2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
1. poligonoko 1847 A lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen María Reyes Macón Ibisatek sustaturiko xehetasun azterlana, helburu zuena Villatuertako Arau Subsidiarioetako A Jarduketa Unitateko 1. poligonoko 1847A lurzatian egin beharreko eraikinetik mugetarako distantzia aldatu edo birdoitzea. Hauek dira aldatutako hirigintza arauak:
1. poligonoko 1847 A azpilurzatian altxatzen zen eraikinaren gutxieneko atzeraemangunea 2 metrokoa izanen da, azpilurzati horrek 1847 E, 1847 F eta 1847 G azpilurzatiekin dituen mugekiko. Gainerako mugetarako, baita bidera ematen duen aurreko alderako ere, eraikinaren gutxieneko atzeraemanguneak 3 metrokoak izanen dira.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Villatuertan, 2015eko azaroaren 26an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1516172