2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, elektrizitate espezialitateko zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu bat, obrei atxikia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko (087. lanpostua plantilla organikoan).
Izangai onartuen behin betiko zerrenda
Udalaren Gobernu Batzordeak 2010eko irailaren 7an erabakita, onetsi zen elektrizitate espezialitateko zerbitzu anitzetako langile izateko lanpostu bat, obrei atxikia, (087.a plantilla organikoan) barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, eskaera bat aurkeztu da. Alkatetzaren azaroko ebazpenaren bidez (azaroko 22/2010) eranskinean dagoen izangai onartuaren behin betiko zerrenda onetsi da eta oposizioaldia hasteko data ezarri da.
Orobat, epaimahaia ere eratu da. Hona hemen:
-Mahaiburua: Franciso Javier Lasa Gorraiz, Berriozarko Udaleko alkatea.
-Ordezkoa: Inma del Río Lorea, Berriozarko Udaleko lehen alkateordea.
-1. mahaikidea: Patxi Iriarte Etxenike, Berriozarko Udaleko arkitekto teknikoa.
-Ordezkoa: Ricardo Pascual Ustarroz, Berriozarko Udaleko goi mailako arkitektoa.
-2. mahaikidea: Antonio Izquierda Somovilla, Iruñeko Udaleko ingeniari teknikoa.
-Ordezkoa: Jesús Miguel Nazar Nuin, Mendialdea ikastetxe publikoko mantentze-lanetako arduraduna.
-3. mahaikidea: M.ª Isabel Zorrilla León, Berriozarko Udaleko langileen ordezkaria.
-Ordezkoa: Imanol Baztán Carrera, Berriozarko Udaleko langileen ordezkaria.
-Idazkaria: Yolanda Alvarez López, Berriozarko Udaleko idazkaria.
-Ordezkoa: M.ª Ángeles Idoate Iribarren, Zuzenbideko lizentziaduna.
Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua: 2010eko abenduaren 20an oposizioko lehen eta bigarren ariketak eginen dira; horretarako, izangaiak egun horretako 9:00etan agertu beharko du Berriozarko Udaleko bulegoetan, aldean Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena daramala.
Berriozarren, 2010eko azaroaren 8an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.
ERANSKINA
Onartua:
SANTIAGO MARTÍN TORREMOCHA
Baztertua: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L1018341