141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 224/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

393/10 epaia. Iruñean, 2010eko irailaren 14an.

Nik, Rebeca Esther Alonso Adriánek, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, 0000224/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Dolores Jiménez Alunda, Juan José Flores Cabalgante, Lihu Sun eta Guanhua Hu, salatzaile-salatuak. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Dolores Jiménez Alunda, Juan José Flores Cabalgante, Lihu Sun eta Guanhua Hu absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaien erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Guanhua Huri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko azaroaren 8an.-Epaile magistratua, Edilberto Esteban Iglesias.

Iragarkiaren kodea: J1018346