143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2010eko aurrekontu orokorreko 8 eta 9/2010 aldaketak.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2010eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2010eko aurrekontu orokorreko 8 eta 9/2010 aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2010eko azaroaren 3an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1018040