141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN
KONTSEILU ARAUEMAILEA

12/2010 ofizio zirkularra.
Elaborazioaren sarrera ardoen mugimenduei buruzko fitxan

2010eko uztako elaborazioaren idazpena egiteko jarraibideak, bai eskuz egiten diren fitxetarako bai mekanizatuetarako.

Eskuz bete beharreko fitxetan, aurtengo kanpainan lortutako ardoen fitxan, sarrerako data 2010eko abenduaren 1a da, eta 1 zenbakiko idazpenean adieraziko da, "elaborazioa" kontzeptuarekin, eta hektolitroen laukitxoan, berriz, lortutako ardoaren kopuru osoa adieraziko da (hondarrik gabe), Uztaren Aitorpenean upategiak adierazitakoarekin bat datorrena alegia. Fitxa mekanizatuetan "Elaborazioa" dioen 1 zenbakiko gakoarekin adierazi beharko da upategiak sarrera ematea.

Ondoren, Uztaren eta Elaborazioaren Zinpeko Aitorpenean adierazitako datuekin, Kontseilu Arauemaileko zerbitzu teknikoek horiek egiaztatu ondoren, txosten bana eginen da tarte bakoitzean lortutako ardoen gainean: ardo babestua, mahaiko ardoa eta destilazioko ardoa (stock-eko ardoa aurreko txostenetatik bereizirik jasoko da, beste batean).

Kontseilu Arauemaileak bidalitako txostenean adierazitako datuekin, irteerako bi idazpen eginen dira uztaren fitxan, 74 gakoarekin, bata "Mahaiko ardo ez babestua" atalean adierazitako kopuruari dagokiona (hau da, 325 kilo hektareako gehieneko elaborazioak dakarrena), eta bestea "Destilatu zain dagoen ardo ez babestua" delakoari dagokiona, biak txosten horretakoak; sarrerako kontra-idazpenak, berriz, azpiproduktuen eta ardo ez babestuaren fitxan eta destilazio fitxan eginen dira, 43 gakoa erabiliz bi kasuetan. Horrela, 2010eko uztari buruzko fitxan kalifikazioaren aurretik zegoen ardo babestua geldituko da adierazirik.

Bestalde, ardo kualifikatuei buruzko txostena jasotzean, babestutako ardoen atalean aldaketarik egin behar izanez gero irteera 70 gakoarekin eginen da: "Deskalifikatzeko gordailua", eta hektolitroen laukitxoan babestuaren eta kalifikatuaren arteko aldea adieraziko da; gordailuko izakinen laukitxoan uzta honetako ardo kualifikatua agertuko da. Aldea "Azpiproduktuen eta Ardo ez babestuen" fitxara eraman beharko da, 43 gakoa erabiliz.

74 eta 70 gakoekin egindako irteera guztiek, ardoen fitxan, zeinek bere sarrerako kontra-idazpena izanen dute Azpiproduktuen eta ardo ez babestuen fitxan eta Destilazioaren Fitxan, 43 gakoarekin.

2010eko abenduaren 1eko datarekin eman beharko zaie sarrera uztaren aitorpenean ezarritako elaborazioaren hondarrei, Azpiproduktuen eta ardo ez babestuen fitxan. Azpiproduktuen eta ardo ez babestuen fitxako idazpena nahiz uzta berriko soberakina/deskalifikatuaren irteera Kontseilu Arauemaileari mugimenduei buruz igortzen zaizkion datuetan adierazi beharko dira.

Babestuta ez dauden produktu guztiak elaborazioaren hurrengo urteko maiatzaren 31 baino lehen adieraziko dira "Azpiproduktuen eta ardo ez babestuen" fitxan eta, kasua denean, Destilazioarenean upategitik atera arte, Errioxa Jatorrizko Deitura Kualifikatuaren eta haren Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onetsi zuen urriaren 20ko APA/3465/2004 Aginduaren 2. eranskinean, III.Bat atalean ezartzen den moduan.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Kontseilu Arauemaileko zerbitzu teknikoekin, 941 500 400 telefono zenbakira deituz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Logroñon, 2010eko urriaren 19an.-Zerbitzu teknikoetako burua, Domingo Rodrigo Martínez.

Iragarkiaren kodea: E1018473