2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2010eko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Udalaren 2010eko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira aurrekontuko aldaketa horiek, 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.ean xedatutakoarekin bat.
Ribaforadan, 2010eko ekainaren 22an.-Alkatea, Nuria Ruiz Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1018038