, solairu bakoitzeko bat, edo agian egokiagoa den modu batean dúplex gisa.

Pieza eraiki horiek forma prismatikoa izanen dute, bolumenen makla eta soluzio zatikatuak saihestuta. Gainera, mota askotariko materialak erabiltzea ere saihestuko da, horrek landaguneen bereizgarri orokorrak diren harri kolorearekin eta emokadurarekin kontrastea egiten duelako.

Eraikin horiek ezartzeko irizpideetan bat hau da: eraikin berriak herriguneen perimetroan txerta daitezela ziurtatzea, lehendik dauden lerrokaduretan oinarrituta (sarritan errepide nagusitik hurbil dauden lerrokadurak), edo toki hutsak beteta, horrela erraz ezagutzen ahal den perimetroa ezartzeko. Hain zuzen ere, perimetro horren kanpoan ezin izanen da eraikin solterik egon, nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioez aparte.

Etxe berri horiek ezartzeko beste irizpide garrantzitsu bat da monumentu-eraikinak -elizak eta jauregiak- ikusteko moduan eta ezerk estali gabe egon daitezela ziurtatzea, haien ingurunean gaur egun hain urria den espazio publikoa ezarri ahal izateko.

Hirugarren irizpidea etorkizunean herriguneen hazkunde ordenatua ahalbidetzea da. Hori lortzeko sarbide berriak indartuko dira eta kale berriak agertzeko orientabidea emanen da, gaur egungo proposamenean agortzen ez den hazkunde-eredua taxututa. Horretarako, honako hauek hartuko dira kontuan: kaleak errepidearekin lotzea, landa-bideak herrigunetik hastea, eta ibarrak, baratze-guneak eta herritik ikusten ahal diren paisaia bikainak zaintzea.

5. Nahitaezko lerrokadura.

Eraikin finkatuen kasuetan, gaur egungo lerrokadura jotzen da nahitaezkotzat, eta hala marrazten da antolamendu planoetan.

Baliteke lerrokadurak gaur egungo eraikina moztea. Kasu horretan, proposatzen den lerrokadura gainditzen duen eraikin zatia antolamenduz kanpo geratzen da.

Kontrako kasuan, baliteke markatutako lerrokadurak gaur egungo eraikinetik harago joatea. Kasu horretan, eraikina nahitaezko lerrokaduraraino heltzea baimentzen da, eraikina ordeztuz edo zaharberrituz.

Eraikin berriei dagokienez, nahitaezko lerrokadura adierazten da eraikin berriaren alde finko bat mantendu nahi denean, lehendik dagoen lerrokadura batekin bat datorrelako, orube urria delako edo hirigintza arloko beste hainbat arrazoirengatik.

Gainerako kasuetan, eraikin berria ezartzeko, aldez aurretik Xehetasun azterlana onetsi beharko da, azterlan horrek kasu bakoitzean lerrokadurak finkatuko baititu.

Babes araubidea.

1. maila: Babes osoa.

Kategoria horretan sartzen dira herriguneetako elizak eta eliza katolikoaren jabetzako eliza barreiatuak, haien balio arkitektonikoaren ondorioz monumentuak lehengoratzeko berariazko esku-hartzeak egin behar baitira.

Eraikin horietan edozein aldaketa planteatzen dela ere, Vianako Printzea Erakundearen baimena eskuratu behar da aldez aurretik.

Informazio planoetan marraztuta agertzen dira kategoria horretako eraikinik interesgarrien beheko solairua eta altxaera.

2. maila: Egiturazko babesa.

Kategoria horretan sartzen dira arkitektura zibileko eraikinen artean multzotik nabarmentzen direnak, haien tipologia berezia izateagatik eta arkitektura baliotsua izateagatik. Armategi buruen motako jauregi gotikoak dira, XV. mendekoak, edo hiriko jauregiak, XVII. eta XVIII. mendeetakoak, baita herri arkitekturaren adibideak ere, haien tipologia, konposizio, egikera on eta elementu apaingarriengatik nabarmentzen direnak.

Adibiderik onenek harlanduzko hormak, apaindurako elementuez hornitutako portaleak edo dobela handidun arkuak dituzte. Kategoria horretako eraikinetan esku hartzeko proposamena kanpoaldeko eta barnealdeko argazkiekin dokumentatu beharko da, eta proiektuaren memorian balorazio arkitektonikorako atala sartuko da. Atal horretan, eraikinaren ezaugarri arkitektonikoak eta haien balorazioa deskribatuko dira, eta proposatzen den jarduketa eraikinaren balio arkitektonikoak eta haren ingurunea zaintzeko egokia dela justifikatu beharko da.

Informazio planoetan marraztuta agertzen dira kategoria horretako eraikinik interesgarrien beheko solairua eta altxaera.

3. maila: Ingurumen babesa.

Kategoria horretan fatxada osoak nahiz fatxada horien elementuak biltzen dira, baita kontserbatzea merezi duten hiri elementu batzuk ere.

Adibideetako batzuk dira konposizio eta osotasun aldetik kontserbatu behar diren fatxada osoak, eta are gehiago, antzeko eraikinetan esku-hartze txikietarako adibide gisa erabiltzen ahal diren fatxadak. Beste kasu batzuetan, zaharberritze bat bestearen ondotik eginda ere iraun egin duten herri arkitekturako elementu baliotsuak identifikatu eta inbentariatzea da asmoa: harri landuzko arku eta leihoak, apaingarriak, armarriak, burdin sareak etab.

Kategoria horretako eraikinetan esku hartuz gero, azaldutako elementu horiek mantendu eta lehengoratu beharko dira.

Kasu horietan, zaharberritzeko proiektuaren dokumentazioan honako hau agertuko da: gaur egungo egoeraren argazkiak, eta Memorian ohar bat, baliozko elementuak aipatzeko eta aurreikusitako obretan elementu horiek integratuko direla azaltzeko.

Kategoria honetako hiri elementuak: gurutzeak, iturriak etab. lehengoratzean haien balio arkitektoniko eta historikoak kontuan hartu beharko dira, eta gainera, ingurunea behar bezala tratatu beharko da. Hirigintzako elementuak, orokorrean, hauen jatorrizko lekuetan mantenduko dira, eta lekualdatzea planteatzen bada, kokaleku berria justifikatu beharko da.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza arautzaileak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza horien xedea Urraulbeitiko udal mugapearen esparruan eraikinen eraikuntza alderdiak arautzea da.

2. artikulua. Nahitaezkotasuna eta interpretazioa.

Ordenantza orokorrak edo partikularrak nahitaezkoak dira haien esparruan.

Ekipamendutarako eraikinek ez dute zertan ordenantza horiek guztiak bete, baina udalak kasu bakoitzean erabakitzen dituen baldintzak bete beharko dituzte, arkitekto aholkulariak aldez aurretiko txostena idatzi ondoren.

Aurreikusi ez diren edo hainbat interpretazio dituzten egoerei dagokienez, eta arkitektura kalitatea nabarmen hobetzeko asmoz, udalak ebazpena ematen ahalko du ordenantza honetakoez bestelako irizpideekin, arkitekto aholkulariak aldez aurretiko txostena idatzi ondoren.

3. artikulua. Ordenantza orokorra eta partikularrak.

Ordenantza horiek ordenantza orokor batean eta lau ordenantza partikularretan antolatzen dira:

A: Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorra: Eraikuntzari buruz Aranguren Ibarreko udal mugape osoan aplikatzen ahal diren xedapenak biltzen ditu.

B: Ordenantza partikularrak: Eraikin talde bakoitza ordenantza partikular baten eraginpean dago.

B1: Babes ordenantza: Planoetan gune guztietan azaltzen diren eraikinei aplikatzen zaie.

