143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena

Lukingo Udalak, 2010eko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi ondotik Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala, jendaurrean jarriko da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, hilabeteko epean espedientea ikusgai egonen da Lukingo Udalaren bulegoetan, bizilagunek eta interesdunek alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Epea iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lukinen, 2010eko azaroaren 2an.-Alkatea, Luis Ramón Azcona Gil.

Iragarkiaren kodea: L1018067