2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatu beharreko zerga-tasen onespena
Udalak, 2010eko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, 2011ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasak onetsi ditu:
-%0,3214, hirilurreko ondasunentzat.
-%0,80, landalurreko ondasunentzat.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2010eko azaroaren 2an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.
Iragarkiaren kodea: L1018018