2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
ARS-1 banaketa eremua, S1 exekuzio unitatea eta GSA-2
berriz ere zedarritzeko proiektua, Udal Planeko UI-V unitatean
-Hegoaldeko Txantrea-. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 26an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 26-OCT-10 (7/UV).
"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Juridikoko zuzendariaren 2010eko irailaren 20ko txostenarekin bat, hau erabaki da:
1.-Hasiera batean onestea RS-1 banaketa eremua, S1 exekuzio unitatea eta GSA-2 berriz ere zedarritzeko proiektua, Udal Planeko UI-V unitatean -Hegoaldeko Txantrea-.
2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita."
Iruñean, 2010eko azaroaren 3an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1018369