143. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-5-I Sektoreko (Azkoien) lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, azaroaren 5eko 1737/2010 Ebazpenaren bidez, xedatu du Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-5-I Sektorearen (Azkoien) aldeko interesdunei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eremu horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda Azkoiengo udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezkapen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura konpentsatzea edo, hori ezinezkoa ez bada, diruzko kalte-ordaina ematea, kasuan-kasuan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 10ean.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1018609