B2: Eraikin finkatuen eta bizitegi eraikin berrien gaineko ordenantza: Lehendik dauden eraikinen artean landa izaerako tipologia tradizionalari jarraitzen dioten eraikinei aplikatzen zaie eta proposatzen diren eraikin berriei aplikatzen zaie. Horren barnean daude bizitegi eraikinak nahiz nekazaritzarakoak, eta erabilera mistokoak ere bai, haietan bizitegi erabilera baimentzen bada.

B3: Nekazaritzako eraikin finkatuen gaineko ordenantza. Gaur egun nekazaritza eta abeltzaintza erabilera edo industria erabilera izanik bizitegi erabilerara aldatu ezin diren eraikinei aplikatzen zaie. Nekazaritzarako eraikin finkatu gisa azaltzen dira antolamendu planoetan (erabileren planoa).

B4: Antolamenduz kanpoko egoeraren gaineko ordenantza: Antolamendu planoetan gune guztietan eta lurzoru urbanizaezinean antolamenduz kanpo agertzen diren eraikinei aplikatzen zaie.

B5: Lurzoru urbanizaezineko ordenantza: Lehendik dauden eraikinei eta lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren eraikin berriei aplikatzen zaie, Urraulbeitiko udal mugape osoan.

I. KAPITULUA

Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorra

4. artikulua. Xedea eta esparrua.

Ordenantza horrek udal mugape osoan mota guztietako lurzoruetan (hiri lurzorua, lurzoru urbanizagarriak eta lurzoru urbanizaezina) eraikuntza alderdiei buruz aplikatzen ahal diren xedapenak biltzen ditu. Halaber, ordenantza orokorrean eta ordenantza partikularretan erabiltzen diren terminoen definizio batzuk ezartzen ditu.

5. artikulua. Baimenak.

Ordenantza honek arautzen dituen baimenak edo debekuak nahitaez bete beharko dira, eta ordenantza partikularen osagarritzat jotzen dira.

Ordenantza orokor honetan zein ordenantza partikularretan baimengarri gisa arautzen diren jarduketak adierazpen honekin azalduko dira: "baimentzen ahalko dira", eta salbuespenezkoak izanen dira. Hala ere, ordenantza honek ezin izanen du inola ere ordeztu orokorrean aplikatzen den araua.

6. artikulua. Lerrokadurak eta sestrak.

1. Lerrokadurak.

-Gaur egungo eraikinak finkatu dituen lerrokadurak aplikatuko dira, baldin eta antolamendu planoak beste lerrokadura oso edo partzial bat ezartzen ez badu.

-Xehetasun azterlanaren bidez lerrokadurak aldatzea baimentzen ahalko da, legeak ezarri bezala.

2. Sestrak.

-Gaur egungoak aplikatu behar dira, baita urbanizazio proiektuetan adierazten direnak ere.

7. artikulua. Jarduketa unitatea.

1. Jarduketa bakartuak proposatzen dira, kudeaketa errazago egiteko. Jarduketen mugak bi irizpide oinarri hartuta ezartzen dira:

-Eraikinaren gaur egungo lerrokadurak.

-Lurzati multzoaren mugak.

2. Mugen interpretazioari buruzko zalantzarik egonez gero, Udalak ezarriko du muga horiek definitzeko irizpidea.

8. artikulua. Okupazioa.

1. Gutxieneko aurrealdea.

Fatxada eraikiak kalera begira gutxienez 7 metroko aurrealdea izanen du.

Zazpi metro baino gutxiagoko fatxada-aurrealdea duten orube eraikietan eraikina kontserbatu edo berritzea onartzen da, lehengo luzerarekin bada.

2. Orubeen bananketa.

Onartzen da ondoriozko orubeek kalera begira 7 m-ko edo gehiagoko aurrealdea dutenean, eta 100 m²-ko edo gehiagoko azalera dutenean.

3. Etxebizitzen kopurua.

Jarduketa unitate bakoitzeko gutxieneko edo gehieneko etxebizitza kopuruak ez dira mugatzen, baldin eta muga hori dagokion hirigintza fitxan ezartzen ez bada.

4. Azalera eraikigarria.

Gaur egungo lerrokaduren edo antolamendu planoan esleitutako lerrokaduren barnean dagoen gehieneko okupazio azaleran onartzen den gehieneko garaiera okupatzeko baimenaren ondorioz ezartzen da.

5. Tipologia.

Eraikin berriak oinplano erregularreko bolumen sinpleetan ebatziko dira, forma tradizionalei jarraituz, funtsean paralelepipedo formekin, bi, hiru edo lau isurkiko estalki jarraituekin.

9. artikulua. Sotoak.

Sotoko solairu bat eraikitzea baimentzen da, ezarritako lerrokadurak gainditu gabe. Beheko solairuko forjatuaren barnealdea ez da egonen sestratik 60 cm-tik gorako distantzian.

10. artikulua. Garaierak.

1. Eraikinaren garaieratzat joko da sestratik teilatu-hegalaren behealderaino doan distantzia bertikala, kalera begira dagoen fatxadaren erdi-erdian neurtutako fatxadarekiko elkargunean.

Fatxadaren luzera 15 m-tik gorakoa denean, fatxada 15 m dituzten tarteetan zatituko da eta garaiera espaloiaren sestratik neurtuko da tarte bakoitzaren erdian.

2. Ibarreko eraikinetarako garaiera arautzailea hau izanen da: beheko solairua, lehenengo solairua eta estalkipea, honako kasu hauetan izan ezik:

a) Industria eraikina, haren plan partzialetako ordenantzen arabera arautuko dena.

b) Ekipamenduetarako eraikinek ez dute garaiera mugarik, haien hirigintzako araudian adierazita dagoena bazter utzita.

c) Lehendik dauden eraikinek garaiera arautzailea gainditzen badute, eta hirigintzako araudiaren arabera kontserbatzen ahal badira, gaur egun duten garaierarekin zaharberritzen ahalko dira.

11. artikulua. Estalkiak.

1. Estalkiak maldadunak, bateratuak, jarraituak eta bakunak izanen dira, hiru aldeko isurialdeen zatiketa saihestuta eta alboko eraikinekin ahalik eta antz handiena dutela zainduta.

2. Estalki lauak eta terrazak baimenduko dira hurrengo kasuetan:

a) Ekipamendutarako eraikinak.

b) Industria eraikinak.

c) Baimenduriko beheko solairuen estalki irtenak eta eranskinak.

d) Lehen solairuko eta estalkipeko terrazak, azalera osoan estalita badaude.

Estaltzeko materiala oro har zeramikazko teila izanen da, kolore naturalean, eta estaltzeko beste material bat baimentzen ahalko da hurrengo kasuetan:

a) Ekipamenduetarako eraikinak.

b) Industria eraikinak.

c) Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikinak.

4. Bizitegitarako eraikinetan txapitulak baimenduko dira, eta ordenantza partikularraren arabera arautuko dira.

5. Bizitegitarako eraikinetan leihoak baimenduko dira estalkiaren planoan.

6. Estalkiaren planoaren gainetik ez da baimenduko inolako bolumen eraikirik, argizuloak, tximiniak etab. izan ezik.

7. Debekatuta dago ehun asfaltikoak edo edozein motatako antzekoak erabiltzea, agerian geratzen badira, pintatuta dauden ala ez kontuan hartu gabe. Material iraunkorrak erabiliko dira, adibidez beruna edo zinka.

12. artikulua. Teilatupeak.

1. Bizitzeko egokiak diren estalkipeak baimenduko dira orokorrean, bizitegitarako eraikinetan, onartutako bolumenaren barnean.

2. Estalkiaren planoaren gainetik txapitula-formako leihoak baimenduko dira, ordenantza partikular bakoitzean adierazi bezala.

