143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

ARS-1 banaketa eremuko V/S1 sektorea eta GSA-2 sistema orokorra birzatitzeko proiektua, UI-V unitatean
(Hegoaldeko Txantrea). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 26an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 26-OCT-10 (8/UV).

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendariaren 2010eko irailaren 20ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Juan Antonio Las Navas Lacallek eta auzikideek sustatutako proiektua, ARS-1 banaketa eremuko V/S1 sektorea eta GSA-2 sistema orokorra birzatitzeko, UI-V unitatean (Hegoaldeko Txantrea).

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Birzatiketa proiektua behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileek testu bategin bat aurkeztu beharko du, eta bertan sartuko dituzte, jendaurreko epean egiten diren aldaketa guztiez gainera, orduan aipatzen diren kontu guztiak; ondoko hauek zehazki:

a) Erregistroko itxituren ondoko eskualdatzerik dagoen ala ez, ondoriozko lurzatiak esleitzerakoan kontuan hartu badira, esleitzeko irizpideetatik aldentzen denean.

b) Jarritako lurzati batzuen azalerak zuzentzea.

c) 1.170 lurzatiaren azalera doitzea, aprobetxamendurik sortzen ez baitu.

d) Proiektuaren memorian adieraztea beharrezkoa dela bideak izateko lurzoruak eskuratzea, bideen toki sistema bezala sailkatuak, Iruñeko eta Burlatako udal mugapeak aldatzearen ondorioz bereganatu zirenak.

e) Ondoriozko lurzatien planoan informazioko lauki bat gehitzea, aprobetxamenduaren jatorrizko lurzatiak zehaztuta.

f) Prezio mugatuko etxebizitza librea saltzeko prezioa zuzentzea memorian.

g) Plan Partzialean ezarritakoa betetzea, garajeak mankomunatzeari dagokionez.

h) Interesdunen zerrenda osoa.

i) Likidazio kontua aldatzea, zaldainari dagokionez eta Burlatatik bereganatutako lurzoruak eskuratzeko kontu-sailaren behin-behinekotasunari dagokionez."

Iruñean, 2010eko azaroaren 4an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1018367