2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Eskatzailea: Transportes del Bidasoa, S.A. Jarduera: garraio-agentzia eta biltegia. Tokia: Alkaiaga industrialdea, Burnaizi kalea 3, eta Alkaiaga industrialdea, Ziobi kalea 4.
Lesakan, 2010eko azaroaren 3an.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.
Iragarkiaren kodea: L1018082