143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, Kale Garbiketako Zerbitzuko arduradun
izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko (009. lanpostua plantilla organikoan).
Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Udalaren Gobernu Batzordeak 2010eko irailaren 7an erabakita, onetsi zen Kale Garbiketako Zerbitzuko arduradun izateko lanpostu bat (009.a plantilla organikoan) barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, eskaera bat aurkeztu da. Alkatetzaren azaroko ebazpenaren bidez (azaroko 19/2010) eranskinean dagoen izangai onartuaren behin betiko zerrenda onetsi da eta oposizioaldia hasteko data ezarri da.

Orobat, epaimahaia ere eratu da. Hona hemen:

-Mahaiburua: Franciso Javier Lasa Gorraiz, Berriozarko Udaleko alkatea.

-Ordezkoa: Inma del Río Lorea, Berriozarko Udaleko lehen alkateordea.

-1. mahaikidea: Patxi Iriarte Etxenike, Berriozarko Udaleko arkitekto teknikoa.

-Ordezkoa: Ricardo Pascual Ustarroz, Berriozarko Udaleko goi mailako arkitektoa.

-2. mahaikidea: José Miguel Egea Noain, Burlatako Udaleko obretako burua.

-Ordezkoa: Jesús Miguel Nazar Nuin, Mendialdea ikastetxe publikoko mantentze-lanetako arduraduna.

-3. mahaikidea: Imanol Baztán Carrera, Berriozarko Udaleko langileen ordezkaria.

-Ordezkoa: M.ª Isabel Zorrilla León, Berriozarko Udaleko langileen ordezkaria.

-Idazkaria: Yolanda Alvarez López, Berriozarko Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: M.ª Ángeles Idoate Iribarren, Zuzenbideko lizentziaduna.

Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua: 2010eko abenduaren 20an oposizioko lehen eta bigarren ariketak eginen dira; horretarako, izangaiak egun horretako 9:00etan agertu beharko du Berriozarko Udaleko bulegoetan, aldean Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena daramala.

Berriozarren, 2010eko azaroaren 8an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

ERANSKINA

Onartua:

RAÚL MAIZA GONZÁLEZ

Baztertua: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1018340