141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1581/2010 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa, B-6.1.2, C-1.2, C-5, C-10, D-5, E-1.1, F-3.3, G-1.2.A eta G-1.2.B lurzatiei dagokiena, hasiera batez onesten duena. Proiektuaren sustatzailea eremu horretako Konpentsazio Batzordea da.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak maiatzaren 22an emandako eta 2007ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an, argitaratutako 797/2007 Ebazpenaren bidez, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektua behin betiko onetsi zen. Sustatzailea eremuko Konpentsazio Batzordea izan zen.

2010eko irailaren 3an Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko Konpentsazio Batzordeak banaketa eremu hori birzatitzeko proiektua aldatzeko proposamena aurkeztu zuen, tramita zedin. Aldaketa B-6.1.2, C-1.2, C-5, C-10, D-5, E-1.1, F-3.3, G-1.2.A eta G-1.2.B lurzatiei dagokie. Aldaketaren funtsezko helburua lurzati horien eraikigarritasuna aldatzea da, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren ondorioz. Plan Sektorialaren aldaketa Nafarroako Gobernuaren 2010eko maiatzaren 17ko Erabakiaren bidez onetsi zen (2010eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa). Azken aldaketa hori Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz egin da.

Bestalde, E-1.1. finka zatitu nahi da, bi finka txikiago sortzeko.

Espedientearen gainean egindako txosten teknikoaren arabera, aurkeztu den proposamena, eraikigarritasunei eta eraikuntzen tipologiei dagokienez, Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartutako Erabakiaren bidez onetsitako UPSaren aldaketaren araberakoa da. Era berean, proposatzen den lurzati-plano berria indarreko planeamenduaren araberakoa da.

Nolanahi ere, ikusi da espedientea tramitazioaldian osatu beharra dagoela, B-6.1.2, C-1.2, C-5, C-10, D-5, E-1.1, F-3.3, G-1.2.A eta G-1.2.B finkei dagozkien urbanizazio kargak berregokitzeko, Nafarroako Gobernuaren maiatzaren 17ko Erabakiaren bidez onetsitako UPSaren aldaketak finka bakoitzari esleitutako eraikigarritasun berrien arabera.

Bidezkoa da, beraz, espedientea tramitatzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluak eta horrekin bat heldu direnek xedatutakoaren arabera, jendaurrean egoteko epean aurkezten diren alegazioen arabera berrikuspen xehakatua egitea eragotzi gabe.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batez onestea Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa, B-6.1.2, C-1.2, C-5, C-10, D-5, E-1.1, F-3.3, G-1.2.A eta G-1.2.B lurzatiei dagokiena. Proiektuaren sustatzailea eremu horretako Konpentsazio Batzordea da.

2. Konpentsazio Batzordeari eskatzea B-6.1.2, C-1.2, C-5, C-10, D-5, E-1.1, F-3.3, G-1.2.A eta G-1.2.B lurzatietako urbanizazio kuotak zuzen ditzala, finka bakoitzari esleitutako eraikigarritasun berrien arabera.

3. Birzatitzeko proiektua jendaurrean jartzea hogei egunez. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahalko ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña).

4. Ebazpen hau Burlatako, Uharteko eta Iruñeko udalei eta 1. banaketa eremuko Konpentsazio Batzordeari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko urriaren 21ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1017362