143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa puntual xehakatua Eguesibarko Udal Planeko UC-1 hiri lurzoru finkatuko unitatean, Altzuzako esparruan.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2010eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, legezko gehiengo osoaren quoruma zuela, erabaki zuen behin betiko onestea Eguesibarko Udal Planeko UC-1 unitateko aldaketa, Altzuzako esparruan, antolamendu xehakatuko determinazioei dagokienez. Sustatzaileak Juan Ramón Sexmilo Baeza eta Maite Ayarra Elía dira, eta unitate horretako E2 Eraikina izenekoaren mugak aldatzea da xedea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau, onesten den aldaketaren edukiarekin batean.

Aldaketaren edukia:

-"Altzuzako Hirigintzako Arau Partikularren 1. artikuluko (UC-1 unitatea) 5. ataletik (Beste determinazioak), ondoko determinazioa kendu da:

"4 x 7 m-ko garaje bat eraiki ahal izanen da E2 Eraikinari atxikia".

-E2 Eraikin izenekoaren mugak aldatu dira, aldaketari buruzko dokumentazio grafikoari jarraikiz, Udalaren erregistroan 2010eko abuztuaren 23an aurkeztu baitzen eta espedientean baitago.

Eguesen, 2010eko azaroaren 3an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1018083