3. Familia bakarreko eraikinetan estalkipearen barneko gehieneko garaiera 1,80 m izanen da, bizitzeko egokia den azken forjatuaren goialdetik fatxadaren eta estalkiaren planoarekin arteko elkargunearen barneko ertzeraino neurtutakoa.

13. artikulua. Mehelinak.

Eremu publikora jotzen duten eraikin berrietan albo-hormak agerian geratzen badira, aldi baterako bada ere, fatxada nagusian erabilitako materialarekin egin beharko dira.

Alboko etxeen gainean agerian agertzen diren aldameneko murruak zaintzea higiezin garaienaren jabeei dagokie.

14. artikulua. Hegalkinak.

1. Zenbait hitzen definizioak:

Obrako hegalkinak: Lerrokaduratik irteten diren bolumenak, beren azaleraren %25 baino gehiago fabrikaz eginda dutenak.

Begiratokiak: Fatxadatik irteten diren bolumenak, arotz lanez eraikiak eta beren azaleraren %75 gutxienez beiraz itxia dutenak.

Balkoiak: Lerrokaduretatik irteten diren azalera zapalgarriak, barandaz babestuak eta fabrikazko itxiturarik gabeak.

2. Eremu publikoaren alboko fatxadetako hegalek honako garaiera hauetan, gutxienez, izanen dute behealdea:

-3,00 m, metro bateko gutxieneko zabalera duen espaloia badago.

-3,50 m, espaloirik ez badago.

3. Kalearen zabalera 4 m baino gutxiagokoa bada, haren gaineko hegalkinek ez dute izanen 40 cm baino gehiago.

Hegala ezin izanen da 60 cm-tik gorakoa izan, 4 eta 10 m bitarteko zabalera duten kaleetan. 10 m-tik gorako zabalera duten kaleetan hegala 90 cm izaten ahalko da, gehienez.

15. artikulua. Elementu irtenak.

Elementu irtenak barnealdeari lotuta ez dauden eraikuntza edo apaindura elementuak dira, adibidez: markesinak, erlaitzak, olanak, errotuluak, tximiniak, euskarriak etab.

1. Ez da onartuko inolako markesinarik ipintzea bide publikoarekin lerrokatutako fatxadetan.

2. Metro batetik gorako zabalera duten espaloiak dituzten kaleetan onartuta daude olana tolesgarriak, 2,20 m-ko gutxieneko garaiera librea utzita. Haren gehieneko irtena espaloiaren zabalera baino %25 txikiagoa izanen da.

Debekatuta daude egitura finkoa duten olanak.

3. Eremu publikoarekiko lerrokaduretan ez da onartuko sotoetan edo beheko solairuetan eraikinaren elementurik ateratzea kalearen gainean.

4. Debekatuta dago beheko solairuan espazio publikoa okupatzea ateen eta leihoen biraketarekin.

5. Debekatuta daude tximinia atxikiak bide publikoaren alboko fatxadetan.

6. Eraikin berrietan debekatuta daude kalera begira dauden fatxadei atxikitako kanpoko instalazioak: gasa, elektrizitatea, telefonia, argiteria eta abar.

7. Debekatuta daude errotuluen edo erakusleihoen gaineko kanpoko merkataritza argien instalazioak, bide publikoarekiko lerrokaduretatik kanpo badaude.

8. Bide publikora begira dauden aireztapen saretoak jartzea baimenduko da, gogorrak eta iraunkorrak badira, aluminiozko sareto trokelatuak, plastikozkoak edo antzekoak bazterturik.

2 m-ko garaieratik gora, saretoak 300 cm²-tik gorakoak izan daitezke.

9. Errotuluak jartzea baimenduko da, dagokion ordenantza partikularrean azaltzen diren baldintzak betetzen badituzte.

16. artikulua. Zati berriak eta eranskinak.

1. Zati berria edo eranskina da eraikinaren gaur egungo lerrokaduretatik edo eraikitzeko ezarri direnetatik kanpo eraikitzen dena, eraikuntza duen lurzorua handituz.

Zati berriak multzoaren diseinu bateratuari eutsita bolumena handitzea dakar.

Eranskinak beheko solairuan bolumen nagusiari atxikitako elementua eraikitzea dakar.

2. Zati berriak eta eranskinak baimentzen dira ordenantza partikularretan ezarrita dauden kasu eta baldintzetan.

3. Zati berriak eta eranskinak bakarrik baimenduko dira estetika edo ingurumen arloko eragin txarrik sortzen ez badute lehendik dagoen eraikinean edo ingurunean.

4. Eraikinaren independenteak diren pabiloiak eraikitzea onartuko da ordenantza partikularretan ezarrita dauden kasu eta baldintzetan.

17. artikulua. Eremu libre pribatuak.

1. Barne urbanizazioko jarduketak baimenduko dira: hormen tratamendua, zolaketa, lorezaintza, altzariak etab.

2. Estali gabeko pergolak eta fatxadei atxikitako negutegiak edo exentuak baimenduko dira, haien instalazioak ez badakar eragin txarrik eraikinean edo ingurunean.

Atxikitako negutegiei dagokienez, haien eraikuntza eranskintzat joko da eta dagokien araudi partikularra aplikatuko zaie.

3. Lorezaintzako lanabesak biltegiratzeko zurezko etxola aurrefabrikatuak paratzea baimentzen da. Haien tamaina gehienez 6 m² izanen da oinplanoan, eta garaiera, gehienez, 2,5 m.

4. Debekatuta daude gainerako eraikinak: estalitako kirol instalazioak, edozein motatako pilotalekuak etab.

5. Estali gabeko igerilekuak baimenduko dira, honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Udalak onetsita izatea instalazio horiek erabiltzeko eta hornitzeko araua.

b) Gehieneko neurriak 12 m-ko luzera eta 6 m-ko zabalera izatea.

c) Eraikina lurraren sestratik kanpo ez egotea.

18. artikulua. Finketako itxiturak.

Finketako itxiturak onartuko dira antolamendu planoetan ezarririko lerrokadurei eutsiz, bideetarako, eremu libreetarako eta ekipamendu publikoetarako lurzoru lagapenak errespetatuta.

1. Landarezkoa ez den edozein itxitura egiteko, lizentzia eskatu beharko zaio Udalari. Eskaerarekin batera, behar bezalako irudizko eta idatzizko deskribapenak eta aurrekontu xehakatua erantsiko dira.

2. Orokorrean, eta ordenantza partikularrek xedatzen dutenari kalterik egin gabe, hiri lurzoruan finketako itxiturek ezin izanen dute 1,80 m-tik gorako garaierarik izan, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Harlangaitzezko, harriz xaflaturiko hormigoizko edo luzitu eta 60 cm-ko gehieneko garaieran kolore argiz pintatutako fabrikako itxitura.

Fabrikako itxitura garaiagoak baimentzen ahalko dira lurrei eusteko, Udalak kasu bakoitzean adierazten dituen baldintzak errespetatuta.

b) 1,80 m-ko gehieneko garaieraraino metalezko segurtasun sarea edo hesia duen landarezko itxitura jartzen ahalko da, hutsuneen proportzioa %80tik gorakoa bada.

3. Finka mugakideen arteko itxiturak hesia duen metalezko sareaz egiten ahalko dira, 1,80 m-ko gehieneko garaieraraino.

19. artikulua. Finkak zelaitzea.

Debekatuta dago finken barnealdeko lurzoruaren gaur egungo egoera aldatzea finken perimetroan 60 cm-tik gorako altuera daukaten koskak edo eustormak agertzea ekar dezaketen lur-mugimenduak eginez.

20. artikulua. Zimenduak eta eustormak.

