141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Espedientea: A/31/02732

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan, Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2010eko urriaren 29an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Jesús Artola Arrayagori 0,072 l/s-ko ur aprobetxamendua eman zaiola Ermiteko Iturrritik ura hartzeko, Aresoko (Nafarroa) udal mugapean, etxeko erabileretarako eta abereei edaten emateko.

Oviedon, 2010eko urriaren 29an.-Idazkari nagusia, eskuordez, arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Luis Gil García.

Iragarkiaren kodea: E1018489