2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udaleko Haur Eskolen 2010. urterako plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena
Indarra duten xedapenak betez, Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren iragarki ohol ofizialean -Oliveto kondearen k., 4-2.- dago ikusgai Iruñeko Udaleko Haur Eskoletako 2010eko plantilla organikoaren aldaketa, zeina hasiera batez onetsi baitzuen Iruñeko Udalbatzaren Osoko Bilkurak, 2010eko irailaren 17an.
Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2010eko irailaren 17an.-Presidentea, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: L1017824