1. Bide publikora begira dauden eraikinetako fatxaden zimenduak sestrapean 1,5 m-ko sakoneran, gutxienez, egonen dira edozein puntutan. Itxiturako hormak baldin badira, sakonera gutxienez 50 cm-ra laburtzen ahalko da.

2. Fatxadaren bide publikoaren gaineko zimenduaren kanpoaldea fatxadaren lerrokadurarekin bat etorriko da eta ezin izanen da orubearen mugetatik kanpo egon.

21. artikulua. Instalazio bereziak.

1. Debekatuta dago eraikinen kanpoaldean alarma akustikoak paratzea auzokoen lasaitasuna eta atsedena bermatzeko.

2. Debekatuta dago irratia eta telebista hartzeko antenak paratzea eraikinetako fatxadetan, estalkian edo lurzatiaren gune librean kokatu behar direla.

II. KAPITULUA

B1: Babes ordenantza

22. artikulua. Esparrua.

Udalerrian, antolamendu planoetan ibarreko gune guztietan eta, halakorik egonez gero, lurzoru urbanizaezinean babeserako eraikin gisa azaltzen direnei aplikatzen zaie.

Naturgune babestuei ere aplikatzen zaie, altxonbideei, Done Jakue bideari etab. Horiek dagokien planoan agertzen dira.

23. artikulua. Baimenak.

1. Vianako Printzea Erakundearen txosten lotesleen bidezko tramitazioa nahitaezkoa izanen da kasu hauek gertatzen direnean:

a) Lanadako etxebizitzaren ohiko tipologiatik aldetzen diren eraikin bereziak: elizak, baselizak, iturriak, garbitokiak, gurutzeak edo Udalaren iritziz tipologia berezitzat hartzen ahal diren beste batzuk.

b) Eraikin babestuetan egindako jarduketak, orokorrean, Udalak Nafarroako ondare arkitektonikoa zaintzeaz arduratzen duen erakundearen aholkularitza beharrezkotzat jotzen duenean.

2. Gainerako kasuetan, Udalak salbuespen gisa honako mota hauetako jarduketak baimentzen ahalko ditu:

-Barne hustuketa edo eraispen partzialak.

-Lerrokadurak, garaierak edo estalkien malda aldatzea.

-Intereseko fatxadetan baoak aldatzea.

-Balkoiak irekitzea.

-Zati berriak eta eranskinak.

-Sotoak.

24. artikulua. Irizpide orokorrak.

1. Eraikinaren gaur egungo bolumenak, estalkien ereduzko garaierak, materialak eta baoen antolamendua kontserbatu behar dira.

2. Barnealdea zaharberritzea onartzen da, baliozko elementu bereziak kontserbatuz edo lehengoratuz: eskailerak, argizuloak, egiturak, apaingarriak etab.

25. artikulua. Lerrokadurak.

1. Lehendik dauden lerrokadurak mantenduko dira.

2. Salbuespen gisa, lerrokadura modu partzialean aldatzea baimentzen ahalko du, soilik hori eraikina orokorrean hobetzeko beharrezkoa denean.

26. artikulua. Garaierak.

1. Gaur egungo garaierak mantenduko dira, partzialak zein guztizkoak.

2. Salbuespen gisa, garaierako modu partzialean aldatzea baimentzen ahalko da, soilik horrek eraikina eta haren ingurua orokorrean hobetzea ekartzen duenean.

3. Salbuespen gisa, baimentzen ahalko da lerrokaduren barnean sotoak egitea.

27. artikulua. Estalkiak.

1. Gaur egungo maldak eta itxurak kontserbatuko dira. Bi, hiru edo lau isurkiko forma soilak hartuko dira, %25 eta %40 arteko maldarekin, eta faldoi eta hegalak alferrik zatitzea edo alferrikako hastialak sortzea saihestuko da.

2. Salbuespen gisa, aldaketak baimentzen ahalko dira gaur egungo forma eta maldetan, horren bidez eraikina eta haren ingurua orokorrean hobetzen ahal badira.

3. Ez da estalki laurik baimentzen. Salbuespen gisa, beheko solairuko eranskinetan terrazak baimentzen ahalko dira.

4. Estaltzeko materiala zeramikazko teila izanen da, kolore naturalean.

5. Salbuespen gisa, estaltzeko material diferenteak baimentzen ahalko dira behar bezala justifikatutako kasuetan: eranskinak, dorreak, elementu bereziak etab.

6. Euri urak teilatu-hodietan bilduko dira, eta zorrotenetan barna bideratuko dira estolderia sareraino. Ageriko zorrotenak, beheko 2 m-etan, burdin urtuzkoak izanen dira gainerakoa metalikoa, zink edo altzairu galbanizatu esmaltatuzkoa. Ageriko teilatu-hodiak eta zorrotenak material berekoak izanen dira.

7. Estalkiaren planoaren gainetik ez da baimenduko inolako bolumen eraikirik, estalkiko ohiko elementuak izan ezik: argizuloak, tximiniak, txapitulak etab. (28. artikuluan azaldu diren baldintzetan). Estalkiaren planoan argizuloak irekitzea onartzen da, fatxaden konposizioarekin bat etorriz.

8. Tximiniak fabrika-obrakoak izanen dira beti, eta fatxaden akabera berbera izanen dute.

28. artikulua. Txapitulak.

Fatxaden baoen konposizio ardatzetan txapitula-erako leihoak egitea onartzen da, honako baldintza hauekin:

a) Albo-hormen itxurazko lodiera gehienez 15 cm izanen da. Lodiera, kanpoko paramentutik leihoaren markora doana da.

b) Kanpoko paramentuen akaberak eta fatxadek material eta kolore berdinak izanen dituzte.

c) Txapitulen estalkia bi edo hiru isurialdekoa izanen da, eta estalkiaren gainerako aldeko material berbera erabili beharko da.

d) Txapitularen zabalera, guztira, kanpoko paramentuen artean, gehienez 1,20 m izanen da.

29. artikulua. Teilatu-hegalak.

1. Honako material hauek erabiltzen ahalko dira:

-Harri naturala edo artifiziala.

-Bernizatu edo pintatutako zura.

2. Teilatu-hegala ezin da inola ere egin forjatuaren eraikuntzazko luzapen gisa. Gutxienez azken forjatu horizontalaren zoladura amaituaren gainetik 50 cm-ra egon beharko da.

3. Teilatu-hegala gutxienez 40 cm aterako da, eta gehienez 90 cm, kaleen zabalera kontuan hartuta (Ordenantza Orokorra, 14. artikulua).

30. artikulua. Fatxadak.

1. Hormetan, behar bezala egindako harlanduzkoak, harlanduxkozkoak edo ageriko harlangaitzezkoak direla ere, harria agerian utziko da, eta albo-junturen tratamendua maila berekoa edo hondoratua izanen da, baina inola ere ez irtena.

2. Gainerako bistako kalitate txarreko harrizko hormetan edo fabrika mistoetan, fatxadak edo karezko edo zementuzko morteroarekin emokatuak izanen dira.. Kasu horietan:

a) Balkoien baoak moldura irtenekin nabarmentzen ahalko dira. Irtengunea gehienez 5 cm izanen da fatxadaren planoarekin alderatuta. Moldura horien zabalera gehienez 20 cm izanen da eta uniformea izanen da janbetan eta baoetako buruetan.

b) Zokaloak, inpostak edo beste elementu apaingarri batzuk harri landuzkoak izanen dira eta gutxienez 5 cm-ko lodiera izanen dute.

c) Kolore-sorta okre eta lur kolore argien eta boliaren antzeko kolore zurien artekoa izanen da.

3. Debekatuta daude estalduretarako gainerako materialak, hala nola adreilua, zeramika, hormigoi blokea, jaurtitako agregatuak etab.

