2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
2010eko maiatzaren 5ean erabakitako lizentzien etenduraren aldaketa
Eguesibarko Udalak, 2010eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, legezko gehiengo osoaren quoruma zuela, erabaki zuen obren lizentzien etendura kentzea (eten hori 2010eko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran erabaki zen) Ustarrozko 3.9-01 UNC exekuzio unitatearen esparruan, bakar-bakarrik Transformazio Zentro bakartu berria eraikitzeko unitate horren esparruan, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.k sustatutako "aireko linearen 13,2 kV-ko bariantea, Uharte-Egues izenekoa, lur azpian eta Ustarrozko Transformazio Zentroa (180016210) tokiz aldatzea" izeneko proiektuari jarraikiz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Eguesen, 2010eko azaroaren 3an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L1018088