143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lurren balio igoeraren gaineko zergan 2011ko urtarrilaren 1etik aitzinera aplikatu beharreko tasaren onespena

Udalak, 2010eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %10,76 izatea, Osoko Bilkurak 2007ko azaroaren 30ean onetsitako portzentajeak mantenduz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2010eko azaroaren 2an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1018017