143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

234/2010 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez destinoak esleitzen zaizkie JUS/3338/2008 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoako funtzionarioei (barne igoera), Nafarroako Foru Komunitatean.

Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat, erabaki du destinoak esleitzea, I. eranskinean ageri diren organo judizial eta fiskaletan, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko funtzionarioei (barne igoera), hau da, 2010eko azaroaren 5eko Aginduaren bidez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko karrerako funtzionario izendatutakoei, honako hau kontuan harturik:

Lehena.-Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute, destinoko organo judizial edo fiskalaren arduradunaren aurrean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horretarako, F1R dokumentuak garaiz aurkeztu beharko dira organo judizial horietan, eta, aldez aurretik, kasuan kasuko Lurralde Kudeatzailetzak igorri beharko ditu dokumentu horien lau ale.

Bigarrena.-Ebazpen honen bidez destinoa jaso eta Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan jardunean segitzea hautatzen duten funtzionarioek ez dute nahitaezkoa izanen esleitutako lanpostuaren jabetza hartzera joatea, aski izanen baita kasuan kasuko Lurralde Kudeatzailetzari edo traspasoak dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunari hautu horren berri ematea, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506 d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren adierazpenaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren adierazpena biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrera igorriko da.

Hirugarrena.-Funtzionarioek Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioko zerbitzuen jarraipenean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat beharrezkoa denez, zilegi izanen dute Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario destinoari dagokion Lurralde Kudeatzailetzari baimen ordaindua eskatzea, hau da, egun batekoa herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa aldatu beharra badago, Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik joan behar badute izan ezik, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena.

Funtzionarioa beste Lurralde Kudeatzailetza baten edo langileen arloko traspasoa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman eta kargu-uztea egin dadin Kudeaketa Kidegoan jabetza hartzen den egun berean, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Nolanahi ere, jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, destinoko organo judizial edo fiskalaren arduradunak F1R dokumentuaren bi ale igorriko ditu Lurralde Kudeatzailetzara edo autonomia erkidegoko organo eskudunera, beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan nominan. Ale horietako bat Justizia Administrazioko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrera igorriko du Kudeatzailetzak edo autonomia erkidegoko organo eskudunak; beste ale bat, berriz, interesdunari emanen zaio eta laugarrena organo judizialean jasota geratzeko izanen da.

Laugarrena.-Kudeaketa Kidegoko lanpostu berrian gelditzea hautatzen duten funtzionarioek eskubidea izanen dute, jabetza hartzen dutenetik hasita, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako baimen ordaindua izateko. Baimen horri ebazpen honen hirugarren atalean ageri diren egunak kenduko zaizkio.

Bosgarrena.-Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartu aurreko egunean utziko dute lanpostua.

Seigarrena.-Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko funtzionarioek, haien lehentasunen arabera kalifikazio ordenean oinarrituta nahitaezko destinoa eman bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu, harik eta ebazpen honetatik hasita bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.-Irailaren 23ko 193/2010 Ebazpenaren bidez (urriaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuek, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan barne igoeran sartu berri diren izangaiei esleitu ez zaizkienek, betegabe izaerarekin jarraituko dute, eta Tramitazio Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan txanda irekian sartzen diren izangaientzat erreserbatuta.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2010eko azaroaren 5ean.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

I. ERANSKINA

Kudeaketa, barne igoera

ORDENA ZK.

NANa

DEITURAK

IZENA

ESLEITUTAKO DESTINOA

HERRIA

PROBINTZIA

AUT. ERK.

1

16006018

GIL MATEO

CLARA ISABEL

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

TAFALLA

NAFARROA

NAFARROA

2

29092579

TORRECILLA BERGES

FRANCISCO JAVIER

BERAKO BAKE EPAITEGIETAKO IDAZKARITZEN BATASUNA

BERA

NAFARROA

NAFARROA

3

44620269

MARTINEZ ESPEJO

ADELA

BAZTANGO BAKE EPAITEGIETAKO IDAZKARITZEN BATASUNA

ELIZONDO

NAFARROA

NAFARROA

F1018681

Iragarkiaren kodea: F1018681