141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN
KONTSEILU ARAUEMAILEA

13/2010 ofizio zirkularra. Stock kualitatiboaren elaborazioaren sarrera ardoen mugimenduei buruzko fitxan

2010eko uztako stock kualitatiboaren elaborazioaren idazpena egiteko jarraibideak, bai eskuz egiten diren fitxetarako bai mekanizatuetarako.

Eskuz bete beharreko fitxetan, aurtengo kanpainan lortutako ardoen fitxan, sarrerako data 2010eko abenduaren 1a da, eta 1 zenbakiko idazpenean adieraziko da, "elaborazioa" kontzeptuarekin, eta Hl-en laukitxoan, berriz, lortutako ardoaren kopuru osoa adieraziko da (hondarrik gabe), Uztaren Aitorpenean "stock kualitatiboa" delakoari dagokion atalean upategiak adierazitakoarekin bat datorrena alegia.

Fitxa mekanizatuetan sarrera 1 zenbakiko gakoarekin adierazi beharko da "elaborazioa" kontzeptuan.

Aurrerago, Kontseilu Arauemaileko zerbitzu teknikoek behin prozesatu ondoren stock kualitatiboari dagozkion elaborazio datuak, txosten bat igorriko dizuegu, bertan adierazita stock kualitatiboan sartzeko aukera duen ondoriozko ardo kopurua, balorazio analitiko eta organoleptikoa egiteko duena. Txostenean adierazitako ardo kopurua eta elaboratutako ardorako 1. zenbakiko idazpenean adierazitakoa bat ez badatoz, kopurua doitu eginen da, "destilatu zain dauden izakinetarako irteera" delako kontzeptuan idazpen bat eginez (46 gakoa), bi kopuruen arteko aldea islatzeko, eta ondoriozko ardo kopurua upategian stock kualitatibo gisa gelditzeko aukera duena izanen da, betiere balorazio analitikoa eta organoleptikoa gainditzen badu. "Destilatu zain dauden izakinak" delako atalean adierazitako kopurua upategitik atera beharko da 2011ko maiatzaren 31 baino lehen, eta fitxan irteera emanen zaio "destilaziorako irteera" kontzeptuarekin (47 gakoa), Kontseilu Arauemaileari jakinarazi eta bertako zerbitzu teknikoek baimena eman ondoren.

Bestalde, balorazio analitiko eta organoleptikoa egin ondoren, behin betiko txostena jasotzean, aurreko txostenean jasotako ardoetatik kopururen bat kendu behar bada balorazioa ez duelako gainditu, irteera emanen zaio "destilatu zain dauden izakinetarako irteera" kontzeptuan (46. gakoa) idazpena eginez, bi kopuruen arteko aldea adieraziz, ondoriozko kopurua izan dadin upategian behin betiko stock kualitatibo gisa geldituko den ardoa. Ardoa ontzi desberdinetan geldituko da, Deiturak babestutako produktu gisa kalifikatu zain, eta ez da aukerarik izanen operadoreen arteko eskualdaketarik egiteko, non ez diren titular edo talde beraren instalazioak. "Destilatu zain dauden izakinak" delako atalean adierazitako aldea upategitik atera beharko da 2011ko maiatzaren 31 baino lehen, eta fitxan irteera emanen zaio "destilaziorako irteera" kontzeptuarekin (47. gakoa), Kontseilu Arauemaileari jakinarazi eta bertako zerbitzu teknikoek baimena eman ondoren.

Azkenik, stock kualitatiboko ardoa produktu kualifikatua izatera iristen bada, 2010eko uztaren fitxara eramanen da, "uztaren stock gordailua" kontzeptuan, 49. gakoarekin, eta uztan kontra-idazpena eginen da"stock-eko sarrera" kontzeptuan, 48. gakoarekin, Aitzitik, ardoak ardo ez babestuaren izaera hartzen badu, ardoaren irteerako idazpena "destilatu zain dauden izakinetarako irteera" kontzeptuan (46. gakoa) eginen da, eta ardo guztia "destilatu zain dauden izakinak" delako atalean geldituko da, eta beranduenik 2012ko martxoaren 31n eraman beharko da upategitik. Fitxan, irteerako idazpena "destilaziorako irteera" kontzeptuan eginen da (47. gakoa), Kontseilu Arauemaileari jakinarazi eta zerbitzu teknikoek baimena eman ondoren.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Kontseilu Arauemaileko zerbitzu teknikoekin, 941 500 400 telefono zenbakira deituz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Logroñon, 2010eko urriaren 19an.-Zerbitzu teknikoetako burua, Domingo Rodrigo Martínez.

Iragarkiaren kodea: E1018472