2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Solidaridad Egoitza Mistoko gerokultore izateko
lau lanposturen izendapen proposamena
Castejongo Udalaren Solidaridad Egoitza Mistoa erakunde autonomoko Patronatuko Batzordeak, 2010eko azaroaren 8an bildurik, honako erabaki hau hartu zuen:
Gerokultore izateko 5 lanpostu lan-araubide finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2010eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an. Bada, oposizio-lehiaketa horretako epaimahaiak, 9. oinarrian xedatua bete dadin, gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena egin du, ondoko hau baita:
-Andrea Jarauta Martínez; guztira, 69.21 puntu.
-Begoña Martínez Jiménez de Allo; guztira, 67.5 puntu.
-Juana Urbano Millán; guztira, 63,5 puntu.
-Aránzazu Romanos Velilla; guztira, 62,9 puntu.
Deialdiaren 9. oinarriko baldintzetan ezarritakoari jarraituz,
Honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa.-Epaimahaiaren izendapen proposamen hori onestea.
Bigarrena.-Aditzera ematea Andrea Jarauta Martínezek, Begoña Martínez Jiménez de Allok, Juana Urbano Millanek eta Aránzazu Romanos Velillak hogeita hamar egun naturaleko epea dutela, izendapen proposamen hau jasotzen dutenetik hasita, 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkezteko, Castejongo Udalaren erregistro orokorrean. Proposatutako izangaiak ez badu agindutakoa betetzen, ezin izanen da gainditu duen izangaia izendatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskaeran egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna baztertu gabe.
Hirugarrena.-Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Castejonen, 2010eko azaroaren 12an.-Solidaridad Egoitza Mistoko Patronatuko buruordea, José Escribano Ustáriz.
Iragarkiaren kodea: L1018749