31. artikulua. Fatxaden baoak.

1. Ahal den neurrian, eraikineko baoen eta desagertu edo aldatu diren beste elementu batzuen jatorrizko konposizioa lehengoratuko da, baldin eta antolamenduan eta baoen diseinuan funtsezkoak badira: arkuak, leihoen markoak, saretoak, galeriak, erlaitzak etab.

2. Beheko solairuan, eraikinek baoen eraldaketak jasan ditzaketen lekuetan, konposizio ordena lehengoratu eginen da eta baoak konposizio orokorraren ardatz eta dimentsioei egokituko zaizkie. Baoen tamaina 1,20 m izanen da leihoetan, eta 2,40 m ateetan. Espresuki debekatzen dira nekazaritzako makinak (traktoreak, atoiak, uzta biltzeko makinak etab.) sartzeko bao handiagoak.

3. Goiko solairuetan, jatorrizko baoak kontserbatuko dira eta konposizio orokorrarekin bat ez datozen baoak berriro osatuko dira.

Bao berriak handitzea edo irekitzea baimentzen ahalko da bizigarritasuna hobetzeko, lehendik dagoen baoaren ardatzak eta tipologia errespetatuta.

32. artikulua. Arotzeria eta sarrailagintza lanak.

1. Arotzeria lanak gutxienez fatxadaren kanpoko planotik 20 cm-ra jarri beharko dira eta zur bernizatu edo pintatuzkoak izanen dira. Kolore argiak edo erre koloreak aukeratuko dira, eta kolore gordin eta biziak saihestuko dira: urdinak, horiak, gorriak etab.

2. Balaustrak eta burdin sareak burdin forjatuzkoak edo profil trinkozkoak izanen dira, forma soilekin, eta hodi hutsak, bilbadurak eta xaflak baztertuko dira. Kolore ilun edo metalizatuekin pintatuko dira. Baimendu egiten dira zur bernizatu edo pintatuzko balaustrak.

3. Salbuespen gisa, arotzeria eta sarrailagintza lanetarako beste material batzuk baimentzen ahalko dira Udalaren iritziz eraikinaren edo ingurunearen estetikari kalte egiten ez zaionean.

33. artikulua. Pertsianak.

1. Baoen kanpoko babesak zurezkoak izanen dira, eta forma hauek izanen dituzte:

-Zurezko arotz lanak, bernizatuak edo pintatuak.

-Kontraleiho tolesgarriak, bernizatu edo pintatuak.

-Zurezko pertsiana biribilgarria, sareta-kaxa barnealdean duena.

2. Salbuespen gisa, beste material batzuk baimentzen ahalko dira Udalaren iritziz eraikinaren edo ingurunearen estetikari kalte egiten ez zaionean.

34. artikulua. Hegalkinak.

1. Hegalkinak debekaturik daude.

2. Salbuespen gisa, begiratokiak baimentzen ahalko dira. Haien gutxieneko zabalera estaltzen duen fatxadako baoen zabalera halako bi izanen da, eta gehienez 4 m izanen da.

3. Salbuespen gisa, konposizio-ardatzetan dauden balkoiak irekitzea edo handitzea baimentzen ahalko da honako baldintza hauekin:

-Baoaren gehieneko zabalera 1,30 m izanen da.

-Kanpora ateratzen den lauzaren materiala honakoa izanen da: harri naturala edo artifiziala edo enkofratu jarraituaren gaineko hormigoia, zuriz pintatua, eta burdinurtua zeramikarekin.

-Lauzaren ertza gehienez 20 cm izanen da, eta gehienez 12 cm, ertz txikiagoak onartuko dira zeramikazko plementeria duen burdin forjatuzko eraikuntza tradizionala aukeratzen bada.

-Balkoiaren itxiturek eredu tradizionalei jarraituko diete: barrote bertikalak dituen sarrailagintza lana, eskudelekin, eta harlauzan puntualki ainguratutako beheko profilarekin.

-Materiala burdin forjatua edo altzairua izanen da profil trinkoetan, kolore ilun edo metalizatuetan pintatua. Baimendu egiten dira zur bernizatu edo pintatuzko babesak.

4. Balkoi eta begiratokien gehieneko hegala 60 cm izanen da eta sestratik neurtutako garaiera Ordenantza Orokorrak arautuko du (14,2. art.).

35. artikulua. Elementu irtenak.

1. Ez da onartzen markesinarik.

2. Ez da onartzen inolako olanarik.

3. Errotuluak baimenduko dira, baldintza hauek betetzen badira:

a) Beheko solairuko baoetan geratu behar dira, inoiz ere ez banderatxo gisa, fatxadaren perpendikularrean.

b) Ez dira baimentzen beheko solairutik gora.

c) Errotuluaren gehieneko garaiera 50 cm izanen da eta fatxadaren planotik kanpora gehienez 5 cm irteten ahalko dira.

d) Errotuluaren gehieneko azalera 1 m² izanen da.

e) Diseinua, kolorea edo kokapena dela-eta estetikaren aurkako efektuak sortzen dituzten errotuluak debekatuko dira.

36. artikulua. Zati berriak eta eranskinak.

1. Ez da baimenduko eraikin babestuetan zati berriak eta eranskinak egitea.

2. Salbuespen gisa, beheko solairuko pabiloi independente bat -gehienez 24 m²-ko azalera eta 3 m-ko garaiera duena- eraikitzea baimentzen ahalko da, gehienez eraikin nagusitik 3 m-ra, eraikinean edo inguruan eragin estetiko txarrik sortzen ez bada.

III. KAPITULUA

BS+1. Eraikin finkatuen eta eraikin berrien gaineko ordenantza

Bizitegitarako eraikinak.

37. artikulua. Esparrua.

1. Udalerriaren esparruan, lehendik dauden eraikinen artean landa izaerako tipologia tradizionalari jarraitzen dioten eraikinei aplikatzen zaie, espresuki bizitegi erabilera baimenduta badute.

2. Ordenantza partikular hau bizitegi eraikin berriei ere aplikatzen zaie, herrien batasuna zaintzeko helburuz.

38. artikulua. Lerrokadurak eta sestrak.

1. Lerrokadurak: Gaur egungo eraikinak finkatu dituen lerrokadurak, eta antolamendu planoetan esleitutako lerrokadura berriak aplikatzen dira.

2. Sestrak: Gaur egungoak aplikatu behar dira, baita urbanizazio proiektuetan adierazten direnak ere.

39. artikulua. Okupazioa.

Eraikin berriak eraikitzean, oinplano angeluzuzeneko forma inguratzaile prismatikoak erabiliko dira, lehendik dagoen tipologiaren antzera.

40. artikulua. Garaierak.

1. Eraikin zaharberritu edo berrien gehieneko garaiera 8 m izanen da, honela garatuta: beheko solairua, solairu bat eta bizitzeko egokia den estalkipea.

2. Gehienekoa baino garaiera txikiagoa duten eraikinak, kontserbatzea erabakiz gero, onartzen den gehieneko garaierara arte handitzen ahalko dira.

3. Gehienekoa baino garaiera handiagoa duten eraikinak, kontserbatzea erabakiz gero, gaur egungo garaiera mantentzen ahalko dute.

41. artikulua. Estalkiak.

1. Estalkiak maldadunak izanen dira, bi, hiru edo lau isurialdekoak, %25 eta %40 bitarteko maldarekin.

2. Estaltzeko materiala zeramikazko teila izanen da, kolore naturalean.

3. Estalki lauak eta terrazak onartuko dira hurrengo kasuetan:

a) Baimenduriko beheko solairuen estalki irtenak eta eranskinak.

b) Lehen solairuko eta estalkipeko terrazak, azalera osoan estalita badaude, eta azalera hori gehienez 25 m² bada.

