141. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ur Hornidura eta Saneamendu Zerbitzuaren 2011ko finantzabidea arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010eko azaroaren 11n egindako bilkuran, Ur Hornidura eta Saneamendu Zerbitzuaren 2010eko finantzabidea arautzen duen ordenantzaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2010eko azaroaren 12an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L1018686