2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa puntuala Funesko Arau Subsidiarioetan (antolamendu xehakatuko determinazioak). Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2010eko urriaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko aldaketa puntuala, 1.19.1; 1.19.2 eta 1.19.3 unitateetan, Juan Oscar Campo, Inmaculada Martínez, José Luis Martínez eta María Rosario Olea jabeek sustatua, 2010eko abuztuaren 10eko proiektuari jarraituz, Ignacio Aguirrezabalaga, Carlos Aula eta Juan María Berrade arkitektoek prestatu baitzuten. Xede hauek ditu: katastroko lurzatien eta exekuzio unitateen arteko konkordantzia lortzea; hiri lurzoru finkatua eta urbanizagarria errealitateari egokituz mugatzea; exekuzio unitateak hobeki zehaztea bertako eraikuntza kontuan hartuz, modu horretara eraikinen kudeaketa eta beraz, urbanizazioa eta orobat, legeztapena errazteko, halakorik behar dutenean; unitate bakoitzaren muga errealak agirietan grafiatzea eta jasotzea eta Arga ibaiko lubetaren egungo araudian grafiatutako biribilgunerako beste trazadura bat proposatzea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen baita udal bulegoetan; hori guztia 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu baitzuen.
Funesen, 2010eko urriaren 29an.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1018050