2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAURRIETA
2011ko karga-tasak
Jaurrietako Udalak, 2010eko urriaren 28ko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:
1. Karga-tasa aldatzea lur-ondasunen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:
-Hirilurreko ondasunen gainean: igo egin da, %0,22 izanen baita.
-Landalurreko ondasunen gainean: %0,70 izaten jarraituko du.
2. Mantendu egin da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren karga-tasa, %2 izanen baita.
3. Karga-tasa mantentzea Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuota sortzeko, %12 izanen baita. Balioaren egiazko igoera zehaztu ahal izateko, mantendu egin dira Toki Ogasunei buruzko Legeko gutxienekoak.
4. Mantentzea Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako Udalaren indizea, 1,2 izanen baita.
Erabaki honek 2011. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Jaurrietan, 2010eko azaroaren 2an.-Alkatea, Javier Matias Celay Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L1018054