2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Jabari publikoko ondasunen desafektazioa. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2010eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, legezko gehiengo osoaren quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen EP-7 lurzati demanialaren -Eguesibarko Udalaren katastroko 4. poligonoko 228. lurzatiari dagokiona- kalifikazio juridikoa aldatzea, ondareko lurzati gisa sailkatzeko, eta gero hura Nafarroako Foru Komunitateari lagatzeko, lagatzeko erabakian ezarriko diren baldintza, muga eta bermeekin, geroago Sarrigurengo Osasun Etxea martxan jar dadin.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan eta urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuan haiekin bat datozen artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea iraganda, alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da kalifikazio juridikoaren aldaketa, ondareko ondasunak bezala kalifikatzeko.
Eguesen, 2010eko azaroaren 3an.-Alkatea, José Anastasio Andía.
Iragarkiaren kodea: L1018085