141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000584/2010 demanda

José Ferrer Jiménezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Tecnogres, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000584/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut José Ferrer Jiménezek, kaleratzea dela-eta, Tecnogres, S.L.ren aurka jarritako demandan azaltzen den uzia eta, horrenbestez, 2010eko ekainaren 1ean gertatu zen demandatuaren kaleratzea bidegabekoa izan zela deklaratzen dut. Enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea berriz hartzera, kaleratzearen aurretik zituen baldintza berberetan, edo bestela, 1.923,30 euroko kalte-ordaina ematera. Bi horietako bat aukeratu beharko du, epai hau jakinarazi ondoko 5 eguneko epean, dela organo judizial honetan agertuz, dela epe horretan bertan idazkia aurkeztuz, organo judizial honi zuzendua; horrelakorik egiten ez badu, langilea berriz hartzea aukeratu duela ondorioztatuko da. Betiere 2010eko ekainaren 1aren biharamunetik epai hau jakinarazi bitarte edo langilea berriz lanean hasi bitarte langileak jaso ez dituen soldata guztiak ordaindu beharko dizkio, hots, 64,11 euroko soldata egun bakoitzeko.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0584 10 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0584 10 10 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratzen, lehenbizikoa izanen da bidezkoa.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Tecnogres, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko azaroaren 8an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1018345