4. Teilatu-hodiak eta zorrotenak zink edo altzairu galbanizatuzkoak izanen dira, kolore ilun edo metalizatuetan esmaltatuta.

5. Tximiniak fabrika-obrakoak izanen dira, eta fatxaden akabera berbera izanen dute.

42. artikulua. Txapitulak.

Fatxaden baoen konposizio ardatzetan txapitula-erako leihoak egitea onartzen da, honako baldintza hauekin:

a) Albo-hormen itxurazko lodiera gehienez 15 cm izanen da. Lodiera, kanpoko aldetik leihoaren markora doana da.

b) Kanpoko paramentuen akaberak eta fatxadek material eta kolore berdinak izanen dituzte.

c) Txapitularen estalkia bi edo hiru isurialdekoa izanen da, eta estalkiaren gainerako aldeko material berbera erabili beharko da.

d) Txapitularen zabalera, guztira, kanpoko paramentuen artean, gehienez 1,50 m izanen da.

43. artikulua. Teilatu-hegalak.

1. Honako material hauek erabiltzen ahalko dira:

-Harri naturala edo artifiziala.

-Bernizatu edo pintatutako zura.

2. Teilatu-hegala ezin da inola ere egin forjatuaren eraikuntzazko luzapen gisa. Gutxienez azken forjatu horizontalaren zoladura amaituaren gainetik 50 cm-ra egon beharko da.

3. Teilatu-hegala gutxienez 40 cm aterako da, eta gehienez 90 cm, kalearen zabalera kontuan hartuta (Ordenantza Orokorra, 14. artikulua).

44. artikulua. Fatxadak.

1. Hormetan, behar bezala egindako harlanduzkoak, harlanduxkozkoak edo ageriko harlangaitzezkoak direla ere, harria agerian utziko da, eta albo-junturen tratamendua maila berekoa edo hondoratua izanen da, baina inola ere ez irtena.

2. Gainerako hormetan fatxadak edo karezko edo zementuzko morteroarekin emokatuak izanen dira. Kasu horietan:

a) Bertako harrizko plakaz egindako zokaloa egonen da, piezakatze erregularrekin edo zakar-antzeko piezakatzeekin.

b) Kolore-sorta okre eta lur kolore argien eta boliaren antzeko kolore zurien artekoa izanen da.

3. Debekatuta daude estalduretarako gainerako materialak, hala nola adreilua, zeramika, hormigoi blokea, jaurtitako agregatuak etab.

45. artikulua. Fatxaden baoak.

1. Beheko solairuko baoak eraikineko gainerakoekin bat etorriko dira.

2. Baoen antolaera eta neurriak, herriguneen landa izaerarako egokia eta antzekoa beharko du izan. Ez dira baimenduko konposiziozko konponbide nabarmenak edo eraikinean edo inguruan eragin kaltegarria sor dezaketenak.

3. Bao angeluzuzen bertikalak edo karratuak gomendatzen dira, eta estalkipeetako hastialetan bao bereziak baimentzen dira.

46. artikulua. Arotzeria eta sarrailagintza lanak.

1. Kanpoko baoen itxituran zur bernizatua edo pintatua erabiltzea gomendatzen da. Arotzeria lanak ez dira jarriko fatxadako hormaren kanpoko azaletan, eta gutxienez 15 cm atzeraeman beharko dira.

2. Balaustrak eta burdin sareak burdin forjatuzkoak edo profil trinkozkoak izanen dira, forma soilekin, eta hodi hutsak, bilbadurak eta xaflak baztertuko dira. Kolore ilun edo metalizatuekin pintatuko dira. Baimendu egiten dira zur bernizatu edo pintatuzko balaustrak.

3. Arotzeria eta sarrailagintzako bestelako material batzuk baimentzen ahalko dira: PVCa, aluminio lakatua etab. Udalaren iritziz eraikinaren edo ingurunearen estetikari kalterik egiten ez zaionean.

47. artikulua. Pertsianak.

1. Baoen kanpoko babesak zurezkoak izanen dira, eta forma hauek izanen dituzte:

-Zurezko arotz lanak, bernizatuak edo pintatuak.

-Kontraleiho tolesgarriak, bernizatu edo pintatuak.

-Zurezko pertsiana biribilgarria, sareta-kaxa barnealdean duena.

2. Beste material batzuk baimentzen ahalko dira Udalaren iritziz eraikinaren edo ingurunearen estetikari kalte egiten ez zaionean.

48. artikulua. Hegalkinak.

1. Hegalkinak debekaturik daude.

2. Balkoiak eta begiratokiak baimentzen dira, baldin eta fatxadaren luzeraren 2/3 baino luzeagoak ez badira.

3. Eremu publikora begira dauden fatxadetan, balkoi eta begiratokien, gehieneko hegala eta sestratik neurtutako garaiera Ordenantza Orokorrak arautuko ditu (14. art.).

49. artikulua. Elementu irtenak.

1. Ez da onartzen markesinarik.

2. Ez dira onartzen olanak eremu publikoaren alboko fatxadetan.

3. Errotuluak baimenduko dira, baldintza hauek betetzen badira:

a) Beheko solairuko baoetan jartzea gomendatzen da.

b) Debekatuta dago errotuluak beheko solairutik kanpo jartzea.

c) Atxikita geratu beharko dira gutxienez 2,20 m-ko garaieran. Gehieneko irtengunea 10 cm izanen da, gehieneko azalera 1 m² eta gehieneko garaiera 50 cm.

d) Argidun errotuluak baimenduko dira, baldintza berdinak betetzen badira.

e) Diseinua, kolorea edo kokapena dela-eta estetikaren aurkako efektuak sortzen dituzten errotuluak debekatuko dira.

50. artikulua. Zati berriak eta eranskinak.

1. Lehendik dauden eraikinen zati berriak eta eranskinak baimentzen dira, honako baldintza hauekin:

a) Zati berriaren edo eranskinaren gehieneko okupazio azalera gaur egungo azalera okupatuaren %25 izanen da. Eraikin erantsiak lehendik badaude, ezin izanen da eraikin berririk erantsi (53. art.).

Modu horretan handitu ondoren eraikina bere azken bolumenean finkatuta geratuko da, eta gero ezin izanen da zati berri edo eranskinik egin.

b) Zati berria edo eranskina duen eraikinaren multzoari ordenantza orokor eta partikularra aplikatuko zaizkio.

2. Pabiloi independente bat eraikitzea onartuko da honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Bizitegitarako lurzatian lehenago eranskinik ez egotea (53. art.).

b) Ez da gaindituko beheko solairuaren garaiera, 3 m-ko gehieneko garaierarekin.

c) Okupatutako azalera gehienez 30 m² izanen da, edo lehendik dagoen eraikinak okupatzen duen azaleraren %25.

d) Eraikin nagusitik 3 m gutxienez aldenduko da.

e) Estalkiak maldadunak izanen dira eta 41. artikuluko gainerako determinazioak beteko dituzte.

IV. KAPITULUA

BS+1. Nekazaritzako eraikin finkatuen gaineko ordenantza

51. artikulua. Esparrua.

Horren barnean daude nekazaritza eta abeltzaintza erabilerako eraikinak, erabilera finkatuta eta bizitegi erabilera debekatuta dutenak. Hala azaltzen dira antolamendu planoetan (erabileren planoa).

52. artikulua. Lerrokadurak eta Bolumena.

-Gaur egungo lerrokadurak finkatu dira.

-Eraikinaren gaur egungo bolumena finkatu da.

-Kontserbazio obrak eta eraikinaren segurtasun eta higienerako beharrezkoak diren konponketak baimentzen dira. Gaur egungo erabilera mantentzeko beharrezkoak diren modernizazio obrak baimentzen dira baina ez dira baimentzen etorkizunean bizitegi gisa erabili ahal izateko zaharberritzeak.

