1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
617/2010 EBAZPENA, urriaren 8koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Ezkarozeko udal mugapeko (GN-NA-Ezkaroze) 2. poligonoko 241. lurzatian, telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko beste telekomunikazio konpainia baten jabetzako itxituraren barruan. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.
2010eko ekainaren 16an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako proposamenari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.
Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskinaren M) atalean sartua dago. Beraz, aldi berean, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.
Foru Dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
Proiektuaren xedeko instalazioak elementu hauek izanen ditu: norabidezko antena batzuk, lehendik dagoen eta 21 metroko altuera duen saretazko dorre batean, baita beharrezkoak diren ekipamenduak ere, beste telekomunikazio konpainia baten jabetzako itxituraren barruan (koordenatuak: UTM ED 1950 Z30N X:655162,Y:4754463), Ezkarozeko udal mugapeko 2. poligonoko 241. lurzatian.
Proiektuak Ezkarozeko Udalaren hirigintzarekiko bateragarritasunari buruzko aldeko txostena du. Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman zuen, zenbait baldintzarekin, 2010eko irailaren 16an. Ingurumenari dagokionez, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak adierazi du proiektuak ez duela ukipen nabarmenik sortuko.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Ezkarozeko udal mugapeko (GN-NA-Ezkaroze) 2. poligonoko 241. lurzatian, telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko beste telekomunikazio konpainia baten jabetzako itxituraren barruan. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.
2. Baimena baldintza hauek betetzearen mende ematen da:
-Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura, Ezkarozeko Udalera eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko urriaren 8an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1017164