2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
2016rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak
Mañeruko Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2016erako zerga-tasa hauek finkatu ditu:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,24.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentaje eta tasak, eta karga-tasa %12.
–Hilerriko tasak: ehorzketak lurrean: erroldatuak, 150 euro; erroldatu gabeak, 300 euro.
–Ezkontza zibilen espedienteak tramitatzeko tasak: 100 euro.
–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.
Lehen erabilerako lizentzia emateko tarifak:
–Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
–Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.
–Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
–Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintzako Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.
Mañerun, 2015eko abenduaren 2an.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1516321