-Orokorrean, estetika eta funtzionaltasuna hobetu eta egokitzeko obrak onartzen dira, bolumena handitu edo erabilera aldatu gabe.

53. artikulua. Eranskinak.

Eraikin horiek eranskinak dira, lehendik bizitegi eraikin batek okupatzen duen lurzati batean ezartzen badira, eta lehendik dagoen eraikin horrek landa izaerako erabilera osagarriak baditu.

Kasu horretan lurzatiaren barnean ezin izanen dira eraikin erantsi gehiago eraiki, ezta lehendik daudenak handitu ere, haien azaleren batura 30 m²-ra heltzen bada.

V. KAPITULUA

BS+1. Antolamenduz kanpoko egoeraren gaineko ordenantza

54. artikulua. Esparrua.

Antolamendu planoetan guneetan eta, halakorik egonez gero, lurzoru urbanizaezinean antolamenduz kanpo agertzen diren eraikinei aplikatzen zaie.

55. artikulua. Jarduketak.

Desagertzea aurreikusten duen planeamendua burutzen den arte, jarduketek honako araubide honi jarraituko diote:

a) Gaur egungo erabilerak toleratzen dira. Debekatuta dago erabilera aldatzea.

b) Ezin izanen da egin ez modernizatzeko, finkatzeko, ez bolumena handitzeko, edo desjabetze-balioa igotzeko obrarik. Bakar-bakarrik onartuko dira higiezinaren segurtasun eta higienerako beharrezkoak diren konponketak.

VI. KAPITULUA

BS+1. Lurzoru urbanizaezineko ordenantza

56. artikulua. Esparrua.

Orokorrean, lehendik dauden eraikinei eta lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren eraikin berriei aplikatzen zaie, Urraulbeitiko udal mugape osoan.

Aizpe, Apardoze Muru eta Puiuko herri hustuetan dauden eraikinak sartzen dira.

57. artikulua. Baimenak.

1. Eraikin berriak horretarako erreserbatuta dauden eremuetan soil-soilik baimentzen dira.

Eremu horietan, baimenak hirigintzako araudi partikularraren araberakoak izanen dira.

2. Eraikinak zaharberritzea baimentzen da, gaur egungo erabilerarako edo baimendutako erabilera berrietarako bada.

3. Erabilera edozein modutan aldatuz gero, jarduera-lizentzia eskatu beharko da legeak azaltzen dituen baldintzekin.

58. artikulua. Eraberritzeak.

Lehendik dauden eraikinen eraberritzeak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Ezin izanen dira gaur egungo lerrokadura eta sestrak aldatu.

b) Gehieneko garaiera 7m izanen da. Gaur egungo eraikinak garaiera txikiagoa badu, gehieneko garaierara heltzea onartuko da. Gaur egungo eraikinak garaiera handiagoa badu, gaur egungo garaieran finkatzea onartuko da.

c) Estalkiak maldadunak eta bateratuak izanen dira, forma soilekin, eta %25 eta %40 bitarteko maldarekin.

Zeramikazko teila kolore naturalean erabiltzea gomendatzen da, baina beste material batzuk baimentzen dira, zuntz-zementua izan ezik -pintatua bada ere-.

d) Fatxadaren materialak hauek izanen dira:

-Harri naturala edo artifiziala.

-Ageriko blokea, harea kolorekoa.

-Okre edo gorri koloreko bistako adreilua.

-Kolore argietan edo boliaren antzeko koloreetan pintatutako emokadura.

-Hormigoizko aurrefabrikatuak.

-Panel metaliko lakatuak.

Debekatuta daude beste material batzuk, bereziki hormigoizko blokea bere kolorean, eta zuntz-zementua.

e) Arotzeria eta sarrailagintza lanak betiere pintatuta edo lakatuta egonen dira, eta ez da onartuko altzairu galbanizatua, bere kolorean.

59. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

Lurzatietako itxiturak baimentzen ahalko dira honako eredu hauen arabera:

1. Hesolaz eta txarrantxa, euskarri hauekin:

-Zura.

-Hormigoia.

-Altzairua.

Gehienez 1,20 m-ko garaiera izanen dute.

2. Sare metaliko txirikordatua, 2 m-ko gehieneko garaierarekin.

Debekatutako dago itxitura fabrikazko hormatxoekin egitea, edozein garaieratan dela ere, kasu hauetan izan ezik: egiten den jarduera dela-eta hori beharrezkoa denean, beharrizan hori behar bezala justifikatuta dagoenean eta Udalak baimentzen duenean.

60. artikulua. Finkak zatitzea.

1. Finka zatitzea, lurzorua loteetan zatitzea (aldi berean edo bata bestearen ondotik) izanen da, bizitegi erabilerarako, aisiako baratzetarako, edo eraikinak sortzeko aukera dakarren edo ez dakarren beste edozein erabilerarako, eta zerbitzu-azpiegiturak (sarbidea, ura, saneamendua, elektrizitatea etab.) izan zein ez:

2. Lurzoru urbanizaezinean debekatuta daude mota guztietako zatiketak.

61. artikulua. Finken bananketa.

1. Zatitzeko debekuak ez ditu eragozten landalurren jabetzaren eskualdaketak, bereizketak eta bananketak, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta basozaintzaren erabileretarako edo legeak onartzen dituen beste erabilera batzuetarako bada.

62. artikulua. Aisiako baratzeak.

1. Baratzeek lurzati barreiatu izaten jarraituko dute, eraikin prekarioren bat edo besterekin, eta ezin izanen da haien nekazaritza izaera aldatu.

2. Baratzeen itxiturak dauden landare espezieen banaketa tradizionalak errespetatuko ditu. Txarrantxa, oholesia edo landare espezieak erabiltzen ahalko dira, eta inola ere ezin izanen dira fabrikazko obrekin banatu.

3. Lehendik dauden baratzeen edo baratze berrien gainean lanabesak gordetzeko etxolak soilik eraikitzen ahalko dira, honako ezaugarri hauekin:

-Baratzeko tresnak biltzeko soil-soilik erabili behar dira.

-Gehieneko azalera: 8 m².

-Solairu bakarra, 3m-ko gehieneko garaierarekin.

-Ez dute zimendurik izanen, eta kanpoko paramentuak zurezkoak izenen dira, entokatuak eta zuriz pintatuzkoak izanen dira. Arotzeria lanak pintatuak izanen dira eta estalkia zeramikazko teilazkoa.

-Zurezko etxolak paratzea onartzen da, inoiz ere ez metalikoak. Prototipoak Udalak ontzat eman beharko ditu.

-Bideen ertzetik 4 m-ra egonen dira.

63. artikulua. Mintegiak eta berotegiak.

1. Halakotzat joko dira landareak kontrolpeko baldintzetan hazteko erabiltzen diren estalkipeko espazioak.

2. Zaintza eta administraziorako eraikin lagungarriak behar dituzten merkataritza-ustiategiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eraikinaren gehieneko okupazioa finkaren azaleraren %10, gehienez ere 100 m².

b) Solairu bakarra, 3 m-ko gehieneko garaierarekin.

c) Aparkalekuak eta zamalanetarako espazioak lurzatiaren barnean geratuko dira.

64. artikulua. Urbanizazioa eta instalazioak.

1. Landa finketan aisia erabilera onartzen da baina honako hauek debekatuta daude:

a) Finkaren %10 baino gehiago zoladuraz estaltzen duen urbanizazioa egitea.

b) Kirol instalazioak eraikitzea: pilotalekuak, tenis pistak etab.

c) Ibilgailuak aparkatzeko espazio estaliak zein estali gabeak, zoladura gogorrarekin. Hartxintxar soltea edo soropil-lauza soilik baimenduko dira.

d) Erregaia biltzeko aireko ageriko biltegiak. Landare itxiturarekin inguratuta egon beharko dute, gutxienez 2 m-ko garaieran.

e) Intsonorizaziorako instalazio eraginkorrik ez duten multzo elektrogenoak.

