141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIARMENDI KOMUNITATEA

"Lengua Acotada" mendiko herrilurra okupatzeko erabakia

Oiarmendi Komunitateko Batzordeak, 2010eko azaroaren 12an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Oiarmendi Komunitateko Batzordeak erabaki zuen onartzea Magnesitas Navarras S.A.-k "Legua Acotada" izeneko herrilurraren zati bat okupatzea, Antzeri eremuan dagoen meategia ustiatu ahal izateko, eta, aldi berean, aipatutako meategia ustiatzeko baldintza juridiko-ekonomikoen agiria onetsi zuen hasiera batean; halaber, Komunitate honek 2005eko abenduaren 1ean onetsitako baldintza agiriaren aldaketa onetsi zen hasiera batean (agiri hori ekainaren 23ko 00836/2006 Ebazpenak baimendu zuen).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erron, 2010eko azaroaren 16an.-Komunitateburua, Joseba Iñaki Oroz Martinez de Murguia.

Iragarkiaren kodea: L1018870