143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2010eko aurrekontuaren 03. aldaketa.
Hasierako onespena

Aranoko Udalak 2010eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, idazkari-kontu hartzailearen txostena ikusirik, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko aurrekontuaren 03. aldaketa, kreditu gehigarria baita.

Aurrekontuaren aldaketa horiek jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontuaren aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu honetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Martxoaren 2/1995 Foru Legearen 214.a.

Aranon, 2010eko azaroaren 4an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L1018606