2. Honakoa baimentzen da:

a) Estali gabeko igerilekuak paratzea Ordenantza Orokorrak zehazten dituen baldintzetan (17. art.).

b) Zurezko pergolak paratzea, landare bilbeen euskarri gisa.

c) Zurezko etxolak paratzea, inoiz ere ez metalikoak. Prototipoak Udalak ontzat eman beharko ditu.

65. artikulua. Iratiko trenbide zaharra.

Iratiko trenbide zaharraren trazadura ibarrean iparraldetik sartzen da Artaxon zehar, bi zubitatik Iratiren meandroa zeharkatzen du eta Artiedara heltzen da. Bertan oraindik ageri dira geltoki zaharraren eraikinak.

Hegoalderantz, Arripodaseraino, errepidearen paretik igarotzen da, eta herria atzean utzi ondoren errepide horretatik aldentzen da, Irunberrirako bidean, ibarreko udal mugapea hegoaldera utzita.

Trazadura babestu egiten da desagertu ez dadin, eta bide alternatibo gisa sustatzen da aisiako eta kiroleko natur ibilaldietarako, oinez, zaldiz edo bizikletaz ibili ahal izateko, baina ez motordun ibilgailuetan, eta bereziki motozikletak eta lur orotarako ibilgailuak saihestuta.

Helburu horretarako, interes publikoko adierazpena sustatu behar da, baita berriro pribatiza dadila eragotzi ere.

66. artikulua. Done Jakue bidea.

Erromes-bide horrek udal mugapea hegoaldetik zeharkatzen du Esatik, eta tarte batean Zangozatik Iruñerako errepidearen paraleloan ibiltzen da.

Trazadura babestu egiten da erromes-bide gisa eta natura-arloko aisiarako erabiltzeko. Pertsonak, abereak eta bizikletak igarotzea onartzen da, eta motordun ibilgailuak baztertzen dira.

67. artikulua. Altxonbideak.

Errege Altxonbidearen tarte bat iparraldetik sartzen da, eta errepidearen ondotik igarotzen da Santsoainen zehar. Arripodasen ingurura heltzen da, eta bertan ibarrera mendebaldetik sartzen den tartearekin elkartzen da.

Ekialdean beste adar bat ibarrera Irunberritik sartzen da, eta Iruñerako errepidea zeharkatu ondoren tarte batean errepide horren eta Done Jakue bidearen artetik igarotzen da mendebalderantz. Udalerriaren mugara heldu baino lehen galdu egiten da.

Altxonbideak babestuta daude eta haien lurzorua ezin da inbaditu eraikinekin, ezta hesiekin ere, edozein motatakoak izanda ere. Ahal dela, jabe pribatuengatik edo beste edozein arrazoirengatik desagertu diren tarteak lehengoratuko dira. Horrela, abelbide gisa noizean behin erabiltzeaz gain, natur ibilbideetarako erabiltzen ahalko dira, Done Jakue Bidearen eta trenbide zaharraren debeku eta baimen berberekin.

68. artikulua. Ugarrongo arroila.

Intereseko naturgunea, Ugarrongo arroila, Berroia eta Imirizaldu artean dago, hamar bat trikuharri dituen gune batean. Iratiren adarretako batek, Urraulgoitin sortzen den Areta ibaiak sortu zuen. Ugarrongo arroilak ageriko balio geologiko du. 104,25 Ha-ko azalera du, eta gune babestu izendatu dute Lekune Naturalaren kategoriarekin (72/1989 Foru Dekretua). Azalera horretatik 84 Ha Urraulbeitin daude, eta gainerako zatia Urraulgoitin.

Trafiko azkarreko bideetatik urrun dagoenez, bertako fauna oso ongi kontserbatuta dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 79. artikuluetan aurreikusita dagoenaren arabera Udalak 2005eko abenduaren 22ko erabakiaren bidez onetsitako Urraulbeitiko udal planaren araudi orokorraren 24. eta 25. artikuluak aldatzea.

II. KAPITULUA

Hiri lurzoruaren hirigintzako araudia

24. artikulua. Gehieneko etxebizitza kopurua eta aparkaleku erreserba "eraikin finkatuetan".

Atala: 7.

A. 23. eta 24. artikuluetan azaltzen diren "nahitaez babestu beharreko eraikinetan" eta "finkatu beharreko eraikinetan", eraikina zaharberritu edo berritzearen ondoriozko etxebizitza kopuruan muga ezartzen da.

B. Etxebizitzen kopurua. Bizitegi eraikin finkatuak zaharberritu edo berritzearen ondoriozko gehieneko etxebizitza kopurua ateratzeko, lehendik dagoen azalera eraiki finkatuari 120 metro karratutik behin etxebizitza bat aplikatuko zaio.

Ondoriozko etxebizitzen kopuru hori lurzati bakoitzari aplikatuko zaio gehieneko muga gisa, eta lehendik dauden eraikinak zaharberritu edo berritzean etxebizitza gutxiago baina azalera eraiki handiagoa aukeratzen ahal da, aprobetxamendu finkatua agortu arte, edo bestela gehieneko etxebizitza kopuru hori, baina azalera txikiagoa; horrela, planeamenduak ematen duen aprobetxamendua ez da agortuko.

L. Aparkatzeko plazen erreserba. Gaur egungo eraikinak azalera txikiagoko etxebizitzatan zatitzearen ondorioz etxebizitza horiei lotutako ibilgailuek eremu publikoa okupatzean itogunerik ez sortzeko, bizitegi erabilerarako finkatutako eraikinak zaharberritu edo berritzean honako baldintza hau ezartzen da:

Lurzatiaren barnean etxebizitza bakoitzeko aparkaleku bat sortuko da, gutxienez 5 bider 2,5 metrokoa, baldin eta eraikina zaharberritu edo berritzearen ondorioz finkatutzat kalifikatutako lurzatian lau etxebizitza baino gehiago sortzen direnean.

Eraikin finkatua zaharberritu edo berritzearen ondorioz lurzati bakoitzeko lau etxebizitza edo gutxiago sortzen badira, ez da eskatuko lurzatien barnean aparkalekuak sortzea.

Salbuespen gisa, eta behar bezala justifikatutako kasuetan, eraikin berriei lotutako aparkalekuak esku-hartzearen mendean dagoen luzatia ez diren beste lurzati batzuetan erreserbatzea baimentzen ahalko da, baldin eta beste lurzati horiek sortu diren etxebizitza berrien inguruan 100 metrora badaude.

25. artikulua. Gehieneko etxebizitza kopurua eta aparkaleku erreserba "eraikin berrietarako" orubeetan.

Atala: 3.

A. Antolamendu planoen arabera "eraikin berrietarako" orubeak dituzten lurzatietan, gehieneko etxebizitza kopurua ateratzeko, lerrokadurek eta garaiera arautzaileak definitzen duten aprobetxamendu-azaleraren 150 metro karratutik behin etxebizitza bat aplikatuko da.

B. Lurzatien barnean aparkatzeko tokien erreserba egon beharko da, etxebizitza berri bakoitzeko aparkatzeko toki bat.

Aparkatzeko tokien gutxieneko neurriak 5 bider 2,5 metro izanen dira, eta eraikinaren barnean zein kanpoan kokatzen ahalko dira, baina betiere jarduketaren xede den lurzati pribatuaren mugen barnean.

Iragarkiaren kodea: L1016859