2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Milagrosako BBPBko 3.2. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 26an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 26-OCT-10 (6/UV).
"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2010eko urriaren 6ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:
1.-Hasiera batean onestea Milagrosako BBPBko 3.2 lurzatiaren xehetasun azterlana, Domusek, Oficina de Gestión y Promociones, S.L.k, Promociones y construcciones M.J., S.A.k eta Promociones Urniza, S.L.k sustatua.
2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."
Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1018036